Hiztegia
éuritte, éurittia. (c). izena. Euri askoko bolada. Espacio de tiempo de mucha lluvia. Joan zan udaberrixan demaseko eurittia izan zan. Ik. édurte, ízozte, síkute.
euskal bargeta, euskal bargetia. (d). izena. (Eibar) "Goitik behera beharrean, albo batera irekitzen den brageta. Prakak zittuan euskal bargetiarekin, kortako atia letxe, alde batera zabaltzen zana.” (AAG Eibes). Ik. prakamantal.
euskalgáizto, euskalgaiztúa. (d). izena. Euskaraz gaizki ikasitakoek egin ohi duten euskara traketsa. "El euskara mal aprendido." Zu e, ezautzen dostak neri”, eta olaxe eitten juan, euskalgaizto eitten juan./ Amorratua zuan euskeraz eitten, baiña zela ero ala; euskalgaizto. EUSKAL GAIZTO EI Ik. erdelgaizto, erderakára.
euskalzále, euskalzalía. (b). izena. Euskara maite duena. Amante del euskara. Orren aitta be euskalzale borrokatua zan.
euskárri, euskarríxa. (d). izena. Eusgarria, eusteko gailua. Apoyo, soporte, sostén. Pareta orri euskarrixa ipiñi biako jako jausi eztaiñ.
éuskerazko dántza, éuskerazko dántzak. (d). izena. Trikitixa, ezpata-dantza, aurreskua eta horrelakoak. Hauei "euskal dantzak" deitu izan zaie ofizialki, baina jende askok lehen "euskerazko dantzak" esaten zien. Antiguamente muchos denominaban así a los bailes tradicionales vascos. Lenengo meza-nausixa ta gero euskerazko dantzak.
Ik. éuskerazko praka.
éuskerazko praka, éuskerazko prakak. izena. EUSKAL PRAKA. Praka milraiasak. Antiguamente denominaban así algunos a los pantalones milrayas. An joian dotore asko euskerazko prakak jantzitta.
Ik. éuskerazko dántza.
éutsi. (a). dio aditza. EUNTSIÑ (ARAM.). Sostener, aguantar, resistir. Zebillen aiziakin txapelai ezin notsan eutsi./ Mozkorrai eutsi ezindda zoian Patxi. Eutsi, eutsi! oihukatzen da norbait, kirolaria adibidez, animatu nahi denean.
Ant. éutsi. autsá. OTSÓ. Hartu, eutsi! Eutsi-ren agintera(hika mutila). Autsá ik lagatako maillukia./ Eztok asko merezi baiña otsó erregalua.
autsáz. Hartu, eutsi (hika m. plurala. Bergarako partean Uberan eta Angiozarren erabiltzen da bakarrik). Autsaz nere zapatak. autsí!, eutsi, har ezazu! eutsiren agintera zaharra. aditza. AUTSÍ. Tori, eutsi, har ezazu! Eutsiren agintera zaharra. Tómalo! Autsi atzo eskatu zostazun liburua./ Autsi milla peseta ta erosi nai dozuna autsón. OTSÓN. Eutsi, hartu, aginteran (hika neska). Autson ire jertse estimaua. autsonáz. Eutsi, hartu, aginteran (hika n., pl., Ub.-Ang.) Autsonaz ire antiajuak.
éuzki, éuzkixa. (a). izena. Eguzkia. El sol. Euzkittan, euzkittatik, euzkittara... «Al sol», etab. Euzkixa nora, zapixak ara. (c). esaera. 1. "Komeni denaren arabera jokatzen da." (Lar Antz). 2. "Nahi duten modura erabiltzen gaituzte." (Lar Antz).
euzkí béro, euzkí berúa. (c). izena. Eguzki indartsua. Jotia (garia) agostuan komeni, euzki berua komeni izeten da ta. Aniz. euzki epeletan. (c). da-du aditza. Eguzkitan, honek oso gogor jotzen ez duenean. Ederki egoten da euzki epeletan liburua irakurtzen./ Etorri zaittez ona euzki epeletara. éuzkixak pasáu.. (b). du aditza. Coger una insolación. Plaian luak artu ta euzkixak pasau, itxuria, ta gaixki dago ospittalian.