Hiztegia
burubíde, burubidía. (c). izena. Jira, fundamentua, ganora. Fuste, fundamento. Azelakotxe burubidia dagon etxe aretan./ Orrek azkenian eztabe etarako burubide onik./ Azkenian bi mutilzarrak bakarrik geldittu zien etxian, da burubide txarra./ Ze burubide dabizue, ba?
burú-gánbela, burú-gánbelia. (d). izena. Cabezal de yugo. Uztarri-ganbelia. Buru-ganbelia be esate jakok. Don.
burugiñ, burugiña. (d). adjektiboa. (Eibar) Prudente, previsor, calculador. Burugiña demoniua! Iñork arrapau a! (Etxba Eib).
burúgogor. 1. burúgogor, burúgogorra. (b). adjektiboa. Ikasle txarra, eskola nekez sartzen zaiona. El alumno que tiene muchas dificultades de aprendizaje. Oiñ espabilauta dago, baiña, txikittan tamaiñuko burugogorra izan zan ori.
2. burúgogor. (b). adjektiboa. Tematia. Terco, -a, obstinado, -a. Beretik eztozu errez etarako burugogor ori.
buruirítzi, buruiritzíxa. (d). adjektiboa. IRÍTZI. Inor baino gehiago dela uste duena, bere buruaz iritzi oso ona duena, harroa. Vano, -a, creído, -a, presuntuoso, -a. Aura dana dakixelakuan dago; buruiritzixa ta tontoarrua beran modukua./ Oso buruiritzixa zuan baiña bajakixan jentiai entzuten. Mugatuan, batik bat. Ik. satísfetxo, úste aundíko, iritzi.
burukantsazíño, burukantsazíñuak. (c). izena. Buruaz egindako lanek ematen duten nekea. Quebraderos de cabeza. Enpresarixuak lan asko etxuek eingo baiña burukantsaziño majuak eukiko jittuek. Pluralean ia beti. Ik. burúauste.
burúko, burukúa. (b). izena. Golpe en la cabeza. Akzidentian egundoko burukua artu zeban./ Artu dot buruko bat atiakin... Ik. kaskarréko.
burúko ar, burúko árra. (d). izena. Ardia bueltaka-bueltaka hasten deneko gaitza. Modorra. Orri buruko arra guk esaten jau. Don.
burúko kárga, burúko kargía. (c). izena. Katarroak edo gisakoak burua eta sudur aldea zigortzen duenean buruko kargia dugula esan ohi da. Catarro o constipado que afecta a la cabeza y a la nariz. Jarabia artzen asi naiz, kriston buruko kargiakin nabil da.
burúkomiñ. 1. burúkomiñ, burúkomiña. (a). izena. Dolor de cabeza. Burukomiñez —(edo burukomiñak—) nago ta aspirinia artu biot.
2. burúkomiñ, burúkomiñak. (b). izena. Kezka, ardura. Preocupación, inquietud. Batian taillerreko problemak, bestian etxekuak, burukomiñ askokin dabill gizajua. Pluralean beti. Sin. burúauste.
burúko páiñolo, -u, burúko páiñolua. (b). izena. BURÚKO PÁIÑELO. Emakumeen buruko zapia. Pañoleta. Erromeixara joaten giñan buruko paiñolo dotoriena jantzitta.
Sin. burúko zápi.
burúko zóro, burúko zorúa. (c). izena. Momentuko zorabioa. Vahído, mareo momentáneo. Eztakitt tensiñua baju daukaten ala zer, baiña buruko zorua eitten jat erozein momentutan.
burutazíño, burutaziñúa. (c). izena. Burura etortzen zaigun ideia edo asmo arraroa. Ocurrencia; normalmente estrafalaria o caprichosa. Eztakitt ze burutaziño euki zeban gabeko ordu orretan gurera ate-joka etortzeko. Ik. begittazíño.
burútik-beráko, burútik-berakúa. (b). izena. Meningitis. Txikittan burutik-berakua pasautakua da ori.
Esaldi hau norbaiti «kokolo» deitzeko modua ere bada.
burútu. 1. burutu. (c). du aditza. Karrerarik egin, arterik hartu (ezin). Ezin alboan duela ia beti. Aguantar, soportar. Alaba gaztenakin burutu ezindda ei dabill familixa guztia./ Ezin ddou burutu arratoiekin.
ZEREKIN burutu. 2. burutu. (c). da aditza. Gariari, artoari eta burua egiten zaion edozein landareri burua hazi. Crecer la espiga, la mazorca, etc. Artuak laster burutuko die.