irúkotx
irúkotx. IRUKOITZ, IRUKITZ, IRUKUTZ. 1. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. . TRIFOLIUM PRATENSE. Zelaian berez sortzen den sekula belarra. Trébol silvestre Irukutza zelaixan egoten danai; “trebol”, orri esate jako irukutz bedarra. Irukutz aundixa, irukutz txikixa... Don. Oso fina da jateko. Batzuk "berezko irukotxa" ere deitzen diote. Ereindakoa, sekula-bedarra edo alfafe zabala da, eta berezkoa, irukotxa. Batzuentzat hosto txikikoa da, trebola zabalagokoa delarik. Donatorentzat berriz, irukutz eta trebola gauza bera dira. Azen.: írukotx, írukitz, írukutz eta írukoitz ere bai.
Ik. trébola. 2. irúkotx, irúkotxa. (c). adjektiboa. Hiru atal edo parte berdin dituena. Triple, compuesto de tres partes. Baserri ori irukotxa da (hiru etxebizitza dituelako). Aurrekoaren Ald. eta azentu gorabehera berdinak.
Ik. bíkotx. 3. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. Trillizos. (Abereetan). Ik. íruki, laukotx.