Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
begi-négar, begi-negárra. (d). izena. Negar-malkoa.   Lágrima. Begixa negarrez jaukat; begi-negarra. Don. Gutxi erabilia. Sin. negár-márko.
begíoker, begíokerra. (c). adjektiboa. Begi okerrak dituena. Sin. begíbiur.
begióndo, begiondúa. (c). izena. El entorno del ojo. Ik. betóndo.
begiondóko, begiondokúa. (b). izena. BETONDOKO. Betondoko kolpea. Ixilik ezpaago begiondoko bat emungostat. Sin. betondóko.
bégira. 1. begira. (a). adberbioa. Mirando. Ez egon egun guztia gora begira. 2. begira. (b). adberbioa. Esperando. Zuri begira egon giñan amarrak arte. BEGIRA EGON, batik bat.
begirákuna, -e, begirákunia. (b). izena. Mirada torva. Oinddio asarre dago itxuria. Aldamenetik pasatzerakuan bota dosta begirakuna bat...
begirátu. 1. begiratu. (a). dio aditza. Mirar. Eztost begiratu be eiñ. NOR-NORI-NORK. Ik. béittu. 2. begiratu, begiratúa. (c). izena. Mirada. Aren begiratuak neri billurra emoten dost. Ik. begirákuna, -e. 3. begiratu, begiratúa. (b). izena. Vistazo. Botaiozu begiratu bat umiai, ia lo artu daben. begiratu baten. (c). esapidea. Lehen inpresioan. Begiratu baten persona normala emuten zeban.
begittándu. (c). zaio aditza. Imaginarse, figurarse, parecerle a uno. Ikusi orduko zure alabiak ezkutuko zeoze bazebillela begittandu jatan, da enebillen oker./ Asieran oso leku politta begittandu jakon, baiña oso urrin zeuan kaletar batendako. Galdu samartua. NOR-NORI. Iritzi eta pentsauren esanahi antzekoa du, baina hauek arrazoiari dagozkio gehiago eta begittandu berriz intuizioari, irudimenari, begiei. Ik. begittazíño.
begittazíño, begittaziñúa. (d). izena. BEGITTANZIÑO, BEGITENTZIÑO (LEIN.). Alucinación, ilusión, visión engañosa. Eztakitt ze begittaziño euki neban. Ain edarra pentsau jatan orduan, da oiñ berriz... Ik. begittándu, burutazíño.
begitxúan ibili. (d). (haur hizkera.) Begi itxuan ibili (jolasa).   Jugar a la gallinita ciega Zer, begitxuan ibiliko ga laurok? Itxu-itxuka da erabiliagoa, nahiz eta gaurko umeek "'a la gallinita ciega' ibili" esaten duten. Sin. itxú-ítxuka.
bégizko, bégizkua. (c). izena. Mal de ojo. Bei orrek, motibo barik gaixotzeko, begizkua ero eukiko dau. Akordatzen naiz gure aitajaunak nola erosi zuen behi eder bat ferian, eta etxera ekarri eta ez zuen mokaurik probatzen. Hiru egun igaro eta itzuli egin behar izan zuen. Gure aitajaunak, penaturik, ederregia zelako norbaitek begizkoa botako ziola esaten zuen. bégizkua bota. (c). esapidea. Echar el mal de ojo. Sorgiñak begizkua bota ta gaixotu ta il ein zan. Begizkoaren kontra kutuna ipini ohi zen. Ik. kutun.
begízta, begiztía. (d). izena. Hazitarako patatak, babak etab. azalean duen zulotxo bakoitza. Gero begiztatik ernamuna irteten da.   Punto de la semilla por el que ha de brotar la patata, la alubia, etc. Izeteittuk patata batzuk begizta asko daukenak, ernemun asko daukenak. Orduan esaten dok “patata onek begizta asko jaukak, azittarako ona dok”. Onek puntu onek; gero ortik ernemuna urtetzen dau. Begiztak. Don. Sin. begi.
béi, béixa. (a). izena. Vaca. Lehenengo txahala egin dutenei bei gazte. Hiru behi klase ziren gure mutikotan: suizak, kolore grisekoak, bei-pinttak edo holandesak (pinttoak), eta bei-gorrixak edo pirenaikak. Ik. biáe. beigórri, beigorríxa. (b). Vaca del país, de raza pirenáica. Beigorrixak esne gutxiao emuten dabe baiña gogorrauak die. Pirenaika ere deitzen zaio. Basoan ibili ohi direnak arraza honetakoak dira. Ik. basábei, errí-béi.
beia jo. 1. beia jo. esapidea. Goiak behea jo.   Derrumbarse Asentzio azpiko basarri geixenak beia jota dare. 2. beia jo. esapidea. Desmoralizarse. Semia il jakonetik beia jota dao. (Lar Antz) Sin. burua ezin jaso.
beiésne, beiesnía. (b). izena. Leche de vaca. Ik. artésne.
bei-gaztáe, -i, bei-gaztáia. (b). izena. Queso de leche de vaca.
béingoz. 1. beingoz. (c). adberbioa. BEINGUAN. Behin betiko.   De una vez para siempre. Pagaiozu beingoz eta aber ixiltzen dan./ Biar datoz ojalateruak; ia beingoz akabatzen daben obria./ Aber gure neskiak beinguan aprobatzen daben kursua. 2. beingoz. (c). adberbioa. Al menos esta vez, al menos una vez. Mutikua!, ia beingoz beintzat atia ixten doken./ Tia Ixidora bisitatzera juan biako ziñakie, beingoz beintzat. Beingoz beintzat, osorik eta jarraian entzun izan dut.
beinguágatik. (c). adberbioa. Por esta vez, por una sola vez. Beinguagatik eingotsut itzulpena baiña urrengorako beste bat topau./ Beinguagatik etxako inporta baiña azkena izan deila.