Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eper-txákur, eper-txakúrra. (c). izena. Perro perdiguero.
epesarte, epesartia. izena. "Tarte, une, asti puxka bat". Epesarte baten prakak plantxaukotsut./ Epesartia daukatenian kuku bat ingotsut. (Lar Antz)
epetako, epetakua. (d). izena. (Eibar) "Se dice de la pillería de no pagar el consumo hecho en la taberna o en la posada. Epetakuak egitten zaliak, nik dakiran batzuk.
epetálari, epetálarixa. (d). adjektiboa. (Eibar) "Pícaro que practica la pillería de no pagar. Epetan sarri egitten dabenari esaten jako epetalarixa.
epetan. (d). adberbioa. (Eibar) Epeka.   A plazos. Epetan erosi eta epetan saldu, tratulari eskasan jiria. (Etxba Eib)
époka, épokia. (b). izena. Oiñ eztok perretxiku epokia. Sasoi da esanagoa.
éra. 1. éra, éria. (b). izena. Aukera.   Ocasión Era ederra euki neban Ameriketara joateko./ Eria badaukat esango dotsat. éraka. (c). adberbioa. Tarteka. A rachas Eurixa eitten zeban eraka. 2. éra, éria. (b). izena. Modo, forma. Beste era batera esan bazostan eneban gaizki artuko./ Era asko dare dibertitzeko. 3. éra, éria. (c). izena. Posizio egokia, normala. Zein da amantal onen eria? érara. (c). adberbioa. En posición normal. Jertsia erara jantzizu, itxulikaldera daukazu ta. Sin. alde onera. Ant. itxúlikaldera. erara ebagi. (b). esapidea. Cortar madera o carne en su posición normal. Egurra erara ebagi ero kontrara ebagi alde ederra dago. Sin. bétara ebági. Ant. kontrabéta ebagi, kóntrara ebági. erara etorri. (b). esapidea. ERARA JOAN. Egoki etorri. Baloia erara etorri jatan da txute galanta jo notsan. eria artu. (c). esapidea. Coger el tino. Lanai eria artu arte gaizki ibili nitzan./ Neskiorri etxian eria artu ezindda ei dabitz. 4. era. Ik. éde.
erabági. ERABÁI. ERABÁI ahoskatzen da askotan. 1. erabagi. (b). du aditza. ERABAI. Erabaki.   Decidir. Eztot erabagi bakaziñotan zer egin. 2. erabagi. (d). du aditza. ERABAI. Muga egin. Au Nordia. Errekiak erabaitzen dau. Bakizu, baillara asko dare emen. JJp./ —Nora pertenezitzen da? —Bergara. Orretxek errekatxuak erabaitzen dau. Ben. ZERK erabagi. 3. erabagi, erabagíxa. (b). izena. Decisión, resolución. Aiuntamentuak eztau erabagixa artu.
erabílli. (a). du aditza. EBALI (UB., OS.), IBILLI. Usar, emplear, manejar... Zuk ze zapatilla numero darabizu?/ Orrek eztau sekula erderaik erabiltzen./ Uezabak pelota baten moduan erabiltzen nau. Ibilli entzuten da sarri erabilliren lekuan. Antzuola, Osintxu eta Uberan ebali, ebalten, ebaliko. Jai baten etxian tokatzen jatan, eta Estellan zeuan zeoze abertzaliena, etxakiñat ze zeuan orduan, tiroka ta ebali zittuen gaiñera autobusian, oso gaizki. Eli.
1. eráiñ. 1. eraiñ. (a). aditza. Eragin, egin arazi.   Obligar, mandar hacer. Azkenian babak jan erain biar izan notsan mutikuai./ Zuri lana eraittia baiño obe da norberak eittia./ Ezidazue barre eraiñ. Egin-en faktitiboa. Arazi ezin da zuzenean izenekin erabili eta eraiñ ostera, bai: negar, barre, lo, lan... eraiñ. Erderaz eraiñ, baiña zela etzan kanpuan da beste gauzatan zertzen, ba derriorrekua antxe zeoze; kitto. Don. (AA BergEus, 343. o.). Beti ez du obligazio zentzua: beixak larrera etara biar dittut jan eraittera. 2. eraiñ. (b). dio aditza. Mover, menear. Eraixozu manibelai bestekaldera./ Babei eraixezu pegau eztaittien./ Pedalei erain bia jakue bizkor ibiltzeko. 3. eraiñ. (b). dio aditza. Causar, producir (un mal, generalmente). Eztakitt zek eraitten dostan granuak./ Ardauak asko eraitten zotsan ari. 4. eraiñ. Ik. eréiñ.
2. eraiñ.
érak. (b). izenordaina. Beraiek, eurak; árek indarturik. Ellos. Erak nai badabe ein deixela./ Esaixezu erei. Nork denean erek ere bai.
érako. 1. érako, érakua. (b). izenlaguna. Gisakoa, bezalakoa. Ire erako mutillak estimaziño aundixa jaukek. 2. érako, érakua. (d). adjektiboa. Egokia.   Apropiado, -a. Auxe da guretako era-erako burdixa./ Praka onek mendirako erakuak die. Zerbaitetarako edo norbaitendako era-erakua, ia beti. erako egon. (c). esapidea. Zerbait egiteko gogo berezia izan. Erako dago gaur gure gizona soiño dantzarako (AAG Eibes). Ik. éra.
erakútsi. 1. erakutsi. (a). du aditza. ONDO. Mostrar, enseñar. ONDO edo GAIZKI ERAK Ik. erakútsittako. 2. erakutsi, erakutsíxa. (d). izena. Erakutsitakoa, erakutsi digutena. Bueno, orduan euskeraz asten ga, baiña lelengo ba, geure ikasi ori, erakutsi ori daukulako ero, erderaz asten ga. Don. (AA BergEus) Gutxi entzuna. Ik. ikúsi.
erakútsittako. 1. erakútsittako, erakútsittakua. (c). izenlaguna. Trebetasunen bat erakutsi zaion animalia.   Se dice del animal adiestrado. Kontuz orrekin; erakutsittako txakurra jaukak eta salto eingosk paparrera./ Erakutsittako tximiñuak zeuzken titiriteruak. 2. erakútsittako, erakútsittako. (c). Hezitakoa, pertsonez. Txikittan gaizki erakutsittako umiak die orrek./ Ondo erakutsitta daukazue mutikua.
erále, erale, erateille. (b). izena. Edalea.   Bebedor, -a Eztot esango mozkorra danik baiña bastante eralia bai.
erálgi. 1. eralgi. (c). du aditza. Bahetu, irina bahean pasatu.   Cerner harina. Zai zabala kendutako baiña zai birriña kendu bareko iriñez einddako ogixa dok basilloria. Bi aldiz eralgi biar izate zuan iriña ogi zurixa nai zanian. Klem./ Olatak eitteko iriña iru ero lau aldiz eralgi biar izaten da./ Ganbaran geunkan iriña eralgitzeko makina bat. Aniz./ Eralgi iriñai, eromaixan ogixa eittekuai. Don. Ik. basíllora. 2. eralgi. (d). du aditza. Dirua neurririk gabe gastatu.   Despilfarrar el dinero. Emoixok milla pezetakua ta laster eralgiko jok./ Orduerdixan eralgi juan kintzenako sobria. Ik. irázi.