Hiztegia
ébate, ébatia. (a). (Ubera) Ebagi (edo agian eban arkaikoa) aditzaren nominalizazioa Uberan. Laster datoz gari-ebatiak./ Guraiza onek eztabe ebateik nai.
Ik. ebági.
ebátu. (a). du aditza. OBÁTU, OGÁTU, ORÁTU. Oratu, heldu. Agarrar, asir. Ebatu zostan belarrittik eta ixixa etara ein zostan. Sin. eldu.
edáde, edadía. (a). izena. EDARE. Adina. Edad Ze edade dauka? Adinekoek EDARE ere bai. beiñ edade batera ezkero. (b). esapidea. Adin batera helduta gero. edáde aundíxa éuki. (c). esapidea. Urte asko izan. Guk edade aundixa daukau bai, eta obe dou etxian egotia./ Eibarren bizi don Antoni. Bai, onezkero edade aundixa jaukan ba. Hil.
edade maior, edade maiórra. (d). aditza. Mayoria de edad. Edade maiorrerera aillegatzen zanian nai dozuna eingozu.
Ik. máior. edadían áurrera joan. (b). esapidea. Urtetan aurrera joan. Zu be oiñezkero edadian aurrera zoiaz.
edadétu. 1. edadetu, edadetúa. (b). adjektiboa. Adintsua. Entrado,-a en años. Andra edadetu batekin ikusi dot./ Orren gizona bastante edadetua da.
2. edadétu. (c). aditza. Entrar en años. Beiñ edadetu ezkero kuittak alde guztietatik.
édarra, édarria. (d). izena. ERRÁDA. erráda. Ipurdia baino ahoa estuago duen ontzia, ura ekartzeko erabili ohi zena. Herrada. Ostian eskutarako ura edarran; edarria. Ipurdira zabala ta gora estutu eitte zan. Metro erdi bat altura, ta buruan e andrakumiak eta eruateko, formia, gora estutu zela eitte zeban beian pixua zera zaintzeko. Nik betik zinka o ola ezautuittut. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don. Zinkazkoak edo portzelanazkoak izan ohi ziren gehienak eta buruan eramaten ziren sorkixa (edo solkixa) bigungarritzat ipinita. Latoizko ustaiz inguratutako zurezkoak ere baziren.
Ik. sórki.
éde, edía. (d). izena. ÉRA, ÉRE. Uztarriaren larruzko uhala. Correa del yugo Bultza eixok beixai, edia ankiakin zapalduta jaukak eta.
Bitxia da aldaerek azentua leku desberdinean izatea: edía, éria. Ik. burtéra, -e, uel. eria baiño zaillago. (c). esapidea. (Oñati) Hedea baino zailagoa. "Más duro, curtido (persona) que la correa del yugo." (Izag Oñ)
éder. 1. eder, edérra. (a). adjektiboa. EDAR. Hermoso, -a. Mutill ederra zan.
EDAR ere bai, eta agian gehiago. Eratorriak ere bietara, guk gehienak eder-ekin jarri baditugu ere. Bada EARRA esaten duenik ere. edérra sakátu. (b). esapidea. EDERRA SARTU. Ziria sartu. Engañar, meter gato por liebre. Ederra sakatu zotsen ari be: sekulako gangia ein zebalakuan akziñuak merke erositta, ta gero bape balio ez.
ederra(k) artu. (b). esapidea. Recibir (un) golpe(s). Ondarruatik ederrak artuta etorri i da arroputz ori./ Ederra artu neban bizikletatik jausitta.
ederra(k) eiñ. esapidea. Hacer (una) faena(s). Ederra ein zostazun atzo: nere antiajuak poltsan eruan.
ederra(k) emon. (b). esapidea. Dar (un) golpe(s). Realekuei ederrak emon zotsen atzo.
2. eder, éderra. izen propioa. (Eibar) "Txispabako eskupetia" (SB Eibetno). Azen.: éder.
edergárri, edergárrixa. (d). izena. Apaingarria, apainduria. Adorno, alhaja. Emakume batzuk edergarri zaliak die. Oso adinekoek bakarrik.
ederra sakatu. (c). esapidea. Engañar, tomar el pelo, timar.
Ederra sakatu zoskuen Portugalen wiskixakin./ Ederra sakatu dotsue kotxiakin.
ederráldi, ederraldíxa. (c). izena. Zerbait edo norbait ederra dagoeneko aldia. Patatiak udaberrixan euki zeban ederraldi bat, baiña laster arrapau zeban gorriñak.