Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tólba
tontótu
tólba, tólbia. (d). izena. Tolva de molino.
tóldo, tóldua. (a). izena. Toldo.
© Jaione Isazelaia
tolósa bába, tolósa babía. (b). izena. . Babarrun gorria, batzuentzat, "pinttana" beste batzuentzat. Sin. tolósana. Ik. baba.
tolósana, tolósania. (d). izena. . Tolosa-baba. Ik. tolósa bába.
tolóstu. (b). TOLÓSTAU, TOLÉSTAU. 1. tolóstu, tolóstau, toléstau. (c). du aditza. Tolestu.   Plegar, doblar. Prakak kendutakuan, tolostu ta armaixora. 2. tolóstu, tolóstau, toléstau. (c). du aditza. Txukun eta hutsarterik gabe jarri bata bestearen gainean, gehiago kabitu dadin. Apilar Bandixuan sartzen dou, da gero tolostau. Don.
tolostúra. 1. tolostura, tolosturía. (c). izena. Pliegue o marca de doblado de una ropa. Tolosturatik ero joskuratik apurtzen die frakak. 2. tolostura, tolosturía. (c). izena. Gauzak bata bestearen gainean hutsarterik gabe jartzea.   Apilamiento. Tolosturía lapúrra dala. (d). esaera. Gauzak tolostutakoan gutxitu egiten direla dirudiela. tolosturán ipini. (c). esapidea. Tolostuta jarri. Ta gero aura lixibia jabondu, tolosturan ipini eta sutako autsakin egosi.
tóma. 1. toma!. (c). interjekzioa. TÓMAKÍ. Txakurrari hurbildu dadin esaten zaion hitza.   Palabra con la que se llama al perro. Toma txitxi...! Etorri bia danian noberagana. Klem. Don.k berriz dio T 2. tóma eiñ. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Premina denean kasorik egin ez.   Desentenderse. Tio aberatsa jeuken, baiña eske joan jakuenian toma ein jotsen./ Abadiak pe, erei dirua eskatu ezkero, toma. Toma, beso-imintzio adierazkor batez laguntzen da inoiz, izurrairen (jódete) berdina.
tómate.
© Jaione Isazelaia
1. tómate, tómatia. (a). izena. . solanum esculentum. Tomate.
2. tómate, tómatia. (d). izena. Antzinako karta-jokoa. Kulapea, Don.ren ustez.
tóngo, tóngua. (b). izena. Tongo. Bista-bistako tongua egon zuan atzo Atotxan. tongo eiñ. (b). aditza. Hacer tongo. Polipasok tongo ein zebala aixkol-jokuan entzun zan. Sin. irutxur egin.
tongo eiñ. (b). aditza. Hacer tongo. Polipasok tongo ein zebala aixkol-jokuan entzun zan. Sin. irutxur egin.
tongolári, tongolaríxa. (c). izena. TONGÍSTA. Tongo egin zalea.
tontámentian. (b). adberbioa. (lagunartekoa.) Tontamente. Tontamentian asi nitzan zigarruai tirakara batzuk eitten da gero ziero biziau. Sin. tonto abarrian.
tonto, -a, tóntua, -ia. (a). adjektiboa. Tonto, -a. Tonto-faltia dago. esaera. TONTO-FALTIA DATOR. TONTO-FALTIA dagola edo datorrela esan ohi da, umorez; honekin adierazi nahi da tontoak beharrezkoak direla, bestelakoak ondo bizi daitezen. jatok demasa. Emen sekulako problemia etorri biok laster: tonto-faltia jatok demasa. Tontua izeteko eztao estudixau biarrik. esaera. (Lar Antz). tonto abarrian. (c). esapidea. Tontamente. Tontoabarrian asi ginuztan alkarri adarra joten eta azkenian asarretu. Ik. abarrian, tontámentian. tonto-plantak egin. (b). esapidea. Tonto-itxurak egin. Ezik tonto-plantaik ein, bajakixat eta nun gorde doken nere erlojua. Sin. tontoburu egin (Aram.). tontó-usaiñak kendu. (b). esapidea. TONTÓ-USAIÑAK JOAN. Quitar o írsele la tontería a alguien. Ikusikok, soldauxkara joate aizenian an kendukoske tonto-usaiñok. Ik. zoró-úsaiñ.
tontóarro, tontóarrua. (b). adjektiboa. Tontoa eta harroa aldi berean.   Tonto y arrogante. Kazari ori tontoarro majua dok./ Petrikillo, Sakabitxa, Trukuman ta arek zittuan medikuak, arek, eta ez beste tontoarro onek. (SM Zirik).
tontokeríxa, tontokerixía. (a). izena. Tontería.
tontólapiko, tontólapikua. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Borono, tonto (gehienetan ez zaio zentzu iraingarriegirik ematen). I tontolapiko, kendu ari ortik, kotxia etara bia juat eta./ Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz.
tontólisto, tontólistua. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Espabilado, aprovechón, que se hace pasar por tonto, -a o despistado, -a. Etxok ez rondarik pagauko, tontolisto ederra dok ori. Ik. listopasáu.
tóntor, tontórra. (a). izena. Cima, cúspide, prominencia. Tontorretik gertu dago itturrixa./ Tontortxo bat dago zelai erdixan. Ant. tóntor. Ik. mendi-tóntor.
tontortu. aditza. "Tontorraren forman pilatuta. Gaztaiñia saldu biar izate zanian saldu biar izate zuan tontortuta./ Platera tontortuta etaa, bestela gosiak geatuko ga.