Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
geuregandu
gínbel
géza. 1. geza, gezía. (c). adjektiboa. GÁZA. Dícese de las manzanas dulces. Esnabolia, gezia izan arren, oso estimaua da gordiñetan jateko. Ik. gazi-géza, míkatz, garratz. 2. geza. Ik. ur géza.
gezal. Ik. gesal.
giárra, -e. GIXARRE. 1. giarra, -e, giarría. (b). izena. GIXARRE. El magro de la carne. Gizena baiño giarria geixao gustatze jatzu./ Urdaiazpiko onek urdai asko ta giarre gutxi. Urdaiazpikoaz, gehienbat. Giarreren Ant. urdai da kasu honetan, eta beste haragietan, berriz, gizen. "Musculo" zentzuan ere Ik. úrdai, gizen. 2. giarra, -e, giarría. (d). izena. Enborraren bihotzaren eta gizenaren artean dagoen egur partea. Barrura zati bat makala eukitzen dau, ta gero barruan giarria. Sebas./ Obran sartu biar bozu egur aundixa, al bozu gizena kendu, da ipinizu gixarriakin. Sebas. Aritza bestela beltza izeten da, ero mas bien urdaiazpiko koloria, gorri-beltz antzeakua: aura da giarria. Benito. Lakak baino kolore ilunagoa du. Haritzarenak gorri-beltza, "urdaiazpiko koloria". Sin. biotz, azur.
giarrátsu, giarratsúa. (c). izena. Giharretsua, giharre askokoa. Haragiaz ia beti.   De mucho magro. Oso giarratsua da urdaiazpiko au.
gíbel, gibéla. (a). izena. Hígado.
© Jaione Isazelaia
gibélarri, gibélarrixak. (c). izena. Gibelerraiak.   Higadillos de cordero. Gozuak jartzen die gibelarrixak saltsan ardauzuri puxkatekin./ Gibelarrixak izaten dia birixak, gibela, baria ta biotza bildotxanak. (Lar Antz).
gibélaundi, gibélaundixa. (b). adjektiboa. Fresco, -a, cachazudo, -a, cojonazos. Gibelaundi samarra ezpalitz ardurak ittoko leukie. Ik. gantz, potróaundi.
© Jaione Isazelaia
gibel bédar, gibel bedárra. (d). izena. . Hepatica nobilis. Hepática, hierba del hígado. Hosto iraunkorreko landare honek arrabete hartzen du gehienez ere. Sei-bederatzi hostoko lore politak ditu puntan, urdinak gehienetan, zuriak edo arrosak inoiz. Sikatu eta gero, gibela garbitzeko erabiltzen da. Batzuek diotenez zauriak ixteko ere balio du.
gibeldu. (d). aditza. Urtuta dagoen kola beroa loditu hoztu ahala; gibel itxura hartzen du. Ori zan kola berua, da aura ein biar izaten giñuan urtu baño Marian, da emon, kola aura. Baiña neguan-da problemia izate zan; segiduan oztu, gibeldu eitte zan. Lar.
gibeléko, gibelekúa. (c). izena. Gibeleko gaitza.   Mal de hígado. Gibelekuakin ei dago aspaldittik. Hepatitisa, batik bat.
© Ezezaguna
gibélurdiñ, gibélurdiña. (b). izena. . Russula virescens. Kolore gama zabala duen perretxiko gozo eta ezaguna.   Seta de cura. Don.k -a berezkoaz dio: gibelurdiña, -ia. Ik. koróso, urdiñ.
gilbéra, gilbería. (d). adjektiboa. Kilibera, kili-kili asko duena.   Cosquilloso, -a. Txikittan gilberia demasa ziñan zu. Sin. kilikilitsu.
gilláme, gillamía. (d). izena. Oholari errebajuak ateratzeko erabiltzen den kontrarik gabeko zipilua.   Guillame. Gillamia da zipillu bat estua. Estua eta izkiña jaten dauena errebajua jaten, eta kontra barik, kutxilla bat. Jesus.
gíltza. 1. giltza, giltzía. (a). izena. GILTZ. Llave. Eztakitt nun laga doten etxeko giltzia./ Eta arek ei eukan eskolako giltza. Lelengo giltzik emon nai ezta ta. Hil. GILTZ, -a berezkorik gabe ere bai, nahiz eta gutxiago. 2. giltza, giltzía. izena. (Eibar) "Llave (herramienta). Torlojuak edo tuerkak askatzeko erreminttia." (SB Eibetno). 3. giltza, giltzía. (a). izena. ILTZA, ULTZA, ULTZE. Iltzea.   Clavo. Giltza, iltza, ultza eta ultze, guztiak entzun daitezke. Ik. iltza. 4. giltza, giltzía. (d). izena. ULTZE. Ultzea, idi probetako distantzia unitatea.
giltzáarri, giltzáarrixa. (d). izena. GÍLTZARRI. Arkuaren erdiko harria.   Clave, piedra que cierra el arco Ik. atebúru.
gíltzapian. (b). adberbioa. Bajo llave. Giltzapian eukitzen dabe ardaua.
giltzazko orratz, giltzazko orratza. (d). izena. Puntua egiteko (gizonek gehienbat) erabiltzen zen orratz punta-bihurra. Bat eskuan artzen ziñuan arixai preso eusteko, ta bestia orratzakin katiau preso, giltzazko orratzak, ta da! jareitte jakon ari beera, goixan euste jakon biatzakin, da aura bueltaka bixkor, ta biurra, len biurtuta euena jun eitte jakon ziero soltau ezkero. Pedro. Hariari bihurra nola kentzen zioten kontatzen dihardu. Harekin egindako galtzak tente geratzen omen ziren, oso takar.
giltzazúlo, giltzazulúa. (b). izena. El ojo de la cerradura. Giltzazulotik begira egoten zan lotsagabe aura.