Hiztegia
irukóte, irukotía. (b). izena. IRUKÓNDE. Hiruko taldea. Grupo de tres. Guk pe irukote ederra jaukau etxian, zein baiño zein okerrauak./ Au dok irukotia!
Hiru perretxiko eder, hiru patata handi zulo baten, etab. ikustean. Enfasidun esaldietan entzuten da, batik bat. Zuen bixak eta guria, aze irukondia juntau dan gabon-kanturako. Ik. -kónde.
irúkotx. IRUKOITZ, IRUKITZ, IRUKUTZ. 1. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. . TRIFOLIUM PRATENSE. Zelaian berez sortzen den sekula belarra. Trébol silvestre Irukutza zelaixan egoten danai; “trebol”, orri esate jako irukutz bedarra. Irukutz aundixa, irukutz txikixa... Don. Oso fina da jateko. Batzuk "berezko irukotxa" ere deitzen diote. Ereindakoa, sekula-bedarra edo alfafe zabala da, eta berezkoa, irukotxa. Batzuentzat hosto txikikoa da, trebola zabalagokoa delarik. Donatorentzat berriz, irukutz eta trebola gauza bera dira. Azen.: írukotx, írukitz, írukutz eta írukoitz ere bai.
Ik. trébola. 2. irúkotx, irúkotxa. (c). adjektiboa. Hiru atal edo parte berdin dituena. Triple, compuesto de tres partes. Baserri ori irukotxa da (hiru etxebizitza dituelako). Aurrekoaren Ald. eta azentu gorabehera berdinak.
Ik. bíkotx. 3. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. Trillizos. (Abereetan). Ik. íruki, laukotx.
írun. (d). du aditza. Linuz edo artilez haria egin. Hilar. Kerrua irun esate jakon; goruan ipiñi, sartu gerrixan da ardatzakin arixa eiñ. Aniz./ Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Aniz./ Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Gero, irun esate jakon, goruetan, naiz txabillan gizonak.Aniz./ Iruten etara giñuan erretratua. JJp./ Gero irun. Iruteako zenbat lan! Ni entzunda nao —beeko sua izengo zan, beste surik ez— gabian amaikak amabixak aldera artian, ardatzian eitten onek andra zaarrok —geruaokua da makiñia— da an ardatzian eiñ, da gizonak albuan jarri, tta suai puxkat argi eraiñ, da; ostian kosta eitten zala petroliu- ta. Da suan argixakin e iruten. JJp.
Ikusten denez, IRUTEN forma agertzen da usuen.
irúntsi. (d). du aditza. Irentsi. Tragar. Botoia iruntsi dau umiak./ Jan ez, iruntsi eitten dau bazkaixa. Sin. tragáu.
íruntz, irúntza. (c). izena. IÑUNTZ (LEIN.), IÑONTZ (OÑ.). Ihintza. Rocío. Naiz ta iruntza egon, atsaldeko bedarra obia beti. Don. Sin. intz.
irústarbi, irústarbixa. (d). izena. . IÑUSTARBI. Smilax aspera. Zarzaparrilla. Legena sendatzeko erabili izan da. Bere fruituari subamaatsa esaten zaio. Sin. endarlai (Eib.). Ik. intxusa.
irutxikíko bótilla, irutxikíko bótillia. (d). izena. Kuartilo eta erdiko botila. Botella de tres cuartos de litro. Orrek irutxikiko botillia berak bakarrik jote jok meriendetan. Gutxi entzuna. Sin. kuártillo eta erdíko bótilla.
irutxur, irutxurra. (c). izena. (Eibar) Esquina. Irutxur batetik sakristauak entzun zituan aren azkenengo berbak eta larritu zan. (SM Ezten).
irutxur egin. esapidea. Zerbait jokoan egon eta irabazten utzi arerioari. Hacer tongo Ez egik pelotari horren alde jokatu, irutxur eitten jok sarri-eta. (TSE Berb). Sin. tongo eiñ.
ísillu, ísillua. (d). izena. IXILLU. Lehengo baserriko sukaldeetan paretari ezarrita egon ohi zen bizkarlekudun bankua. Hiru bat pertsona sartzeko modukoak izan ohi ziren gehienak. Banco grande de cocina con respaldo. Isillua jeuan sukaldian, ol bateko banku zabala; azpixan ola trabesetara zapatak eta lagatzeko. Klem. Bizkarlekurik gabekoari banku.
ísla. 1. ísla, íslia. "Horizonte, perfil de los montes." (SB Eibetno). Sin. ostondo. 2. ísla, íslia. (d). Hodeiertzaren argitasuna. Islian agirixan biarra eittia ez zala ona esaten eben zarrak. (AAG Eibes).
isladara. (d). adberbioa. ISLADAN, ISLAN. Hodeiertzaren mugan, argiaren kontra (al contraluz). Amak, honetaz galdetuta, zera diost zalantzaz beterik: Isladara, urriñera... eztakit nik, isladara begiratu... Zeoze bazuan baiña. Klem. "Silueta en el horizonte, al contraluz... Íslia, íslaa ikusi ñuan: sobre la línea del horizonte. Eguzkixen íslaa: mirando desde la parte opuesta del sol. Islaan ikusten da ganau bat: la silueta sobre el monte." (Izag Oñ). Hitz ia galdua; bere esanahia eta erabilera lausotu samartuak daude.
íso!. (b). interjekzioa. Astoa edo zaldia geldi dadin egiten den oihua. So! Grito con el que se conmina a detenerse a burros y caballos. Iso astua, iso! Geldik or! Ant. árre!.
íspixa, íspixia. (c). izena. Espía, infiltrado. Eren artian zeuken ispixia ta danak galdu erain zittuan.
Horrela kontatzen digu Hilarik Bergarako Konbenioko paperen eta Foruen galera: Gero... konbenixuoi tta..., orrek papelok galdu zien ezkero, kitto. Bergan i zien papelok, da gizurrakin nun sartu zittuen ispixiak esan; andik galdu ziela. Orduan be ispixia.