Hiztegia
itzáiñ, itzáiña. (d). izena. Idi-probetan idiak gidatzen dituena. El que guía los bueyes en las pruebas de arrastre. Probetan da aurrian ibiltzen danai itzaiña esate jako. Klem.
Karretero ere esaten dio zenbaitek. komentario 1 Ik. karretéro.
itzala. (d). adjektiboa. ITZEL. Itzela. Enorme, tremendo. Zartaria itzala artu neban piñuak jota./ Mozkorra itzala arrapau juen. Gutxi erabilia. Beti artikuluaz, eta artikuludun hitzaren ondoan.
Ik. démas, mortála. itzelak esan. esapidea. (Aramaio) "Izugarriak esan norbaiti.
Ak itzelak esan tzen." (Orm Aram).
itzáli. (d). da-du aditza. Apagar. Itzali ori argixoi. Gurian gaztiak emendau esango dabe, baiña nik itzali esango otxat. Don. Argiaz bakarrik esaten duela dio Donatok. Ez diot besteri entzun.
Sin. eméndau.
itzárri. (b). da-du aditza. (Angiozar, Ubera) ITXÁRRI (UB., ANG.). Esnatu. Despertar(se). Gaur beratzittan itzarri naiz. Sin. esnátu, itzartu.
itzebái, itzebáixa(k). izena. Itzebagiak. Hotzarekin eskuetan edo ezpainetan sortzen diren ebakiak. Hendiduras que se producen en las manos o en los labios con el frío. Otzakin da, bustixakin da, eskuak sikatu barik eta ibilli ezkero; gure amai tta makiña bat itte jakuan. Klasiak pe izateittuk e, personak. Batzui itzebaixak errez itte jakuek. Klem.
komentario 1
iup. onomatopeia. Salto. Hartu galtzarpietatik eta iup! Hantxe laga eban laguna mahai gaiñian. (SB Eibetno).
1. íxa. 1. ixa. (a). adberbioa. Por poco, casi. Ixa errekara jausi naiz./ Ixa naixao dot etxian geratzia. Ik. kásik. ixíxa. (a). adberbioa. IXEIXA (EIB.). Ia-ia. Casi casi. Ixixa loterixia tokau jakon./ Trenera berandu aillegau naiz ixixa. ixixan. adberbioa. Hutsaren faltan. Beti ixixan ibiltzen da, baiña sekula eztau irabazten. 2. ixa. (b). A punto de. Ixa ittuan zeuala etara zeben.
2. íxa, ixía, -ak. (b). izena. . Juncus effusus. Ihia. Junco Landare hosto gabekoa, luzea, orratz gisakoa, ur asko dagoen lekuetan motroiloka sortzen dena. Behin leku batez jabetuz gero oso zaila da kentzen. Prozesioa pasatzen zen lekuetan bota ohi zen lehenago, Uberan Gorpusti egunean, adibidez. Pluralean izendatzen da ia beti: ÍXAK. Sin. ur bedar.
íxil, ixílla. (a). adjektiboa. Hitz edo zarata gutxikoa. Callado, -a, silencioso, -a. Oso ixilla da Ariznoako kamareria./ Oso leku ixillian bizi naiz.
ixílik. (a). adberbioa. En silencio. Ixilik, mesedez./ Ixil-ixilik dago. Ik. ixilíxan. Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten.
Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte! ixilik egon ari. (c). esapidea. Kezka, asperdura, harridura etab. adierazten duen esapidea, testuinguruaren arabera. ixilik eta abarrik. esapidea. (Aramaio) Gordeta, ezkutuan. Gandiagak esan auen ixilik eta abarrik ibili ziela euskerie ikesten Oliten. (Orm Aram). lagaidazu ixilik!. esapidea. "Hori esaten duen pertsonak adierazten du bakea behar duela, bera bakean lagatzeko; beraz, bestea(k) isiltzeko." (Lar Antz).
ixilíxan. (c). adberbioa. Isilean. A la chita callando, a hurtadillas. Andrian ixilixan kotxia erosi zeban./ Ixilixan makiña bat negar einddakua da./ Maixuan ixilixan erretzen dabe eskolan. IXILIXAN soilik edo NOREN IXILIXAN. NOREN IXILIK ere bai. Aman ixilik joate zan entrenatzera./ Nere aiztiak errotia eukan da panaderixia, araxe diru puxkat artzera. Gizonen ixilik. Mertz. (AA BergEus, 333. o.).
ixíl-kóntu, ixíl-kóntuak. (c). izena. Ahopekoak. Confidencias, cuchicheos. Ixil-kontuak esaten. Gaur goizian ixil-kontu ugari euki juau. Don. Sin. áopeko.