Hiztegia
azpijorria, azpijorra. izena. (Eibar) "Fraude, engaño, juego sucio; desfalco. Baiña ha ez zuan berez behera etorri! Han azpijorria egon zuan demasa." (SB Eibetno)
azpikálde, azpikaldía. (b). izena. Beheko aldea. La parte inferior. Zuen baserrixan azpikaldetik pasau biar ei dau gaseoduktuak.
azpílan, azpilána. (c). izena. Aurpegia eman gabe isilean egiten den lana. Trabajo soterrado, labor de zapa Asanbleara juan aurretik jentiak bazekixen zer botau, batzuek kriston azpilana eindda zeuken da.
azpilddura, azpildduria. izena. (Eibar) Dobladillo. Goniak azpildduria daroia barren guztian. (AAG Eibes).
azpízuri. 1. azpízuri, azpízurixa. (b). izena. (Ubera) Hegabera. Avefría. Azpizurixak pasau die ta laster egualdi txarrak. Sin. egabera. 2. azpízuri, azpízurixa. (c). izena. Golondrina. Hala deitzen diote Bergarako etxe batzuetan. Sin. ernára, golóndrina, txío.
áztarka. ÁZTERKA. 1. áztarka. (c). adberbioa. ÁZTERKA. Escarbando la tierra. Libre dabitzen oilluak aztarka jarduten dabe beti.
Oiloek hanken bidez egiten dutenaz esaten da, batez ere. 2. áztarka. (c). adberbioa. ÁZTERKA. Presaka, arrapataka. De prisa. Goiz guztia aztarka baten ibilli naiz. Ik. arrápataka.
aztárren, aztarréna. (c). izena. Arrasto, aztarna. Huella, indicio, vestigio. Gerra ondorian ibilli giñan batian da bestian billa, baiña ezkiñuan aztarrenik etara./ Ez i dao lapurra zein dan aztarrenik.
Ia beti partitiboan. AZTARRENIK EZ EUKI edo ETARA, gehienetan. Ik. árrasto.
aztártu. AZTERTU. 1. aztártu, aztértu. (b). du aditza. Escarbar (las gallinas). Oilluak etxazpi guztia aztartu dabe.
2. aztártu, aztértu. (c). du aditza. Arakatu. Registrar. Sasiarte ta errekazulo guztiak aztertu giñuzen, baiña ez giñuan topau ardixa.
3. aztártu. (c). du aditza. (Eibar) Sacudir, vapulear. Aztartik alper ori! Aztartu pelotia! . 4. aztártu, aztartúa. (d). izena. (Eibar) Astindua. Alanbriari ikutu eta emon zetsan aztartua iltzeko bestekua.
aztorátu. (b). da-du aditza. Azorar(se), excitar(se), soliviantar(se). Edurra ein dabelako ikastolako ume guztiak aztoratuta dabitz./ Oilluak len ziero aztoratu die; mirua ibiliko zan,-ero./ Zuen mutikuak inguruko danak aztoratzen dittu.
azúela, azúelia. (c). izena. Egurra lantzeko balio duen aitzurraren antzeko tresna. Azuela. aixkoriakin da azueliakin. Azuelia da atxurran modukua. Oiñ, gero naziño-naziñotikan diferentiak dia; batzuk portugesak kerten-motzak eta okerrauak izaten dia, ba ola joteko, arapuari bueltan, ezpala soltau ezteiñ. Juantxo.
azúkar-tóntor, azúkar-tontórra. (b). izena. Terrón de azúcar, azucarillo. Iru azukar-tontor botatzen jat kafiai. Azukarillo entzuten da gero eta gehiago.
azúnberdi, azúnberdixa. (c). izena. Azunbre erdi. Medio azumbre (1 litro). Egunero azunberdi esne eraten dot.
Gure mutikotan artean normala bazen ere, aspaldian ez dira isurkinak azunbreka neurtzen, litroka baizik.