elizbíde

elizbíde, elizbidía. (c). izena. Etxetik elizara hildakoa eramaten zen bidea. Elizbidia. Bein gorputza pasau ezkero: zor dan bidia. Gurian bide bat badago partikularra Zurratik gurera, eta oiñ larogei urte Zurrara etorri zienian bizi izetera Uriartetarrak, atajuagaittik eskatu zeben bidia. Premuntau ein zeben bidia, premuntau, kanbixau: bidia emun guk bestiak beste terreno bat emutiarren. Eta dokumentu bat ein zan izeteko aura oinbidia bakarrik. Eta gero tokau zan gorputz bat iltzia; eta klaro, normala, andik ibiltzen zien da, andik ekartzeko asmuan, da bertako jabiak esan zeban: Guk badaukau or dokumentu bat eindda. Guk pasatzen badou gorputza eskubidia artzen dou elizbidia izeteko, eta oinddio daukau bakarrik partikular oinbidia. Eta etxuan pasau andik. Don. Sin. andabide. Ik. oinbíde, zordanbíde.