Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
xémeiko
xur
xémeiko, xémeikua. (d). izena. XEMEI, XEMEKO, SEMEKO. Sei marabediko txanpona, jatorriz. 5 zentimoko (pezetarenak) txanpona, garai baten. Egun, batere balio ez duen gauzaren sinonimoa. Ezek ezaban balio ta. Patatiakin kiluakin txakurraundixa ta iru xemeiko. Mertz./ Lauzikua zan dirua; gero xemeikua ta txakurraundixa zan bezela, lauzikua. Mertz./ Nere kotxiak eztau xemekorik balio. Azkenengoaren gisako esaldietan entzuten da ia bakarrik. Gaur egun xentimo edo zentimo esan ohi da normalean, esanahi honetan. Ik. lámaiko, láuziko.
xepa. Ik. zepa.
xestra, xestria. (d). izena. Istilua, apostua, sesioa, droga. Beti xestra bila zebilen drogoso bat zuan. Gutxi erabilia. Sin. dróga.
xestroso, xestrosua. (d). adjektiboa. XESTRERO. Istiluzalea, apostuzalea, drogosoa. Sin. drogóso.
ximel. ZIMEL. ZIMEL ere bai, nahiz eta gutxiago. 1. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. "Entre verde y seco, hablando de plantas.  " (Azkue). Gaztaiña edo sagar ximelak: ximurtzen hasiak daudenak. Zutik dauden landareak IGARTU egiten dira eta ez XIMELDU. 2. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. Pertsona argal eta gihartsuengatik esan ohi da. Oinddio ximela jaok Hilario. Ari pelotan irabaztia eztok erreza.
ximéldu. (c). da aditza. ZIMELDU. Zimeldu, zimel bihurtu.
xímur. ZIMUR. 1. ximur, ximúrra. (a). izena. Arruga. Zineko artistak egundokuak eitteittue arpegiko ximurrak kentzearren. Ik. ximúrruna. 2. ximur, ximúrra. (a). adjektiboa. Arrugado, -a. Zelako arpegi ximurra daukazun./ Nora zoiaz praka ximurrekin. sagar erria baiño zimurragua. esapidea. (Eibar) Oso zimurra. Sagar erria baiño zimurragua arpegixa. (AAG Eibes). 3. ximur, ximúrra. (b). adjektiboa. Zekena.   Tacaño, -a, roñoso, -a. Gorantziaik pe eleukek emungo ximur orrek alakuorrek. Sin. zéken, siku.
ximúrruna, ximúrrunia. (c). izena. Zimur unea.   Arruga, zona con arrugas. Ik. ximur.
ximúrtu. (a). da-du aditza. ZIMURTU. Arrugar(se). Praka zuri orrek belaxe ximurtzen die.
xinporna, xinpornia. adjektiboa. (Antzuola) "Emakume zitala edo jenio txarrekoa. Utsaatik eta putzaatik asarretzen da, Mari xinporna edarra da ori!" (Lar Antz).
xiplara, xiplaria. izena. (Antzuola) "Reproche. Beti xiplara baten dabil./ Arek bota zotsan xiplaria./ Ointxe be xiplaran esan doztazu. (Lar Antz) Gaztelerazko 'con coña' esanahia ere hartzen du." (Lar Antz).
xípu. (d). adberbioa. En celo la gata. Katuana xipu. Katuak xipu dare. Udaberrixan katuak xipu. Don. Ik. arkéra, ígel egon, uméske, altan egon.
xirbistu. XIBRISTU. Ik. txirbíztu.
xirrita. (Gatzaga, Leintz) "Juego consistente en poner dos alfileres en el suelo y tratar de montar uno sobre el otro con la ayuda de un tercero." (Aran Gatz).
Xíxili. (c). Emakume izena.   Cecilia. Andra edarra Olañetako Xixili. Gizonezkoa Xíxilio.
-xka. (a). atzizkia. XKARA. Kolore horretarantz jotzen duena: gorrixka, gorrixkara, berdexka, berdexkara... ZURI eta ORI hitzekin berriz, zurixka, zurika, orixka, orika... Ik. orika, zuríka.