Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
geuregandu
gínbel
© Jaione Isazelaia
gínbel, ginbéla. (d). izena. JINBEL. Etxearen zurezko egituran, zutiko posteen gainean jartzen den habe zatia. Haren gainean doazen frontalak hobeto asenta daitezen jartzen da. Poste bat baldin badoia zutik, zutiko ari ipintze jako beste olako —gora muturrak dittuala— metroko zati bat. Eta gero aren gaiñian asentatzen da. Postiak zela eukitzen daben leku txikixa, arek suplemento bat izeten dau: ginbela. Ginbelan gaiñian juten dia gero tirak, frontalak. Juntia eitteko, josteko ta. Postian gaiñian ezin leike josi. Don. komentario 1 Sin. txapel.
ginbelet, ginbeleta. (d). izena. GIMELET. Egurrari zulo txikiak egiteko daratulu mehea. Burdixan laakuari zozki-zulua eitteko, ba gimeleta. (SB Eibetno). komentario 1
ginbeletero, ginbeleterua. (d). adjektiboa. (Oñati) Jolastia eta adar-jotzailea. Agustiñekin korridak egitten zittuain, ginbeletero utsa zan-eta.
ginéa-óillo, ginéa-oillúa. (d). izena. Pintada. Sin. índia-óillo.
-giñ. atzizkia. -KIÑ. Ogibidea adierazten duen atzizkia zenbait langintza zaharretan: argiñ, teillegiñ, ikazkiñ...
gioi. Ik. gixói.
Gípuzkua. (a). toponimoa. Donostia hiriburu duen Euskal Herriko herrialdea. -a organikoaz. Ik. kiputz.
gírgerro, gírgerrua. (d). izena. GIRGILLO (EIB.). Los dos apéndices carnosos del cuello de la cabra. Auntzan gírgerruak. Don.
girgillo, girgilluak. izena. (Eibar) "Michelines. Honek girgilluok kentzeko gimnasiora juaten hasi bihar juat, laster jatok udia eta. (Zuaz Deb). komentario 1 Ik. gírgerro.