jólas

jólas, jolása. (a). izena. Diversión, recreo, deporte, juego. Jolasa besterik eztaukazue zuek. Jokatu galtzaileak eta irabazleak daudenean egiten da (fubolean, pelotan, kartetan...) eta jolas eiñ edo jolastu, ostera, lehiaketarik ez denean (soka-saltoan, bale-baleka, itxu-itxuka...). Adinekoek ia inoiz ez darabilte jolastu hitza, jolas eiñ edo jolasian ibilli baizik. jolas eiñ. (a). du aditza. Jugar a un juego no competitivo. Oin jolas eiñ, da gero lanera. jolaseráko gógo, jolaseráko gogúa. 1. jolaserako gogo, jolaserako gogua. (b). Ganas de jugar. Gaur umiak ez dauke jolaserako gogoik. 2. jolaserako gogo, jolaserako gogúa. (c). Amodio edo sexu jolaserako gogoa. Zer, neska, jolaserako goguakin, ala? . jolasían ibílli, járdun. (a). JOLASÍAN JÁRDUN. Jugar. Jolasian dabitz umiak.