Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gilláme
gítarra
gilláme, gillamía. (d). izena. Oholari errebajuak ateratzeko erabiltzen den kontrarik gabeko zipilua.   Guillame. Gillamia da zipillu bat estua. Estua eta izkiña jaten dauena errebajua jaten, eta kontra barik, kutxilla bat. Jesus.
gíltza. 1. giltza, giltzía. (a). izena. GILTZ. Llave. Eztakitt nun laga doten etxeko giltzia./ Eta arek ei eukan eskolako giltza. Lelengo giltzik emon nai ezta ta. Hil. GILTZ, -a berezkorik gabe ere bai, nahiz eta gutxiago. 2. giltza, giltzía. izena. (Eibar) "Llave (herramienta). Torlojuak edo tuerkak askatzeko erreminttia." (SB Eibetno). 3. giltza, giltzía. (a). izena. ILTZA, ULTZA, ULTZE. Iltzea.   Clavo. Giltza, iltza, ultza eta ultze, guztiak entzun daitezke. Ik. iltza. 4. giltza, giltzía. (d). izena. ULTZE. Ultzea, idi probetako distantzia unitatea.
giltzáarri, giltzáarrixa. (d). izena. GÍLTZARRI. Arkuaren erdiko harria.   Clave, piedra que cierra el arco Ik. atebúru.
gíltzapian. (b). adberbioa. Bajo llave. Giltzapian eukitzen dabe ardaua.
giltzazko orratz, giltzazko orratza. (d). izena. Puntua egiteko (gizonek gehienbat) erabiltzen zen orratz punta-bihurra. Bat eskuan artzen ziñuan arixai preso eusteko, ta bestia orratzakin katiau preso, giltzazko orratzak, ta da! jareitte jakon ari beera, goixan euste jakon biatzakin, da aura bueltaka bixkor, ta biurra, len biurtuta euena jun eitte jakon ziero soltau ezkero. Pedro. Hariari bihurra nola kentzen zioten kontatzen dihardu. Harekin egindako galtzak tente geratzen omen ziren, oso takar.
giltzazúlo, giltzazulúa. (b). izena. El ojo de la cerradura. Giltzazulotik begira egoten zan lotsagabe aura.
© Jaione Isazelaia
gínbel, ginbéla. (d). izena. JINBEL. Etxearen zurezko egituran, zutiko posteen gainean jartzen den habe zatia. Haren gainean doazen frontalak hobeto asenta daitezen jartzen da. Poste bat baldin badoia zutik, zutiko ari ipintze jako beste olako —gora muturrak dittuala— metroko zati bat. Eta gero aren gaiñian asentatzen da. Postiak zela eukitzen daben leku txikixa, arek suplemento bat izeten dau: ginbela. Ginbelan gaiñian juten dia gero tirak, frontalak. Juntia eitteko, josteko ta. Postian gaiñian ezin leike josi. Don. komentario 1 Sin. txapel.
ginbelet, ginbeleta. (d). izena. GIMELET. Egurrari zulo txikiak egiteko daratulu mehea. Burdixan laakuari zozki-zulua eitteko, ba gimeleta. (SB Eibetno). komentario 1
ginbeletero, ginbeleterua. (d). adjektiboa. (Oñati) Jolastia eta adar-jotzailea. Agustiñekin korridak egitten zittuain, ginbeletero utsa zan-eta.
ginéa-óillo, ginéa-oillúa. (d). izena. Pintada. Sin. índia-óillo.
-giñ. atzizkia. -KIÑ. Ogibidea adierazten duen atzizkia zenbait langintza zaharretan: argiñ, teillegiñ, ikazkiñ...
gioi. Ik. gixói.
Gípuzkua. (a). toponimoa. Donostia hiriburu duen Euskal Herriko herrialdea. -a organikoaz. Ik. kiputz.
gírgerro, gírgerrua. (d). izena. GIRGILLO (EIB.). Los dos apéndices carnosos del cuello de la cabra. Auntzan gírgerruak. Don.
girgillo, girgilluak. izena. (Eibar) "Michelines. Honek girgilluok kentzeko gimnasiora juaten hasi bihar juat, laster jatok udia eta. (Zuaz Deb). komentario 1 Ik. gírgerro.
gíri, girixa(k). izena. Jateko haragiak izan ohi dituen zain eta gizenak.   Las venas y el sebo de la carne. Ze okela emon dotsue? Dana girixa besteik eztauka ta./ Gírixak apartau ta jan bestia. Pluralean, batik bat.
gíro. 1. giro, girúa. (a). izena. Tiempo atmosférico. Gaur giro ederra dago plaiarako. Sin. eguáldi, dénpora. giro egon. (c). esapidea. Denbora ona egin. Zer, giro dago kanpuan? girúa éuki. (c). esapidea. Lurra lantzeko edo uztak etxeratzeko momentu ona izan. Lurrak eztauka giroik, eta obe dou siestia bota./ Primerako girua dauka garuak. Ik. girótu, aro. girúa kendu. (c). Puntu ona kendu. Atzoko zaparrara arek giro guztia kendu zotsan garuai. 2. giro, girúa. (a). izena. Ambiente. Giro ona egote i da Bitorixako jaixetan./ Au da gau-girua dagona. gíro ez ízan. (b). esapidea. Egoera txar bat sortu. Polizia tiroka asi zan da etzan an giro./ Dirua falta izan zanetik ezta giro gure ofizinan.
girótu. (c). da aditza. Lurra lantzeko edota belarrondoa, garoa... erretiratzeko puntura etorri.   Ponerse la tierra a punto para ser trabajada, la hierba para ser retirada, etc. Atzo ebaittako bedarra onezkero girotuta dago.