Hiztegia
eráztun. 1. eráztun, eráztuna. (a). izena. Sortija, anillo. Azen.: eraztúna ere bai. 2. eraztun, eraztuna. (c). izena. Sega eta bere kirtena batzen dituen burdinazko eutsigarria. Anilla. Segiai egurrezko kirtena ifini tta gero ari sartze ako eraztuna. Bix.
erbásanta, erbasantia. (d). izena. . "Hinojo? Poleo? Tiene flor muy ancha y redonda; se bendice en San Juan." (Izag Oñ). komentario 1
érbesteko, érbestekua. (d). izena. Herrikoa ez dena. Forastero. Sanjuanak eltzen diranian, Eibarko jaiak dirala-ta, erriko musikueri be jai emoten detse, eurak pe erriko jaiekin aprobetxau deitian; eta erbesteko musikuak ekartzen dira. (SM Zirik)
érbi, erbíxa. (a). izena. Liebre. Piñuak eta aizarixak galdu dau erbixa.
erbí-árra izan. (d). esapidea. Emakumetan gogorra izan. Akordatzen naiz Tomas-Markik gure aitari gaztetako konkistak kontatzen zizkionean honek zera esan ohi ziola: I aiz erbi-arra, i.
Ik. katar. erbixa beziñ argi. esapidea. Oso argi, zoli. Gu Antiguan jarritta eote giñan, da serenua erbixa bezela, argi, etortze zan. (Lar Antz).
erbi-ánka, erbi-ánkia. (d). izena. (Eibar) Armagintzan, grabadoreek metal-hautsa batzeko erabiltzen zutena. "Pata de liebre usada por los grabadores para barrer las limaduras de metal. Esaixozu Izuri, urrengo erbi-ankak gorde deirazela neri.
erbittalári, erbittalaríxa. (d). izena. Erbi ehiztaria. Cazador de liebres. Antxiñan eibartar erbittalarixak ibiltze zien emendik ziar.
erdéldun, erdélduna. (a). izena. Gazteleraz dakiena baina euskaraz ez. El/la que habla castellano pero no vasco. Azen.: érdeldun ere bai Sin. kastíllano.
erdelgaizto, erdelgaiztúa. (d). izena. Gaizki berba egindako gaztelera. Arek etxuan sekula ikasi, erdelgaiztua eitten juan. Ik. euskalgáizto.
érdera, érderia. (a). izena. Gaztelera. La lengua castellana. Euskeria baiño erderia obeto eitten dau orrek. «Araozko neska bat Araban egon omen zen erderaz ikasten eta etorri zanean, bere lagun bati esaten omen zion: I, erderiak tentaaten naixon. —Tierriak kausauko xon.» (Izag Oñ).
erderak artu. (d). esapidea. Erdaraz ikasi, erdaraz ikastera kanpora joan. Aintziñan gaztiak Arabara joaten zien erderak artzera. Bitxia da "urak artu" esapidearekin duen berdintasuna.
erderakára, erderakaría. (b). izena. Erderakada. Euskara usaineko erdara txarrean eginiko hitza edo esaldia. Euskeraz eitteko baiño inportantiaua dok eta kriston erderakarak botatze jittuk.
Baita alderantzizkoa ere, erdara usaineko euskara txarrean egindakoa, alegia. Ikastolako umiak erderakara galantak botatzeittue. "Euskerakara" esaten da euskaraz gaizki dakien batek euskeraz nola edo halako esaldiak egiten dituenean, hitz potoloak erabiltzen dituenean, eta horrelakoetan. Kulturako kontzejalak beti erderaz eitte jok baiña euskeraz asten danian sekulako euskerakarak botatze jittuk. ERDERAKARAK edo EUSKERAKARAK BOTA, gehienetan.
érdi. 1. erdi, erdíxa. (a). izena. La mitad. Erdixa zuretako ta beste erdixa neretako.
erdi lo. (a). adberbioa. Medio dormido. Erdi lo dago eta laga bakian.
érdi tta érdi. (c). esapidea. Erdi eta erdi. Mitad y mitad Aurten aprobauak eta suspensuak erdi tta erdi izen die.
érdi-erdíxan. (a). aditza. En la mitad mitad. Erdi-erdixan azertau dozu.
erdíra. (c). adberbioa. Irabaziak erdibana. Hau gertatzen da batez ere bat lurjabea denean eta besteak egiten duenean lan. Basuan eitten da oin be. Basuan piñui sartziak eta gauzak erdira ipintzeittuk oin be. Zerak, Esperantzak, bajittuk erdira ipinittakuak. Don. Horrela hartutako sailari ERDIRÁKO, erdirakúa, deitu ohi zaio.
erdíra jo. (c). esapidea. Batenaz beste egin. Promediar. Urtian, erdira jota, irurogei bat anega gari artuko giñuzen.
Ik. beetik jo, góittik jo. erdixa kanpora eta beste erdixa barrura. esapidea. "Zerbait lurrera jausiz gero esaten da. Erdixa kanpora eta beste erdixa barrura jun don!" (Lar Antz). 2. erdi, erdíxa. (a). izena. El centro. Erdi-erdixan jo neban.
3. erdi. aditza. Medio, mitad. Se usa en función de afijo. Etxat bape txokatzen erdi-fraillia da ta./ Beti izan da erdi-zorua./ Ni erdi-tontua, baiña i tonto osua./ Bere anai-erdixakin asarre dago. Ik. anaiérdi, gabérdi.
erdíbana. (a). adberbioa. A medias. Jangou sagar au erdibana?/ Anai bixak erdibana artu dabe tabernia.
erdíbana eiñ. (a). du aditza. Distribuir a medias. Diruak erdibana eiñ da bakoitza bere etxera. Sin. erdibanátu.