bérbena
bérbena, bérbenia. (b). izena. . MERMENA, BERBEÑA, MERMEÑA. Berbena officinalis. Verbena. Hosto gutxikoa eta zapore mikatzekoa. Inguru honetako sendabelar ezagun eta erabiliena, bronkioak garbitzeko eta katarroak saniatzeko erabilia, batik bat. Pelotan edo bestelako esku-kirol eta lanetan eskuak handitzen zaizkienek ere usatzen dute. Jarabea ere egin daiteke, berbena litro erdi azukrez eta litro bat ardo zuriz nahastuta. Zenbaitek enplastu bedar ere deitzen dio. Berbenia urrezko atxurrarekin jorratu biar litzake. (c). esaera. Berbenaren ontasuna laudatzen duen esaera.