Hiztegia
txarríttu. 1. txarrittu. (c). da-du aditza. (adierazkorra.) Zikin-zikin egin. Ensuciar(se) mucho. Ziero txarrittuta etorri die ikastolatik.
2. txarríttuta. (d). adberbioa. (eufemismoa.) Lafiauta, atxurtuta, mozkortuta. Don.
txártel, txartéla. (c). izena. Paskuazkoa egiteko, apaizarekin elkarrizketa egin ondoren, urtero lortu behar zen papeltxoa. Cédula que había que conseguir cada año del cura para poder cumplir con el precepto pascual. Dotriñia buruz jakiñ arte etzoskun emuten txartelik. Ik. paskuazkúa eiñ.
txartxa. izena. (Eibar) "Estructura de madera que forma la prensa en el lagar. Aurten sagardaua eitterakuan jota txartxak be apurtu dittue gurian." (SB Eibetno).
txasta eiñ. (b). aditza. (haur hizkera.) Indizioa sartu. Poner una inyección. Ez ibilli ortosik arri gaiñian, bestela medikuak txasta eingotsu. Etim.: zast egin.
txastartu. aditza. (Antzuola) ZASTARTU. "Txikitu, gastatu, zaztartu... Gizon asarria izen da, baiña oin ziero txastartuta dao." (Lar Antz).
txátal, txatála. (d). izena. Petacho de cualquier tipo. Egur puxketa bat ero, beste erozer gauza, txataltxo bat. Klem.
Ik. txapítula, txaplata.
txátxala, txátxalia. (c). adjektiboa. TXATXAL. Txotxoloa (emakumea). Zetan abill or, txatxalioi alakuoi./ Neska ori txatxal samarra da.
txátxar, txatxárra. (b). adjektiboa. Txiki-txikia. Diminuto, -a, pequeño, -a. Meloi txatxar bateaittik ogei duro kobrau jostan.
Ik. záztar.
txátxara, txátxaria. (c). izena. Despreocupación, pachorra. Au da daukazuen txatxaria, goizeko irurak eta oinddio barriketan./ Txatxaria bia da dagon izotzakin minifaldia jazteko.
txatxarkeríxa, txatxarkerixía. (c). izena. (adierazkorra.) Gauza ezdeusa, huskeria. Nimiedad, nadería Txatxarkerixatan ibiliko aiz ba? Erosik Mercedes bat./ Orrek etxaukek txatxarkerixaik, orrek angulak pe aundixak jate jittuek./ Iru milloi tokau jakon loterixan; txatxarkerixa bat. Gisa honetako esaldi umoretsuetan, batik bat; TXATXARKERIXETAN IBILI, sarri. Ik. uskeríxa.
txátxu, txatxúa. (c). adjektiboa. Lelo, -a, imbécil. Etzoskun atia zabaldu nai txatxu arek alaku arek.
txatxuáldi, txatxualdíxa. (c). izena. Norbait txatxu dagoeneko aldia. Temporada de necedad que pasa una persona. Txatxualdixak emute zotsanian etzan giro izaten aren inguruan.