Hiztegia
tripákomiñ. 1. tripákomiñ, tripákomiñak. (a). izena. Dolores de vientre. Sagar berdiak jan ezkero tripakomiñak eingo jatzu.
2. tripákomiñ, tripákomiñak. (c). izena. Kezkak, arazo handiak. Tripakomiñ galantak pasau giñuzen taillerra itxi zoskuenian.
tripa-órru, tripa-órruak. (d). izena. Gose denean tripak ateratzen dituen hotsak. "Rugidos" de estómago ocasionados por el hambre. Uste dot eskola guztian entzuten ziela nere tripa-orruak. Ik. tripa-zórri.
tripáundi, tripáundixa. (b). adjektiboa. Tripa handia duena. Barrigón, -a. Tripaundi bat da diretoria.
tripa-zórri, tripa-zórrixak. (c). izena. Gose denean tripan sentitzen diren kili-kiliak. Lit.: "piojo de vientre". Bueno, tripa-zorrixak asi jatazek eta obe juau bazkaltzera joatia. TRIPA ZORRIXAK ASI, EUKI, SENTIDU... Ik. tripa-órru.
trípetako, trípetakua. (c). izena. Tripetako gaitza, beherakoa. Diarrea. Aste osuan tripetakuakin nabill. Tripetakuakin ibilli, batik bat. TRIPETATIK gaizki IBILLI: beherakoarekin ibili.
Ik. beráko.
triponéro, triponerúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Tripazaia. Amante del buen comer. Zuen aittajuna triponero majua zuan. Sin. tripóso, -a.
tripóntzi, tripóntzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Glotón, -a. I, tripontzi, laga bestiendako be zerbaitt.
Apelatibo gisa, batik bat. Ik. triponéro.
trípotx. 1. trípotx, trípotxak. (b). izena. Jaki ezaguna. Sangrecilla y tripas de cordero. Gozuak die tripotxak tortillan. Pluralean. Ik. frikátxa. 2. tripotx, tripotxa. izena. (adierazkorra.) Tripatxoa.
Zelako tripotxa bota dozun.
triska, triskia. (d). izena. TRIXKA. Botatako egurren adar ebatea, apainketa. Lenengo botatzen dozu, da geo arek apainddu ein biar, apainketia, trixkia. Jose. Sin. apainketa.
trískantza, trískantzia. (c). izena. Destrozo, escabechina. Beixak ortuan sartu ta egundoko triskantzia ein ddabe. Sin. triskazíño.
triskau. (d). aditza. TRIXKAU. Botatako egurrari adaxkak kendu. Egurra bota eitte giñuan guk lenengo, eta gero esate giñuan trixkau, “trixkau dittuu”, eta orduan ia aste zan batzia. Mateo. Sin. soilddu, apainddu.
triskazíño, triskaziñúa. (d). izena. Triskantza. Destrozo. Plazan jausi zan bonbiak triskaziño demasa ein zeban.
Sin. trískantza.
triskíllau. 1. triskíllau. (d). du aditza. Ilea zela-hala ebaki. Trasquilar. Triskillau, ebagi ero; illia triskillau. Klem.
triskillau bat emon. (d). esapidea. TRISKILLAU BAT ARTU. Nola-halako ile ebakialdi bat hartu edo eman. Guk noizian bein triskillau bat artu ezkero naikua izeten juau. 2. triskíllau. (d). du aditza. Apurtu, harriak uzta, adibidez. Destrozar, por ejemplo el pedrisco la cosecha. Arrixak jota triskillauta lagaittu artuak.
tríste. 1. triste. (a). adberbioa. Triste. Triste nago.
2. triste, tristía. (a). adjektiboa. Triste. Egualdi tristia dago.
tristetu. (a). aditza. Triste jarri edo triste bihurtu. Asko tristetu giñan zu ola ikusitta./ Aspaldixan mutil ori tristetu ein da.
tristúra, tristuría. (b). izena. Tristeza, melancolía. Etxe arek tristuria emuten dost. Ik. barrúko tristúra.