Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ítxuria
íxil
ítxuria. (b). juntagailua. Dirudienez, nonbait.   Al parecer. Itxuria, diru barik geldittu, ta bueltan etorri die denporak baiño len./ Karnetik barik zoian, itxuria. Asko erabilia. Itxuria danez ere bai. Itxuria danez mozkortuta joian Ik. segúru.
itxuróso, itxurosúa. (d). adjektiboa. Itxura on samarrekoa.   De aspecto aceptable. Etxe itxuroso baten billa dabitz./ Nobixua beintzet eztauka itxuroso-itxurosua.
itxusi. 1. itxusi, itxusíxa. (c). adjektiboa. Zatarra.   Feo, -a. Urtiak alkarrekin ibilli ondoren, mutilla itxusixa zala ta beste batekin asi zuan neskioi./ Itxusixa zan oso, baiña andra dotoria artu zeban. Gaur gutxi erabilia, zatar entzuten baita ia bakarrik. Itxusi, entzuten den apurra pertsonei buruz gehiago gauzei baino. Dena dela, gauza itxusixa da... eta honelakoak ere esaten dira. Ik. zátar. 2. itxusi. (c). adberbioa. Feo. Oso itxusi jazten da. Sin. zatárki, zatar.
itxúski, itxúskixa. (d). izena. Killarrezko erratza.   Escobón de brezo. Itxuskixa artu ta garbittu ataixa./ Illarria batu biou itxuskixa eitteko. Don. Sin. killár-ítxuski, killárreskoba. Ik. itxúski-látz, sorgín-ítxuski.
itxúski-látz, itxúski-látza. (d). izena. . Cytisus scoparius?. Ik. kíru, éskoba.
itxútu. aditza. 1. itxutu. (b). da-du aditza. Itxu bihurtu.   Cegar(se). Ke pote batek itxutu dau arpegixan jota. 2. itxutu. (b). da-du aditza. Cegar(se), fanatizar(se). Jente asko itxututa dago Realakin./ Beintzet etzaittez itxutu politikiakin, bizimoduan beste gauza batzuk pe badare ta.
itzáiñ, itzáiña. (d). izena. Idi-probetan idiak gidatzen dituena.   El que guía los bueyes en las pruebas de arrastre. Probetan da aurrian ibiltzen danai itzaiña esate jako. Klem. Karretero ere esaten dio zenbaitek. komentario 1 Ik. karretéro.
itzala. (d). adjektiboa. ITZEL. Itzela.   Enorme, tremendo. Zartaria itzala artu neban piñuak jota./ Mozkorra itzala arrapau juen. Gutxi erabilia. Beti artikuluaz, eta artikuludun hitzaren ondoan. Ik. démas, mortála. itzelak esan. esapidea. (Aramaio) "Izugarriak esan norbaiti. Ak itzelak esan tzen." (Orm Aram).
itzáli. (d). da-du aditza. Apagar. Itzali ori argixoi. Gurian gaztiak emendau esango dabe, baiña nik itzali esango otxat. Don. Argiaz bakarrik esaten duela dio Donatok. Ez diot besteri entzun. Sin. eméndau.
itzárri. (b). da-du aditza. (Angiozar, Ubera) ITXÁRRI (UB., ANG.). Esnatu.   Despertar(se). Gaur beratzittan itzarri naiz. Sin. esnátu, itzartu.
itzartu. (c). da-du aditza. (Angiozar) Sin. esnátu. Ik. itzárri.
itzebái, itzebáixa(k). izena. Itzebagiak. Hotzarekin eskuetan edo ezpainetan sortzen diren ebakiak.   Hendiduras que se producen en las manos o en los labios con el frío. Otzakin da, bustixakin da, eskuak sikatu barik eta ibilli ezkero; gure amai tta makiña bat itte jakuan. Klasiak pe izateittuk e, personak. Batzui itzebaixak errez itte jakuek. Klem. komentario 1
itzebaittu. (d). aditza. Itzebagiak egin. Esku guztiak itzebaittuta dauzkat.
iup. onomatopeia. Salto. Hartu galtzarpietatik eta iup! Hantxe laga eban laguna mahai gaiñian. (SB Eibetno).
1. íxa. 1. ixa. (a). adberbioa. Por poco, casi. Ixa errekara jausi naiz./ Ixa naixao dot etxian geratzia. Ik. kásik. ixíxa. (a). adberbioa. IXEIXA (EIB.). Ia-ia.   Casi casi. Ixixa loterixia tokau jakon./ Trenera berandu aillegau naiz ixixa. ixixan. adberbioa. Hutsaren faltan. Beti ixixan ibiltzen da, baiña sekula eztau irabazten. 2. ixa. (b). A punto de. Ixa ittuan zeuala etara zeben.
© Jaione Isazelaia
2. íxa, ixía, -ak. (b). izena. . Juncus effusus. Ihia.   Junco Landare hosto gabekoa, luzea, orratz gisakoa, ur asko dagoen lekuetan motroiloka sortzen dena. Behin leku batez jabetuz gero oso zaila da kentzen. Prozesioa pasatzen zen lekuetan bota ohi zen lehenago, Uberan Gorpusti egunean, adibidez. Pluralean izendatzen da ia beti: ÍXAK. Sin. ur bedar.