Hiztegia
ixilláldi, ixillaldíxa. (b). izena. Período de silencio. Ixillaldi luzia egon da batzarrian./ Len dana zan korrupziño asuntua, baiña aspaldixan ixillaldixa dago. Ik. ixíllune.
ixilléko, ixillekúa. (c). izenlaguna. Ixilpekoa, ezkutukoa. Secreto. Oiñ zuk dauzkazun ixilleko diruak partidu biaittugu./ Ixilleko nobixia i dauka. Sin. íxilpeko.
ixíllune, ixíllunia. (c). izena. Rato de silencio. Ixillunia aprobetxauaz neuk berba eingot. Ixillaldi eta ixillune Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina badirudi ixillune beti dela laburra, eta ixillaldi luzea ere izan daiteke.
ixil-póltsa, ixil-poltsía. (d). izena. Isilpeko, ezkutuko diru-poltsa. Bolsa secreta de dinero. Nundik norako diruekin jarabik gure andriak ainbeste dotoretasun? Ixil-poltsaren bat bajaukak baztarren batian gordeta. (SM Zirik)./ Errezelu txarrak eindda gizonoi, asi da begira, eta sakapian agertu ixil-poltsia