Hiztegia
berbatu. 1. berbátu. (c). aditza. Ados jarri, elkarri berba eman. Itxuria berbatuta eren lanak erdibana eitteko, baiña momentua aillegau zanian, toma.
2. berbátu. (c). aditza. (Eibar) Haserretu. Eztakit zer zala-ta, plaentxiar bat tiki-miki batetik asi ta berbatu ei zan eibartar batekin. (SM Ezten)
bérbena, bérbenia. (b). izena. . MERMENA, BERBEÑA, MERMEÑA. Berbena officinalis. Verbena. Hosto gutxikoa eta zapore mikatzekoa. Inguru honetako sendabelar ezagun eta erabiliena, bronkioak garbitzeko eta katarroak saniatzeko erabilia, batik bat. Pelotan edo bestelako esku-kirol eta lanetan eskuak handitzen zaizkienek ere usatzen dute. Jarabea ere egin daiteke, berbena litro erdi azukrez eta litro bat ardo zuriz nahastuta. Zenbaitek enplastu bedar ere deitzen dio. Berbenia urrezko atxurrarekin jorratu biar litzake. (c). esaera. Berbenaren ontasuna laudatzen duen esaera.
bérbeta, bérbetia. (a). izena. Hizketa. Habla. Etxakixat zein zan baiña Mondraue aldeko berbetia eitte juan.
bérbetan. (a). Hizketan. Beti berbetan dago. Ik. ízketa.
berbíkiñ, berbikíña. (a). izena. BIRBIKIÑ, BIRBIKI. Birabarkia, egurrean zulo txikiak egiteko erabiltzen den esku-barautza. Ori berbikiña; guk iñ ez baiña erabili bai. Inaz. Sin. eztánbedar.
berdátu. (c). da aditza. Berdetu, belarra edo ereindako hazia jantzi. Denbora gutxixan zela berdatu dan porru-landaria.
bérde. 1. berde, berdía. (a). adjektiboa. Verde (color). Praka berdiak erosittut.
berderáko, berderákua. (d). adjektiboa. (Eibar) Berdaxka, berderantz jotzen duena. Tirando a verde. Erosi daben soiñekua, illun berderakua. Sin. berdéxka. 2. berde, berdía. (a). adjektiboa. Heldu gabea. Inmaduro, verde. Sagar berdiak jatearren dago tripakomiñak. Sin. gordíñ. Ant. eldu. 3. berde, berdía. (b). adjektiboa. Obsceno, verde. Zuen tio berdiaua da, berdiaua.../ Txiste berdiak kontatzeittu zuen mutikuak.
4. berde, berdia. adjektiboa. (Eibar) "Egualdi gogorra, oso txarra, hotz eta euritsua." (SB Eibetno).
berdekeríxa, berdekerixía. (b). izena. Lizunkeria. Obscenidad Andrei berdekerixa batzuk esan da gustora ibiltzen da Joxe.
berdéxka, berdexkía. (b). adjektiboa. Verduzco, tirando a verde. Auto berdexka bat erosi dau. Sin. berderáko.
bérdin. BARDIN. 1. berdiñ, berdiña. (a). adjektiboa. Igual. Danak berdiñak die. Sin. igual. 2. berdíñ, berdíña. (b). adjektiboa. Koskarik gabea. Liso. Kuarto ortako suelua eztago oso berdiña.
3. bérdin izan. (a). dio-zaio aditza. Dar igual. Berdin jat edo dost, biak entzuten dira. Sin. igual izan.
berdínddu. BARDINDDU. 1. berdinddu. (c). du aditza. Alisar, nivelar, allanar. Azulejuak jarri aurretik paretia berdinddu bia da. Ik. ágiñak bardínddu. 2. berdinddu. (c). da aditza. Nahikoa jan. Saciarse de comida, llenarse. Zer, berdindduko ziñaten onezkero, ezta? Ik. ázurrak berdínddu. 3. berdinddu. (c). da aditza. Mozkortu. Majo berdindduta jabillan atzo. Ik. mozkórtu.