Hiztegia
jásotako, jásotakua. (d). izena. Hala deitzen zaio familia batean jaio eta, gurasoak hil edo familia handiegia izan mantentzeko, edo beste edozergatik beste familia batean seme edo alabatzat hartua izan denari. Errekaldeko Joxe jasotakua da. Bergako kalekua da izatez, baiña txiki-txikittatik bizi da Errekalden da eztabe pentsatzen familixakua eztanik pe.
jasotásun, jasotasúna. (c). izena. JAXOTASUN. Jasoa izatearen nolakotasuna. Limpieza, pulcritud. Etxe artan eztago jasotasun aundirik./ Banajoiak, ia ganbaran jasotasun puxkat ipintzen doten.
Etxeari buruz gehienetan. Ik. kuixidáde, jaso.
jataille. JATEILLE. 1. jataille, jataillia. (c). izena. Jalea, jaten duena. Ni ez naiz ola oso gazura jataillia. (Lar Antz).
2. jataille, jataillia. (c). izena. JATEILLE. Jatuna. Ni baino jateille oberik ezpalitz...
játor, jatórra. (b). adjektiboa. Pertsona ona eta baliozkoa. Majo, -a. Migel oso persona jatorra da. Adinekoei ez zaie asko entzuten.
jatórdu. 1. jatordu, jatordúa. (b). izena. Mahaian eserita egiten den janaldia. Comida. Egunian iru jatordu eitten dittut: armozua, bazkaixa ta afaixa. Sin. otórdu. 2. jatordu, jatordúa. (c). izena. Jateko ordua, ekintza. Momento, hora, de comer. Umiak! jatorduan ezta kantatzen! Jatorduan eztot ardaurik eraten.
játorri, játorrixa. (c). izena. Ascendencia, origen. Aramaixon dago gure jatorrixa./ Gu bixok jatorri berdinekuak gaittuk.
Era honetako esaldiak ere entzun dizkiot amari: Extremadurako jatorrixak asko die Bergaran. játorriz. (c). izena. De origen, originariamente. Familixa ori jatorriz naparra da.
játorrizko, játorrizkua. (d). izenlaguna. Original. Bergako kaletako jatorrizko azpixa, galtzaria, asfaltuakin tapauta dago./ Jatorrizko ermittia erre ein zan; oingua barrixa da.
játxi. 1. jatxi. (a). da aditza. Jaitsi. Bajar. Jatxi arbolatik, ume. Sin. bajau. 2. jatxi. (b). du aditza. Esnea eraitsi. Ordeñar. Oinddio esniak jatxi barik dare.
Sin. jarétxi, eratxi, batu.
jáun, jáuna. (c). izena. Señor. Beti jaun oittutakua da ta oiñ gorrixak ikusi biar.
komentario 1 bai jauna!. (b). interjekzioa. Si señor. Egun edarra pasau juau. Bai jauna!
jáun da jábe. (b). esapidea. Dueño y señor. Urtetan izan zan aiuntamentuko jaun da jabe.
jáuntxo, jáuntxua. (b). izena. Cacique. Errittan eztago len beste jauntxo./ Len iru ero lau jauntxon esku egote zan errixa.
jauntxokeríxa, jauntxokerixía. (c). izena. Cacicada, caciquería. Naiz ta arrazoirik ez euki eingotsu jauntxokerixan bat./ Jauntxokerixara oittutakua ezin izan alkate ona.
jáurti. (b). du aditza. Indarrez bota. Lanzar, arrojar. Arrixa jaurti jao mutiko batek./ Emendik orra bada gauza bat, “botaidak ona”, prenda bat ero; urriñera baldin bada zeoze, ”jaurti”. Don.
Gaur egun jaurti zein bota entzun ohi da zentzu berarekin, baina adinekoentzat ez da berdina. jáurtika. (c). adberbioa. Botaka, jaurtitzeko beste, ugari. Mucho, a espuertas. Aurten sagarra jaurtika egon da./ Orrek krisisa? Orrek dirua jaurtika dauka. Sin. bótaka.
jáusi. 1. jausi. (a). da aditza. Erori. Caer. Obetik jausi naiz. Irudizko zentzuan ere bai. Zer moduz jausten jatzu gizon ori? Hilarik Angiolilloren urkamendia kontatzerakoan zera dio. Etxian lagatzen boste neuk pe jun biot pa. Da etxian esan i otxen e, «Kontuz ibilli ari gero, batzui ez i jakone ondo jausten da». (AA BergEus, 330. o.). Ik. berriz jausi, jausi barik!. 2. jausi. aditza. Caer preso. Da antxe jausi zan a, kauen dies!, ia gerrie akabaute ta. (Orm Aram)
3. jausi, jausíxa. (c). adjektiboa. Decaído, -a. Bisitatzen izan naiz da oso jausixa topau dot./ Oso jausíxa dago separau zanetik.
jausi barik!. (c). esapidea. Kontuz!, ea erortzen zaren! Hori esaten zaio norberaren aurrean erortzeko arriskuan dagoenari. Labandu barik!, ere bai labandu berri denari, eta abar.