Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
azpijorria
azúnberdiko
azúnberdiko, azúnberdikua. (c). izena. AZUMERDIKO. Azunbre erdi (litroa) hartzen duen metalezko ontzia.   Cierto recipiente de hojalata en el que cabe un litro. Ekarrizu azunberdikua, garrafoian zenbat litro ardao gelditzen dan ikusi biot eta. Ontzi hau erabili izan dute esne-saltzaileeek, ardodunek eta abarrek.
ázunbre, ázunbria. (c). izena. Azumbre, medida de capacidad (2 litros). Azunbre bat ardao eran giñuan bixon artian.
ázur. 1. azur, azúrra. (a). izena. Hueso. azurra eta azala izan. (c). esapidea. AZURRA ETA AZALA GELDITTU. Oso argala egon. Gaur ikusi dot Maria eta auraxe da azurra eta azala./ Azurra eta azala geldittu nitzan operau niñuenian. ázurrak berdínddu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Nahikoa jan, bete.   Llenarse, saciarse. Zer, orraittio azurrak berdindduko jatazen onezkero./ Ointxe majo garek, azurrak edarki berdindduta. Jandakoan behiei urdail-zuloa bete, berdindu, egiten zaielako esan ohi da. AZURRAK BETE ere entzun daiteke. azurretaraiño egon. (c). esapidea. Kokoteraino egon. azurretaraiñoko billurra sartu. (c). esapidea. Izutu. 2. azur, azúrra. (a). izena. Espina de pescado. Eziozu sardiña azurrik txakurrai emon. 3. azur, azúrra. (c). izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza. Normalean kolore ilunagoa dauka eta samurrago egiten du zart. Da ontara artzen bozu bere azalen direziñuan, orduan azurra be bape pitzatu barikan labratzen da. Juantxo. Ik. biotz, giarra, -e.