Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eurítsu
éuzki lóra
éuzki lóra, éuzki lória. (c). izena. . Carlina acaulis. Eguzki lorea.   Carlina angélica, cardo rizado. Ateburuetan, oineztarriaren arriskutik babesteko, antzinatik jarri ohi den lorea. Gaur egun ez dago ohitura handirik inguru hauetan. komentario 1 Sin. Azáldeittako kárdu, kardú lóra.
euzkí-bégi, euzkí-bégixa. (b). izena. Egutera, eguzkiari begira dagoen parajea.   Lugar soleado y airoso; solana. Zuen basarrixa euzki-begixan dago, paraje ederrian. Euzki-begi esanagoa da euzki-alde baino. Sarri Sin. gisa erabiltzen badira ere ez dirudi beti direnik. Euzki-alde eta izotz-alde antonimoak dira eta haran baten bi aldeez ari dira; euzki-begi eta aiñube ere antonimoak dira, baina haranaren bi aldeez baino gehiago paraje bakoitzaren orientazioaz ari dira. Sin. euzkierripa (Lein.), ibargi (Oñ.). Sin. eútegi, euzkierripa. Ant. ibargi.
euzki-galda, euzki-gáldia. (c). izena. (Eibar) Sol abrasador. EUZKI-GALDATAN, batik bat. Eguardiko euzki-galdatan etorri biar zian da. (Etxba Eib)./ Zela egon leike hor, eguzki-galdatan?! (SB Eibetno).
euzkí-álde, euzkí-áldia. (c). izena. Eguzkiari begira dagoen aldea.   La solana. Euzki-aldian negua bigunaua izaten da izotz-aldian baiño. Ant. izotzálde. Ik. áiñube, eútegi, euzkí-bégi.
euzkíarte, euzkíartia. (c). izena. Eguzkiartea.   En los días nublados, intervalo en que luce el sol. Claros. Egun illuna gaurkua, eguardi aldera euzkiarte batzuk izan die, baiña... Sin. ostárte.
© Jaione Isazelaia
éuzki bédar, éuzki bedárra. (d). izena. . Helianthus annuus. Helianthus annuus. Girasol. Soroetan olio edo pipatarako hartzen den landare ezaguna.
euzkierripa, euzkierripie. izena. (Leintz) Egutera. Añubekuek etxok korriruten eta euzkierripakuek, barrez, dexkoidetan baaz dana jota aidien. (AA ArrasEus, 210. o.). Sin. euzkí-bégi.
euzki-gorde, euzki-gordía. (c). izena. Eguzkiak jotzen ez duen lekua. Egualdi edarra ein juan, baiña euzki-gordietan-eta izotza kendu be etxuan eiñ egun guztian.
euzki-léku, euzki-lékua. (b). izena. Sitio soleado. Arrate ballia, euzki-lekua. (Etxba Eib).
eúzkittu, eúzkittua. (d). izena. Eguzkitua. Berotualdia eguzkitan. Onei baboi ondo etorriko litzakixuek euzkittu bat. Klem.
éuzkixak pasáu.. (b). du aditza. Coger una insolación. Plaian luak artu ta euzkixak pasau, itxuria, ta gaixki dago ospittalian.