Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ígel egon
iguiñ
ígel egon. (d). Estar en celo la cerda. Txarrixa igel dago. Don. Sin. irausi egon. Ik. arkéra, uméske, xípu.
igeltsérixa. 1. igeltsérixa, igeltsérixia. (c). izena. Igeltsu fabrika.   Yesería. Araneko igeltsérixia Sin. igeltsu. 2. igeltseríxa, igeltserixía. (c). izena. Igeltsero lanbidea.   El oficio de albañil. Ogei urte daroiat igeltserixán. Erreparatu azentuari. Sin. igeltsérotza.
igeltséro, igeltserúa. (a). izena. IELTSERO. Albañil. Igeltserua darabille etxian.
igeltsérotza, igeltsérotzia. (c). izena. Igeltsero lanbidea. Igeltserotzia ez pentsau bi egunetan ikasten danik. Sin. igeltseríxa.
igéltsu. 1. igeltsu, igeltsúa. (b). izena. Yeso. Teillatuan igeltsua ipintzen dabitz. 2. igeltsu, igeltsúa. (b). izena. Araneko igeltsu fabrikari igéltserixia edo igeltsúa deitzen zitzaion.   Fábrica de cal. Igeltsuko mutillak akzidentia euki ei dau.
íges, igésa. (c). izena. IES. Igesketa.   Huida. Bixen artian preparau zeben Segoviako igesa. íges eiñ. (a). du aditza. IES EIÑ. Ihes egin.   Huir, escapar. Kartzelatik iges eiñ i dabe. Sin. álde eiñ, ánka eiñ, ospa eiñ. igesái emon. (c). IGESIXÁI ÉMON. Ihesari eman.   Darse a la fuga. Guardazobillak somau zittuanian iesai emon zotsan.
igési. (b). adberbioa. IESI. Ihes eginez. Huyendo. Aspaldixan etxetik igesi dabill./ Gurasuei (edo gurasoen) igesi, Italiara joan jakuen alabia. Igesi ibili eta joan, batik bat. NONDIK, NOREN edo NORI igesi. Ik. igesái emon.
igétai, igétaixa. (b). izena. IÉTEI, IÉTAI, IGÍTAI, ÍTEI. Hoz. Garixa ebaitzeko ietaixa esaten jakon, da gero artua ebaitzeko ero arbixa etaratzeko sega-igetaixa. Bat izeten da agindduna, garixa ebaitzeko, da bestia izeten da agin baria, zorroztutakua, arrixakin zorroztutakua. Don./ Aria, goldia, atxurra, eskubaria, segia, poraiña, iteixa, segaiteixa... Mertz. Ik. segá-igétai.
ígez. (b). adberbioa. ÍEZ. Iaz, joan den urtean.   El año pasado. Igez ondo, aurten gaizki. Sin. joan dan urtian. Ant. aurten.
igítta, igittía. (d). izena. IÍTTA, IDITTA. Gari-ebakitze sasoia eta lana. Igitaiaz ebakitzen zen orduan, eta hortik datorke izena. Iittia esate jakon, gari ebaitzeko sasoiai; iittia. Aniz./ Artzalekuak iittara etorteko gurera, Eizalera. JJp. Etim.: igitai (igitai lana). (?). Sin. garí-ébaitze.
igo. (a). da-du aditza. IXO. Subir. Aixkorriko puntaraiño igo naiz./ Seigarren pisuraiño igo giñuan./ Gaizki ixo dot aldapia. Ik. urten.
igoera, igóeria. (c). izena. Subida, ascensión. Gasoliniak berriz be igoeria ei dauka./ Arantzazutik Durura igoera gogorra dago. Ant. jatxíera.
igual. 1. iguál, iguála. (a). adjektiboa. Berdina.   Igual. Zu ta anaia igual-igualak zate. Sin. berdiñ. 2. igual. (a). juntagailua. Agian.   Quizás, igual. Egualdi ona eitten badau igual mendira joango ga. Sin. ákaso, biarbada. Ik. ónenian. 3. igual izan. (a). aditza. Berdin izan. Egizu nai dozuna, neri igual jat. Sin. bérdin izan.
igualéko, igualekúa. (b). izenlaguna. (adierazkorra.) Berdina, antzekoa, baina enfasiaz eta ezezko zentzuzko esaldietan.   Igual, semejante, pero sólo en frases enfáticas y de significado negativo. Donostia eta Bitorixa igualekuak dittuk neguan!/ Bixak antzera estudixau arren etxittuek igualeko notak etaratzen./ Urtetan fundiziñuan ibilittakua dok ori. Igualeko bizimodua jaroiak oiñ.
igualían. (b). adberbioa. Baldintza berdinetan edo antzekoetan.   En condiciones o circunstancias iguales o parecidas. Ik nai dokena esangok, baiña nik igualian bakillaua naixao angulak paiño./ Nik igualian jai egunak naixao astegunak paiño./ Retegi igualian Zezeaga baiño geixao dok. Igualian... naixao, sarritan.
igualménte. (b). Egunon edo gabon-en erantzuna. Formularik erabiliena, gure eta aurreko belaunaldikoen artean, bederen. —Berdin— ere esaten da.
igualtsu. 1. igualtsu. (b). adberbioa. Berdintsu, antzera.   Parecido, casi igual. Mendira joan ala plaiara joan neri igualtsu jatak./ Neguan igualtsu izaten dok kotxia garbittu ala ez. Sin. berdintsu. 2. igualtsu, igualtsúa. (c). adjektiboa. Berdintsua.   Parecido, -a. Lanera joan biarra ero oe epeletan geratzia eztie igualtsuak./ Anai bixak die igualtsuak. Sin. berdintsu.
iguinddu. (b). da-du aditza. Nazkatu.   Asquear(se). Iguindduta nago tabernaik taberna ibiltzen./ Perretxikuekin iguindduta akabau giñuan azkenian.
iguingarri, iguingarríxa. (b). izena. Nazkagarria.   Asqueroso. Iguingarri arek amar milla pezeta txapiau zoskun./ Iguingarrixak jartzen die eulixak.