Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
irukóte
istantz
© Jaione Isazelaia
istantz, istántza. (c). izena. Iluntzean ia ilundurik dagoeneko tarte hori. Egunaren eta gauren arteko muga.   El crepúsculo. Atzo istantzian uso bandara galantak pasau zien./ Istantzerarte ibilli lanian da, artu otarria, ta etxera aguro, laga afaixai tta. Hil. Goizekoari egunsenti, baina bada goizekoari istantz esaten dionik ere. Ik. illunábar.
© Jaione Isazelaia
istínga, istingía. (c). izena. ÍSTINGI, ISTINGIXA. Toki urtsu eta lokatzatsua, ura sortzen den lekua delako.   Cenagal. Naiz eta sikutia eiñ istingak eztie agortzen./ Ixak eitten die istingatan. Sin. ur-zingíra. Ik. izíngura. istinga baten ibilli, istinga baten egon. esapidea. "Inguruan ur askorekin ibili, batez ere sukaldeko lanak egitean, ontziak garbitzen, esaterako. Istinga baten emen nabill.
istíngor, istíngorra. (d). izena. Gallinago gallinago. Istingi ingurutan egoten den hegaztia. Oilagorraren ia berdina baina txikian.   Agachadiza, becacín. Istingorra oillagorra baiño txikixaua da. Sin. míngor.
istríbillu. 1. istríbillu, istríbillua. (d). izena. Estribillo, sonsonete. Beti istribillu igualakin abill. 2. istribillu. Ik. bizíkeleta.
istripu, istripua. izena. (Antzuola) "Azkar, korrika eta presaka ibiltzea. Istripu baten ibili./ Ori da istripua dabitzuna." (Lar Antz).
Isúziar, isúziarra. (c). toponimoa. Isusi zeharra. Uberan izotzaldeari, ipar-isuriari, esaten zaio.   Llámase así en el valle de Ubera a la vertiente Norte, a la umbría. Mutikotan arrika eitte giñuan Isuziarrekuak Agarreikuen kontra. Ik. Agárre-égi.