Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
usátortola. USÓTORTOLA. 1. usátortola, usátortolia. (b). izena. USÓTORTOLA. streptotelia turtur. Tórtola. Len izaten zien paseko usatortolak. 2. usátortola, usátortolia. (d). izena. (eufemismoa.) USÓTORTOLA. Prostituta. Beste usu-tortolak ez ete ditxuk gaiñera? (SM Ezten). Ik. tortola.
usáu. 1. usáu. (a). du aditza. Usar. Bizikleta au usau barik dago. Norbait —gizon edo emakume— sekula harreman sexualik izan gabea dela adierazteko ere bai. Au sekula usatzekia da ero. Gizonai be ola esango jako. Gizon au oinddio bustitzeke jak, au sekula aprobatzeke jak, au oinddio eskapullatzeke jak. Je, je, ori be esan oi da. Don. 2. usáu. (c). da aditza. Ohitura izan.   Ser costumbre. Gaiñera len gurian usatzen zan, kuadrilla aundixa be bai, ni gaztia nitzanian gurian pare bat mirabe be bai, da beratzi bat lagun, zortzi-beratzi bat lagun, beti. katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Hil./ Neu be sekula kafian egoteke ezkondutakua naiz. Ez zan usatzen. Hil./ Lenao asko usatzen zan asun-blastiuak emutia./ Gustatzen jat puxkat (sagardoa). Ezkare usauta. Puxkat erango neuke, baiña asko ez. Mertz./ Jeneralmente guk usatzen giñuan astian lelenguan iltzia (txerria). Don. Siestia nik beti usatzen juat. Don. Usatzen da, zan, giñuan, ez gare usauta... Adin handikoen artean normalak, baina bestela ez dira ia erabiltzen.
uskeríxa, uskerixía. (b). izena. Huskeria.   Nimiedad, nadería. Uskerixa bategaittik asarretu zien./ Uskerixa bat pagauta erosi neban. Ik. txatxarkeríxa.
usna!. (d). interjekzioa. Txakurrari esaten zaiona usainka has dadin. Usna!, txakurra, usna! USNAAN. Usainka. "
úso, usúa. (a). izena. Paloma. Gabian uso, goizian bela. (d). esaera. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana.
uso txiki, uso txikixa. (d). izena. columba oenas. Paloma zurita. Sin. zurita.
usokúma, usokumía. (b). izena. Cría de paloma, pichón.
usó-pase, usó-pasia. (b). izena. Usoak pasatzen direneko aldia.   Pase de paloma. Udazkenian izaten da uso-pasia. Ik. kontrápase, páse.
usótoki, usótokixa. (b). izena. Palomar.
úste. 1. uste, ústia. (b). izena. Opinión, proyecto, idea. Lana gaur akabatzia zan nere ustia./ Zer, zuk beste uste bat zeunkan ala? beste uste batekua izan. (c). esapidea. Beste iritzi batekoa izan. uste barik. (b). adberbioa. Inesperadamente. Berak bape uste barik famoso ein zan. uste eztako, uste eztakua. (c). izenlaguna. Ustegabekoa. Uste eztakon bat pasatzen ezpajaku seiretarako Madrillen gare./ Kinielia tokau jakue. Uste eztako diruokin teillatua konpondu bia dabe. Sin. ustébareko. ustez. 1. ustez. (a). izena. Iritziz. Nere ustez eztago ondo./ Ustez ondo ein nebalakuan da azkenian kalabazia Honelako esaldietan, ustez... -ela, edo -elakuan. NOREN ustez 2. ustez. (c). izena. Ematen du. Beti artzekuekin dago, ustez e bere kontura bizi gala./ Liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz. ústietan egon. (c). esapidea. ÚSTETAN EGON. Uste izanez egon. Zuen ama gaur bazkaltzera joango ziñaten ustietan zeuan. 2. úste izan. (a). du aditza. USTEN. Opinar, pensar. Uste dot ibillaldi politta izengo dala. USTEN ere entzuten da: Zuk ze usten dozu?. Ezer ez izan eta bai uste. (c). esaera. EZ IZAN DA BAI USTE, MIERDA PA USTÉ. (Lar Antz).
úste aundíko, úste aundikúa. (c). izenlaguna. Bere burua inportantetzat duena, buruiritzia.   Presuntuoso. Uste aundiko personak etxatak gustatzen. Ik. buruirítzi.
ustébareko, ustébarekua. (c). izena. Uste gabekoa.   Imprevisto. Gauza bat uste eta beste bat urtetze jakonian: ustebarekua pasau jako orri. Klem. Sin. uste eztako.
ústel. 1. ustel, ustéla. (a). adjektiboa. Podrido, -a. 2. ustel, ustéla. (c). adjektiboa. Sufritzen ez dakiena kirol edo lan batean.   El que no sabe sufrir o aguantar, el que se da fácilmente por vencido en un trabajo o deporte. Pelotari ona da, baiña ustela. 3. ustel, ustéla. (c). adjektiboa. Hegoaizea eta hezetasun handia dagoeneko eguraldiaz esan ohi da. Zelako egualdi ustela eitten daben gaur. Egonian be izardittu eitten jat galtzarpiak. 4. ustel, ustéla. (c). izena. Punto, en el mus y otros juegos de cartas. Iru usteletara jokatu izan dou musian.
ustéldu. (a). da-du aditza. Pudrir(se). Ik. antsittu. Sagar ustelak ondoko guztiak usteldu. esaera. (Lar Antz).
© Jaione Isazelaia
ságar, sagárra. (a). izena. . malus domestica. Manzana, manzano. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s. jansagar, jansagarra. izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). sagarra jo. (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko. Ik. sagárra jóteko mákina.
ustélkor, ustélkorra. (c). adjektiboa. Erraz usteltzen dena. Sagar klase batzuk oso ustelkorrak izeten die.
ústu. 1. ustu. (a). da-du aditza. Vaciar(se). 2. ustu. (a). aditza. (lagunartekoa.) Korritu, isuri. Sartuaz bat ustu nintzuan. Sin. gaiñezka eiñ.
uts. 1. uts, útsa. (a). adjektiboa. Vacío, -a. Armaixua botilla utsez beteta dago. 2. uts. (a). zenbatzailea. Ezer ez, zero.   Nada, cero. Bi eta uts irabazi dau Realak. barruko utsa izan. "Gosea izan. Ene! Au da barruko utsa daukatena!" (Lar Antz). utsían. (b). posposizioa. Kantzontzillo, kamiseta, narru... UTSÍAN: Soinean hori soilik dugula. Kantzontzillo utsian urten juan ataira./ Narru utsian jarri zuan plaza erdixan. utsían géldittu. (b). esapidea. UTSÍAN LAGA. Quedar o dejar en cero. Ixa utsian laga zeben Galartza. 3. uts, utsa. (b). zenbatzailea. Gutxi.   Casi nada, poco. Lana franko eiñ da utsa irabazten dau./ Utsagatik eneban baztarra jo. utsa denporan. (c). esapidea. Denbora laburrean. Utsa denporan etorri zan etxia goittik bera. utságatik eta putzágatik asarrétu. (c). esapidea. UTSÁGATIK ETA PUTZÁGATIK NEGARREZ ASI. Huskeriengatik haserretu. Onek umiok utsagatik eta putzagatik asarretzeittuk. Klem. Ik. pútzak euki. utságatik irabázi. (c). esapidea. UTSÁGATIK GALDU. Gutxigatik irabazi edo galdu. Utsagatik galdu dau Marinok etapia. utsán úrrengua. (c). esapidea. Eskasa. Sega au utsan urrengua dok. 4. uts, útsa. (c). graduatzailea. Guztizkoa, totala. Tonto utsa dok mutill ori./ Txorimalo utsa dok gure jefia. Izenaren ondoan ere bai honelakoetan: Diru utsa dok kontratista ori. Diruzale hutsa, alegia. On utsa, kakutsa. esaera. Onegia txarra da. Ik. Kakuts. 5. uts, útsa. (b). adjektiboa. Soila; edariez batik bat.   Puro, sin mezcla. Esne utsa etaraidazu./ Bi uts eta iru kortau kobrau. 6. uts, útsa. (d). adjektiboa. Tortilla utsa esaten zaio Udalan "tortilla frantsesari". 7. útsa!. (c). interjekzioa. Kakazaharra (finagoan).   Expresión que indica decepción. Gaur neskatan eingo giñuala ta utsa./ Aurten bakaziñotara joango giñala ta utsa. Ik. kákazarra!, putza!. 8. uts, útsa. (b). izena. Kalea, fubolean edo pelotan, batik bat.   Fallo, pifia, sobre todo en el deporte. Porterixa aurrian egundoko utsa ein zeban. Sin. kále. 9. utsa. (c). da-du izenordaina. Mal menor. Berak esandakua ein biar izaten da, eta utsa aintzen baleki./ Tia dator egunak pasatzera, ta utsa bakarrik baletor./ Etzan ixildu be eiñ, da utsa arrazoia baleu. 10. uts eiñ. (a). aditza. Fallar, errar. Iru egunetan uts ein ddot klasera./ Zeozetan uts ein botsut, barkatu./ Tantua eindda zeukala uts ein zeban. Ik. kále eiñ.