Hiztegia
eta abárra. (b). Aurreko hitzari edo hitzei enfasia emateko erabiltzen da. Se usa para dar énfasis a las palabras o a la palabra anterior en frases como: Negarra, burrukia eta abarra badarabille gaur be gure umiak./ Desgrazia ta abarra badauka koittau arek pe kontatzeko./ Poliziak, gizurra ta abarra, azkenian engañau eiñ eban... Eta abar... (etcetera) zentzuan, (batuan bezala), ez da erabili ohi.
étapa. 1. étapa, étapia. (a). izena. Etapa. Induraiñek etara dau etapia.
2. étapa, étapia. (d). izena. Ekinaldia, lanaldia. Bi etapatan ebagi giñuzen bedarrak.
3. etapa, etapia. (d). izena. Txondorrak duen egur-ilara bakoitza. Lelengo etapia emen faten da; geo dana akaautakuen, atzea barrixa itten da lengo lekutik gora; geo an beste etapa bat berriz atzea, beste ekiñaldi bat. Mart.
Sin. illára, trámo.
etára. 1. etara. (a). du aditza. ATARA (EIB., OÑ., LEIN.). Atera. Sacar, obtener, hacer. Ezta burua kotxeko bentanatik etara biar. Erretratuak etaratzera noia. KARNETA ETARA, ERRETRATUAK ETARA, TITULUA ETARA eta abar.
aizía etara. (c). du aditza. Haizea korritzen hasi. Aizia etara dau eta bentanak ixtera noia. aurrian etara. (c). esapidea. Norbait indarrez kanpora atera. Kamareruak artu eta aurrian etara zeban. bizimodua etara. (b). esapidea. Ganarse la vida. Orrek ietargixan be etarako leukek bizimodua. onetik etara. 1. onetik etara. (c). esapidea. Pazientzia galdu eragin. Onek umiok nere onetik etaratzen najuek. Nere, bere, zure... onetik etara
2. onetik etara. (b). esapidea. Sacar las cosas de quicio. Gauzak bere onetik etaratzen dienian, adios. 2. etara. (c). du aditza. Lehiaketa bat irabazi. Ganar una competición. Lejarretak etara dau gaurko etapia./ Baietz Realak etara ligia./ Aiuntamentuko puestua zeiñek etarako ete dau?
3. etara. (c). du aditza. Dislocar un hueso. Besua etara dau Milak. Ik. urten.
etárea, etáreia. (c). izena. Hectárea. Guk e, neurrixa gaur ibiltzen douna, areia, metrua eta etareia. Don.
éte. (a). Ote. Partícula que expresa duda y se usa en oraciones interrogativas. Noiz ete dator Mikel?/
éten. 1. eten. (c). da-du aditza. Tentsioan edo tiran dagoen zerbait hautsi. Romper(se) algo que está en tensión. Zapata-sokia eten jat./ Zanen bat daukat etenda.
étenda. 1. étenda. (c). adberbioa. Tiran dagoen zerbait apurtuta. Etenda dago arginddarran kablia. 2. étenda. (c). adberbioa. Neka-neka eginda, lehertuta. Etenda aillegau giñan bakaziñotatik. Ik. pót eiñ, ukatu. 2. éten. (c). du aditza. Interrumpir. Berbetan diarduanian etxako gustatzen etetia.
3. éten. (c). du aditza. "Barrez lehertu. Antoniokin (barrez) eten giñuztanan." (Lar Antz)
4. eten, eténa. (c). izena. Rotura (tratándose de objetos tirantes). Sokiai etena makalune batetik ein jakon.
5. eten, eténa. (d). izena. (Eibar) Hernia. Egin zittuan indarrekin etena egin jako.
etendako, etendakua. "Herniado.
Etendakua ez da gauza lan gogorretarako." (Etxba Eib).
etenbárek. (c). adberbioa. ETENBÁRIK. Eten barik, etengabe. Ininterrumpidamente, incesantemente. Etenbarek diardu eurixa./ Zuen umiak gau guztia negarrez jardun dau etenbarek.
etenbaréko, etenbarekúa. (c). izenlaguna. ETENBAKO, ETENBARIKO. Etengabekoa. Ininterrumpido, incesante, contínuo.
Zuen tiak etenbareko jarduna dauka./ Oñatin etenbareko jaixak dare urte guztian./ Politiko orrek barriketia dauka etenbarekua. JJp.k etenéko lana. esapidea. Lan itzela. Zera dio Joana Joxepak: Bedar txarrak loria igual etaratzen zeben, da, arek batzen-da, eteneko lana eoten zan emen.
etenki, etenkixa. adjektiboa. (Antzuola) "Erraz eteten den zerbait. Ari etenkixa da auxe." (Lar Antz).
etorpíde, etorpidía. (d). izena. Etorkizuna. Porvenir. Nik basarrixai etxat ikusten etorpideik. Sin. etorkizun (esanagoa).
Sin. etorkízun.
etórrera, etórreria. (b). izena. Venida, viaje de vuelta. Ezkiñuan plaiatik etorrera ederra eiñ ainbeste kotxekin./ Joan biar goiaz, baiña eztakigu noiz izango dan etorreria.
etórri. 1. etorri. (a). da aditza. Venir. Kantsauta nator.
Etortzen dana artu biar. esaera. "Datorrena datorrela edo gertatzen dena gertatuta, onartu egin behar da." (Lar Antz) 2. etorri. (c). da aditza. Ir (?). Inoiz JOAN zentzuan erabili ohi da. Adibidez Etortzen banok orra...! esan ohi dio mehatxukor nagusiak gazteari; edota Biar etorriko naiz zuenera bisitta bat eittera, laguna kalean topatu duzunean, edo telefonoz amari esan ohi diogu: Gaur ez gatoz bazkaltzera, ez goazela esateko. Zuenera etorri, alegia. Ni edo gu, zu zauden lekura etorri. Ikustekoa litzateke ea Euskal Herriko beste toki batzuetan ere gauza bera gertatzen den. 3. etorri, etorríxa. (c). izena. Hizjario ugari eta egokia. Hizlari eta bertsolariez, batik bat. Inspiración o facilidad de palabra. Bersolari orrek jaukak etorrixa, orrek./ Pare bat kopa jotakuan arek eukitzen dau etorrixa.
ETORRIXA EUKI. 4. etorri, etorrixa. (c). izena. Karta-jokoan karta onak hartzea. En los naipes, el recibir buenas cartas. Atzo euki neban etorrixa badaukat jai daukazue.