Hiztegia
joán. aditza. JUN, JUAN, FAN, FUAN, FUEN. JUN da erabiliena Bergara gehienean. JUÁN edo JOÁN esaten da Ub.-Ang. aldean, eta kale aldean ere bai puxka bat. FAN ere bai Angiozar aldera. Nik ezer falta baneban enintzan fango bestegana billa, e. Ni San Antonioana. Fran. 1. joan. (a). da aditza. Ir.
Joan da joan, da bertan. (c). esaera. Nun izan za? galderari erantzuteko ihesbidea. Nun izan za? -Joan da joan, da bertan. jun zaittez etorrittako bidetik. esapidea. "Norbait bidaltzen denean esaten da." (Lar Antz).
ze jóiak pa?. (c). esapidea. Agur formula. Zuka, ZE DOIA BA ere bai, baina gutxiago.
2. joan. (c). da aditza. (eufemismoa.) Hil. Eufemismo de morir. Aita Barandiaran joan jaku./ Badakizu ba, gizona be joan jatan da... NOR-NORI, batik bat.
3. joan. Ik. bizar-joan, ille-joan.
joanáldi. komentario 1 1. joanaldi. (b). izena. Ibilaldia. Enfasidun esaldietan erabilirik, ibilaldi luzea. Okerreko bidetik joanaldixa ein giñuan./ Badakik zelako joanaldixa dagon Osintxutik Elusura?/ Guretik zuenera joanaldixa dago.
2. joanaldi. (c). izena. Joaten den aldi bakoitza. Irugarren joanaldixan etara zeban karneta./ Oiñezkero dozena bat joanaldi eingo zotsan medikuai.
joán dan. . 1. joan dan. (b). JOAN ZAN. Iragan den. El pasado Joan dan illian izan zien eleziñuak./ Medikua ikusi barik zeuan joan dan urterarte. Goiko testuinguruetan joan zan ere bai.
2. joan dan. (b). Azkenengo, iragandako. Eztot ikusi joan dan iru urtian. joan daneko. (c). Azkenengo. Ointxe, joan daneko illebete bat ero. Fran.
joan-etórri. komentario 1 1. joan-etorri, joan-etorríxa. (c). izena. Joan eta etorriko bidaia. Viaje de ida y vuelta. Beste joan-etorri bat eta gaurkoz naikua da (labraketan)./ Zenbat kostatzen da Donostiako joan-etorrixa? Joan da etorri ere entzuten da. Makiña bat joan da etorri ein ddau Mondrauetik. Sin. atzéra-áurrera. 2. joan-etorri, joan-etorríxa. (c). izena. Jende edo ibilgailu mugimendua. Jeseus, kale orretan egoten da joan-etorrixa./ Saldu eztakitt ze eingo daben, baiña egundoko joan-etorrixa dauke. Sin. atzéra-áurrera.
jodé!. (b). interjekzioa. (arrunkeria.) JOÉ, JOLÉ, JOLÍN, JOPÉ, JOPELAS. Haserrealdian esan ohi den interjekzioa. Joder! Jode! kendu paretik! Eztotela nai, jode!
. Basto samarra da JOD komentario 1 joéte trés. (d). interjekzioa. (arrunkeria.) Izurrai, izurra hadi. Mosura ondo berba eiñ baiña gero joete tres.
joéra, joería. (c). izena. Jokera, zaletasuna. Tendencia. Beixak sagastirako joeria artu dabe./ Bera PNVkua da, baiña lagunak beste joera batekuak die. Ik. jokéra.
jokabíde, jokabidía. (c). izena. Jokaera, portaera. Actuación, comportamiento. Etxat bape gustau zure jokabidia.
jokátu. 1. jokátu. (a). du aditza. Jugar. Gaur ederki jokatu dau Zezeagak./ Jokatukou kartetan? Ik. jolas eiñ. 2. jokatu. (a). du aditza. Apostar. Ogei milla duro jokatu zittuan Retegiñ alde./ Nai dozuna jokatukotsut.
3. jokatu. (b). du aditza. Obrar, actuar. Jefiak eztau garbi jokatu langiliekin./ Aiuntamentuak beste modu batera jokatu bia zeban auzo-alkatien kontuan.
jokéra, jokería. (c). izena. Joera. Tendencia, sobre todo a ir a determinados lugares. Elgetarrak Eibarrerako jokeria dauke./ Arando tabernarako jokera aundixa dauka Inaziok. Joera eta jokera, biak entzun daitezke, testuinguru berdintsuetan.
Ik. joéra.
jóku, -o, jokúa. (b). izena. Juego. Bere esanahi guztietan. Ez bada zehazten, karta-jokoa ulertzen da, edota, testuinguruagatik, diru-apostua. Gurasuetatik puxkat ia jabe inddakuak, pa, arek jokora./ Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa. Hil.
Jokua ezta errenta, obe kapoia erreta. (d). esaera. Jokuaren kontrako esaera. Jokua ezta errenta, obe kapoia erreta. jokúan. (b). adberbioa. A cartas. Urtero eitten dou jokuan Gabonetan./ Jokuan diardue jota sua.
jokulári. JOKALARI. 1. jokulari, jokularíxa. (b). izena. Jugador de cartas. Jokulari amorratua da Antoni./ Egundo ez naiz izan jokalarixa. (SM Zirik). 2. jokulari, jokularíxa. (b). izena. JOKALARI. Frontoian, idi-probetan etab. dirua jokatu zalea. Aficionado a las apuestas. Jokularixa danak bajakik kubritzen.
jokú-pálanka, jokú-pálankia. (d). izena. Palanka-jokoan jaurtitzen zen burdinazko barra. Ik. palánka-jóku.
jólas, jolása. (a). izena. Diversión, recreo, deporte, juego. Jolasa besterik eztaukazue zuek. Jokatu galtzaileak eta irabazleak daudenean egiten da (fubolean, pelotan, kartetan...) eta jolas eiñ edo jolastu, ostera, lehiaketarik ez denean (soka-saltoan, bale-baleka, itxu-itxuka...). Adinekoek ia inoiz ez darabilte jolastu hitza, jolas eiñ edo jolasian ibilli baizik.
jolas eiñ. (a). du aditza. Jugar a un juego no competitivo. Oin jolas eiñ, da gero lanera.
jolaseráko gógo, jolaseráko gogúa. 1. jolaserako gogo, jolaserako gogua. (b). Ganas de jugar. Gaur umiak ez dauke jolaserako gogoik. 2. jolaserako gogo, jolaserako gogúa. (c). Amodio edo sexu jolaserako gogoa. Zer, neska, jolaserako goguakin, ala? . jolasían ibílli, járdun. (a). JOLASÍAN JÁRDUN. Jugar. Jolasian dabitz umiak.
jolasáldi, jolasaldíxa. (b). izena. Jolas saioa. Zelako jolasaldixa ein ddaben alkarrekin neska-mutikuak.
komentario 1