Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
irago
irétargi
irago. aditza. (Eibar) IRAGOTU. 1. irago. aditza. (Eibar) IRAGOTU. Altzairu tenplatuari tratamentu termikoa eman, tenpleak eman dion gogortasuna neutraltzeko. Iragotizu apur bat geixago gubil-zabal au. (AAG Eibes) 2. irago. aditza. IRAGOTU. Lotsagorritu. Esan zetsazen berbekin iragotuta laga eban. (AAG Eibes)
iráka, irakía. (d). izena. . Lolium tremulentum. Cizaña. Sin. zorakari.
irákiñ, irákiña. (d). IRIKIÑ. 1. irakiñ. (b). du aditza. Hervir. Ura irakitten asten danian bota porruak./ Garbostu da ziero irikitteke, irikiñ baiño len. Don. 2. irákiñ, irákiña. (c). adjektiboa. Irakindakoa.   Hervido. Ur irakiña bota zotsen burutik bera. 3. irákiñ, irákiña. (c). adjektiboa. Dícese de los huevos pasados por agua. Bi arrautza irakiñ jaittu.
irakiñáldi, irakiñaldíxa. (c). izena. Isurkinak irakiten duen aldi bakoitza.   Hervor. Iru irakiñaldi emun biar izaten jakue potiei “baño marian” ipinitta. irakiñaldi bat falta. esapidea. Faltar un hervor.   Pertsona zozo edo gatzik gabeez esaten da irakiñalditxo bat falta zaiela. Sin. garbostu baten premiñia izan.
irakúrri. (d). du aditza. IRAKÓRRI. Aletu.   Desgranar. Idurixon da, artua irakurri esate zuan, eta emen, Artizen, urkuldu. Klem./ Artua da babia nik irakurri esaten juat. Babia etxian eitten baldin bou, “auxe babiau irakurri ein biou”. Don. Liburua leidu egiten da. Sin. alétu, urkúldu. Ik. garándu.
iraoko. (c). izenlaguna. (Oñati) Iragoko, iragango, aspaldiko. Joxe eztok iraoko urtietan agertu Sanmigeletan.
iráun. (b). du aditza. Durar, aguantar. Bi ordu iraun dau ziniak./ Eztakitt noiz arte iraungo daben jateke.
irauntasun. IRAUNKOR, IRAUNPIDE. Ik. iráupen.
iráupen, iraupéna. (c). izena. IRAUNPIDE. Zerbaitek irauten duen denbora, edo irauteko gaitasuna.   Duración, durabilidad. Zenbat denporako iraupena dauka kurso onek?/ Zapata onek iraupen aundikuak die. Elgetako Egotxeagako Joantxok IRAUNPIDE, IRAUNTASUN eta IRAUNKOR (substantibo gisa hau ere) esan dizkigu zentzu honetan, egurraren iraupenaz aritzerakoan: Aitza da iraunpide (edo iraunkorrik edo irauntasun) geixen daukan egurra. IRAUPIDE ere entzun dugu.
irausi. 1. irausi egon. Igel egon txerria. "Irausi dao: está en celo la cerda. Sin. ígel egon. 2. irausi. aditza. (Antzuola) "Talua irausi: volver la torta en la pala de hierro para que se le queme la corteza (se le forme) por las dos caras." (Izag Antz).
irázi. (d). du aditza. IDAZI. Iragazi.   Filtrar, colar. Esnia irazi ein biar izaten da jatxittakuan./ Satorzuluak dauken bentaja bakarra, eurixa obeto irazten dala lurrian. Ik. eralgi. Irabaziala irazi. (c). esaera. Irabazi ahala gastatu. Orrek badakizu zer eitten daben: irabaziala irazi. Ik. irázi.
irázteko, iráztekua. (d). izena. Iragaztekoa.   Colador, pasador. Ik. iráztontzi, pasádera, pasadóre.
© Jaione Isazelaia
iráztontzi, iráztontzixa. (c). izena. Esnea iragazteko ontzia. Metalezkoa, normalean. Colador grande para la leche. Iraztontzixan pasatze zan esne jatxi berrixa. Iraztontzi eta irazteko Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina iraztontzia handiari esaten zaio, batik bat, ontzi formakoari, eta iraztekoa txikiari, pasadore ere esaten zaionari. Ik. irázteko, pasadóre.
íre, iría. (a). izenlaguna. Hirea.   Tuyo.
iréndu. (d). du aditza. Capar, castrar. Txarrixa irendu zeben gizentzeko. Irendu ezaguna da, baina kapadore esaten da eta ez irentzaile. Sin. kapáu.