2. etorri

2. etorri. (c). da aditza. Ir (?). Inoiz JOAN zentzuan erabili ohi da. Adibidez Etortzen banok orra...! esan ohi dio mehatxukor nagusiak gazteari; edota Biar etorriko naiz zuenera bisitta bat eittera, laguna kalean topatu duzunean, edo telefonoz amari esan ohi diogu: Gaur ez gatoz bazkaltzera, ez goazela esateko. Zuenera etorri, alegia. Ni edo gu, zu zauden lekura etorri. Ikustekoa litzateke ea Euskal Herriko beste toki batzuetan ere gauza bera gertatzen den.