Hiztegia
sála, sália. (b). izena. Sala. Salan eingou lo. Gehienetan etxeko logela ederrenari esaten zaio.
txakurrán sálara joan. (c). esapidea. TXAKURRÁN SÁLARA BIALDU. Pikutara, antzarrak perratzera joan, bialdu. Bueno i, joan ari txakurran salara.
salábardo, salábardua. (c). izena. Makila luzearen puntan txano formako sare konikoa duen arrantza tresna. Esparavel. Ik. espárbel.
salátu. (d). du aditza. Salaketa jarri; baita isilik gorde beharrekoa inori esan. Denunciar; también contar a otra persona lo que no conviene saberse. "Arek salatu dau", entzun izan zuan; denunziau ero. Bergaran ia galdua, Oñatin osasun oneko.
saláundi, saláundixa. izena. Sala handia. Gure baserrian hala deitzen zaio logela handienari. Salaundixan otz eitten dau.
salbákonduto, salbákondutua. (d). izena. Gerra denboran-eta batetik bestera ibiltzeko behar zen txartela. Salvoconducto. Salbakondutua biar izeten zan Bergara juteko be. Ben.
Sálbe, Sálbia. (c). izena. Amabirjinaren ohorezko kantua eta elizkizuna, jai bezperetan eta egin ohi dena. La Salve. Gero illuntzian Salbia. Eta Salberako etorte zien kriau ta kriada zeren danak. Sot./ Errezau daigun salbe bat. Azen.: salbía ere bai.
sálda. 1. salda, saldía. (a). izena. Caldo. Artukou salda bero bat? Porru-salda, oillo-salda, etab. 2. salda, saldía. (c). izena. Burdina irakina. Metal fundido, colada. Altos Hornosen iru lagun il zien gaiñera saldia jausitta. Sin. burdiña-salda, koláda.
sáldu. (a). du aditza. Vender.
sálduta gerátu. (b). esapidea. Babesik gabe geratu. Porterua salduta laga juen defensak./ Karteria galdu ezkero salduta geratzen za.
saltzeko ez euki. (b). esapidea. Zerbait edo norbait estimatu izan. Ez pentsau anaia saltzeko daukanik.
saleríxa, salerixía. (c). izena. Epidemia. Epidemixia; gaixo baten epidemixia, salerixia. Gripe salerixia ero, elgorrixana ero. Klem./ Gripe salerixia dabill demasa.
Adinekoek esaten dute baina gazteek ez dute ikasi; orain "epidemixa" entzun ohi da.
sálga, salgía. (d). adjektiboa. Bitarte zabalekoa; ehunduraz esana. Poco espeso, ralo, tratándose de cedazos, paños, sacos, etc. Bi bae klase zittuan, bata salgatxuaua, zai zabala bakarrik kentze zebana, basilloria eitteko, ta bestia estuaua ogi zurixandako. Klem./ Jertse ori oso salgia da./ Pulpa-zakuak oso salgak izaten die.
Ik. basíllora.