Hiztegia
berbíkiñ, berbikíña. (a). izena. BIRBIKIÑ, BIRBIKI. Birabarkia, egurrean zulo txikiak egiteko erabiltzen den esku-barautza. Ori berbikiña; guk iñ ez baiña erabili bai. Inaz. Sin. eztánbedar.
berdátu. (c). da aditza. Berdetu, belarra edo ereindako hazia jantzi. Denbora gutxixan zela berdatu dan porru-landaria.
bérde. 1. berde, berdía. (a). adjektiboa. Verde (color). Praka berdiak erosittut.
berderáko, berderákua. (d). adjektiboa. (Eibar) Berdaxka, berderantz jotzen duena. Tirando a verde. Erosi daben soiñekua, illun berderakua. Sin. berdéxka. 2. berde, berdía. (a). adjektiboa. Heldu gabea. Inmaduro, verde. Sagar berdiak jatearren dago tripakomiñak. Sin. gordíñ. Ant. eldu. 3. berde, berdía. (b). adjektiboa. Obsceno, verde. Zuen tio berdiaua da, berdiaua.../ Txiste berdiak kontatzeittu zuen mutikuak.
4. berde, berdia. adjektiboa. (Eibar) "Egualdi gogorra, oso txarra, hotz eta euritsua." (SB Eibetno).
berdekeríxa, berdekerixía. (b). izena. Lizunkeria. Obscenidad Andrei berdekerixa batzuk esan da gustora ibiltzen da Joxe.
berdéxka, berdexkía. (b). adjektiboa. Verduzco, tirando a verde. Auto berdexka bat erosi dau. Sin. berderáko.
bérdin. BARDIN. 1. berdiñ, berdiña. (a). adjektiboa. Igual. Danak berdiñak die. Sin. igual. 2. berdíñ, berdíña. (b). adjektiboa. Koskarik gabea. Liso. Kuarto ortako suelua eztago oso berdiña.
3. bérdin izan. (a). dio-zaio aditza. Dar igual. Berdin jat edo dost, biak entzuten dira. Sin. igual izan.
berdínddu. BARDINDDU. 1. berdinddu. (c). du aditza. Alisar, nivelar, allanar. Azulejuak jarri aurretik paretia berdinddu bia da. Ik. ágiñak bardínddu. 2. berdinddu. (c). da aditza. Nahikoa jan. Saciarse de comida, llenarse. Zer, berdindduko ziñaten onezkero, ezta? Ik. ázurrak berdínddu. 3. berdinddu. (c). da aditza. Mozkortu. Majo berdindduta jabillan atzo. Ik. mozkórtu.
berdinga, berdingie. (Aramaio, Leintz, Oñati) Egur zati handi samarra. Da artu auen alako berdingie, zer aundi bat, da ioten aste zan. (Orm Aram).
Sin. brínga.
berdíntsu. BARDÍNTSU. 1. berdintsu. (c). adberbioa. Antzera. Parecido. Eurixa eiñ arren jentia berdintsu etorriko da. Sin. igualtsu. 2. berdintsu, berdintsúa. (b). adjektiboa. Parecido, -a. Bixak pe berdintsuak diela pentsatzen jatak. Sin. igualtsu.
berdotx, berdótxa. (c). BERDOTZ. "Berdotxa dao: está muy verde (la manzana). Berdotza: la cosa sin madurar. Berdoztasuna kendu: quitar la suciedad de los callos, etc." (Izag Oñ).
berdóztu. 1. berdoztu. aditza. (Antzuola) "Janak, batez ere haragiak, kolore berdea hartu." (Lar Antz).
2. berdoztu. aditza. (Oñati) "Limpiar los callos en agua hervida; quitar las últimas plumas de un ave con agua hervida; limpiar las madejas. BERDOZTUTA: sin asar (una manzana)." (Izag Oñ) 3. berdoztu. (d). da aditza. (adierazkorra.) Erdi mozkortu. Emborracharse un poco. Atzo azkenerako bastante berdoztuta akabau giñuan.
Ik. lafíau, pinplau, txilibrízkau, atxurtu.
berdúra, berduría. (b). izena. Barazkia. Hortaliza. Aspaldixan egunero jaten dou berduria./ Berdura mordoxkia daukat plazan saltzeko. Saltzekoaz eta jatekoaz ia bakarrik.
Ik. ortúari.
bérdura-pláza, berdúra-plazía. (b). izena. Plaza de abastos. Bergako berdura-plaza barrixak emuten dau makiña bat berbakizun.
Ik. pláza.