Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
elbárri, elbarríxa. (d). izena. Inválido. Ik. elbarríttu.
elbarríttu. 1. elbarrittu. (c). da aditza. Volverse inválido. 2. elbarrittu, elbarrittúa. (c). izena. Inválido. Elbarrixa esaten da eriduta erida batetik, ankia moztuta geldittu dana, elbarrittuak dia e zeoze falta dabenak: beso bat ero, anka bat ero, orrek pa elbarrittuta. Don. Normalean inbalido edo paralitiko hitzak entzun ohi dira. Elbarri, elbarrittu eta elbarrittuta ere bai noiz edo noiz adinekoei.
éldu. 1. eldu. (a). da aditza. Madurar. Oinddio eztare sagarrak elduta. 2. eldu, eldúa. (b). adjektiboa. Maduro, -a. Elduak eta gordiñak, danak jan giñuzen. Ant. berde. Ik. gordíñ. 3. eldu. (a). dio aditza. Agarrar, asir. Besotik eldu ta egundoko erretolikia bota zostan./ Belarrittik eltzen botsut ikusikozu. Sin. ebátu, obátu. 4. eldu. (c). dio aditza. Txertoa gaiztotu.   Infectarse una vacuna. Bakuniak eldu zotsan da gorrixak ikusi zittuan. BAKUNIAK ELDU, alegia. bakuniak eldu. Bakuniak eldu. 5. eldu. (c). dio aditza. Txakurrak aginka egin.   Morder el perro. Kontuz txakurrakin eldu eitten dau ta./ Leenguan zuen txakurrak eldu zostan./ Kask beekuai! ero eldu goikuai! Don. Sin. áinka eiñ. Ik. kask. 6. eldu. (c). dio aditza. Erleak, sugeak, etab. pikatu, zaztatu. Erliak eldu dost. Sin. pikáu.
eldúleku. 1. eldúleku, eldúlekua. (b). izena. Asa, agarradero, picaporte. Ik. ásta, eskúleku, kerten. 2. eldúleku, eldúlekua. (b). izena. Argudioa edo aitzakia liskar edo eztabaida batean.   Recurso argumental. Mozkortuta zeuala da abogauan elduleku bakarra.
elejídu. (a). du aditza. Aukeratu.   Elegir Sin. aukerátu, eskojídu.
eléjixa, eléjixia. (c). izena. Elejitzeko aukera.   Oportunidad de elección Auto barrixak ikusten egon ga ta, Jesus, badago elejixia./ Elejixa ederra euki neban astua erosteko, baiña orduan eneukan diruik. Sin. eskójixa, aukera.
elektrizidade, elektrizidadía. (a). izena. Electricidad. elektrizidadiak emon. (c). Elektroak, korrienteak eman buruko gaixoari. Elektrizidadiak eta danak emon ei dotse baiña ala eta be ezin errendidu. Klem
Eleméntal, Elementála. (a). Bergarako Maestria eskola. Elementalian ikasittakua da.
elémentu, -o, elémentua. (b). izena. Pertsona berezia: okerra, edo bizia, edo parranderoa, edo...   Bicho, elemento, en frases expresivas. Eztok asko ezautzen; elementu edarra dok aura./ Mutiko ori dok elementua, ori. Ik. arráiñ.
elezíño, elezíñuak. (a). izena. Hauteskundeak.   Elecciones. Zeiñek irabaziko ete dau eleziñuetan? Ik. botazíño.
. izen propioa. Debagoieneko herria. Elgetako babia egoskorra, ta jentia gogorra.. esaera. (SM Ezten). Elgetako kalian, San Roke egunian, aza berdiak eta kafia gaiñian. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Elgetan ogi berua dirutan, aize otza duan. (d). esaera. Famatua da Elgetako arkupeko haize freskoa. Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera.
elgórri, elgorríxa. (b). izena. Sarampión. Gure umiak oinddio eztabe elgorririk pasau.
elíza, elizía. (a). izena. (Eibar) ELIXA (EIB.). Iglesia. Elizia konpontzen diardue Uberan. elizan sartu. esapidea. "Emakumia elixan sartu 'garbitzera', umia euki eta egun batzuetara. Alboko andriak gaur ein dau elizan sartzia. elízaz. 1. elizaz. Por la iglesia. Ez i dauke elizaz ezkontzeko asmoik. 2. elizaz. izena. Eliz barrutiz. Ubera elizaz Elgetakua da.
elizáko, elizákuak. (b). izena. El Viático, la Extremaunción. Oso gaizki ei dago. Atzo elizakuak ekarri zotsen. Elizakuak EKARRI, ERAI
elizako liburu, elizako liburua(k). izena. Libro parroquial de registros.
elizatai, elizataixa. (c). izena. (Eibar) Elizataria.   Pórtico de la iglesia Arrateko elizataixan, abadia zan nausi pelotan. (Etxba Eib) Sin. élizpe.
elízatar, elízatarra. (d). adjektiboa. (Eibar) ELIXATAR, ELIZTAR, ELIZANTE. Clerical. Elixatar amorratua politikan. (Etxba Eib)
elizbíde, elizbidía. (c). izena. Etxetik elizara hildakoa eramaten zen bidea. Elizbidia. Bein gorputza pasau ezkero: zor dan bidia. Gurian bide bat badago partikularra Zurratik gurera, eta oiñ larogei urte Zurrara etorri zienian bizi izetera Uriartetarrak, atajuagaittik eskatu zeben bidia. Premuntau ein zeben bidia, premuntau, kanbixau: bidia emun guk bestiak beste terreno bat emutiarren. Eta dokumentu bat ein zan izeteko aura oinbidia bakarrik. Eta gero tokau zan gorputz bat iltzia; eta klaro, normala, andik ibiltzen zien da, andik ekartzeko asmuan, da bertako jabiak esan zeban: Guk badaukau or dokumentu bat eindda. Guk pasatzen badou gorputza eskubidia artzen dou elizbidia izeteko, eta oinddio daukau bakarrik partikular oinbidia. Eta etxuan pasau andik. Don. Sin. andabide. Ik. oinbíde, zordanbíde.
elizkízun, elizkizúna. (c). izena. Acto religioso. Esan dau Aste Santuko elizkizunak ze ordutan izango dien. Funeral edo entierru zentzuan ere bai sarri.