Hiztegia
mardura, marduria. (c). izena. Jantzi baten betegarria.
marduría émon. (d). esapidea. Soineko bati betegarri bat sartu buelo handiagoa emateko. Klem.
mari-. (b). aurrizkia. Prefijo de apodos con que se llama ocasionalmente a la mujer, de matiz despectivo o reprobatorio.
Ik. hurrengoak. Adierazkorrak dira eta mugagabean erabiltzen dira, batik bat.
Maríaren alába, Maríaren alábak. (c). izen propioa. Neska gazteen kofradia, gerra ondorengo urteetan oso indartsua. Hijas de Maria. Abadiak Mariaren alabak esate zoskun baiña gu Hijas de Maria giñan./ Bezperen ostian eukitze giñuan Hijas de Marian juntia. Ik. Lúistar.
marí-bándera, marí-bánderia. (c). Emakume "lizun" samarra, freska samarra. Mujer algo "desvergonzada". Mari-bandera, ba freska samarra danian ero. Klem./ Gaztetan mari-bandera majua izandakua da.
marijuana, marijuania. (a). (lagunartekoa.) Marihuana belarra. Hiru landaratik kriston poltsakada marijuania etara jon Mikelek. (TSE Berb).
marí lóra, marí lória. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Apaingarri gisa landatzen den lore honek pitxilore nagusiaren antz handia du eta ugari egiten da. Kolore askotakoa izan daiteke eta hazi marroi beltzizka du. Berez hazitakoa denean apur bat txikiagoa eta baldarragoa izaten da.
komentario 1
marí-máistra, marí-máistria. (c). adjektiboa. Marimaestra, marimandona. Marimaistra edarra eindda ago i. komentario 1
marí-mándona, marí-mándonia. (b). Agintzea gustatzen zaion emakumea, neskatila batik bat. Marimandona. Ni enoia jolastera mari-mandona orrekin.
mari-mantus. (a). "Arropa asko jantzita ibiltzen dena. Mari-mantus bezela joango naiz (arropa askorekin)." (Lar Antz)
marí-mátraka, marí-mátrakia. (c). adjektiboa. Sorgina, bihurria. Revoltosa. Guria ta zuena, bixak pe mari-matraka majuak.
marí-mútill, marí-mútilla. (c). adjektiboa. Mutilenak omen diren zaletasun edo joerak dituen neska. Marichico. Fubola, bizikletia ta olakuak gustatzen jakuen neskei zenbait mozolok marimutill esaten dotse. Ant. émeki.
marínera, maríneria. (d). izena. Barruko gona. La combinación. Guk oiñ barruko gonia esaten jaun orri marineria esate otsen. Kamixia luziao. Aren gaiñetik, marinerian gaiñetik, eta tela bastotxuauakin einddakua; kamixia ba, gonak ibiltzen zittuen orkatilletaraiño, eta kamixia puxkat motxao. Don. Sin. barrúko góna, kámixa.
marí-pétral, marí-pétrala. (c). Emakume gogaikarri samarra. Impertinente, quisquillosa. Oiñ etxakiñat zelakua izango dan, baiña gaztetan mari-petral majua zonan.
mari-piparmiñ. (c). Emakume jenio txarrekoa. Mari Piparmiñek (izena ondo ipiñi zetsen piparmin utsa zalako) ara nun deitu zetsan gure Pernandori juezarengana. (SM Zirik).