Hiztegia
aprézio eiñ. (c). aditza. Hacer aprecio. Amarretakua eskeiñi zostan eta jan egin neban aprezio eittearren./ Eztotsa aprezio aundirik eitten bizikletiai.
apríll, aprílla. (c). izena. APILL, ABRILL. Apirila. Abril. Aprillian edurra blasta-blasta eitten makiña bat bidar ikusitta garek. Sin. epaill. Apíillen azkenian, orrixa aizgaiñian. esaera. (Izag Oñ).
Apilleko josteurixak, sorgiñen ezteixak. esaera. (Antzuola) (Izag Antz).
Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapeza baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera.
Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia. (d). esaera. Era honetara ere bai: Udaberriko zuzia urria baiño obia, udazkeneko zuzia ase eitteko gauzia.
áproba, áprobia. (b). izena. Prueba, intento. Irugarren aproban zabaldu dot atia; zerraillia ondatuta egon bia dau. aprobia eiñ. (b). du aditza. Probar, intentar. Pentsatzen neban aura ni baiño geixao izango zala pelotan, baiña aprobia ein barik ezta jakitten./ Uberatik Elgetara ogei minutu inguru tardatzeittut, sarri aprobia eindda nago ta. Sin. apróbau.
apróbau. (b). du aditza. Intentar, hacer la prueba. Zure bizikletiakin Elgetara igotzia aprobau biot. Jana probau egiten da eta ez aprobau. Dena dela, aspaldi honetan behintzat, bi hitz hauek ia ez dira bereizten. Sin. aprobia eiñ. Ik. usáu.
aprobetxategi, aprobetxategixa. (b). Besteen lanaz edo diruaz aprobetxatzen dena. Idea ona dok, baiña ez esan iñori, aprobetxategi asko jaok eta. Baliteke hitz oso zaharra ez izatea hemen.
aprobétxau. (a). da-du aditza. APRÓTXAU. Aprovechar(se). Nerekin majo aprobetxau zien taillerrian./ Gaztiak zaten bittartian aprobetxau.
aprópos. 1. aprópos, apropósa. (b). adjektiboa. Egokia, aukerakoa. Idóneo, -a, adecuado, -a. Oixe da zuretako abrigo aproposa./ Egualdi aproposa dago plaiarako. aproposéko, aproposekúa. (c). Aproposen esanahi berarekin inoiz entzuten bada ere, ez dakit hiztun txarrena eta berri samarra ez den. Aproposeko egualdixa tokau jakun Italian./ Aura izango litzake alkate aproposekua. Sin. aukeráko, egoki. 2. aprópos. (a). adberbioa. Nahita, berariaz. Adrede, aposta. Apropos laga neban ogei durokua mai gaiñian, ia baten batek artzen zeban./ Apropos esanda be etxuan gaizkixao esango. Sin. náitta. 3. aprópos. (c). adberbioa. Brometan. Ez zebillen serixo, apropos zebillen.
apropósko, aproposkúa. (c). izenlaguna. Benetakoa ez dena. De ficción, de comedia. Inuzente egunian aproposko tartia etara zoskuen, gaiñetik dotore dotore natiakin ipinitta ta barrutik buztiña./ Neri etxata bape gustatzen aproposko barriak.
apuko, apukua. (Antzuola) "Aitzakia. Aurten eztauku apukoik./ Juane loiben apukuan Jakara jun ingo da; bestela beti ementxe, etxian sartuta." (Lar Antz).
apunte, apuntia(k). Apunte.
. apuntera erosi. (c). esapidea. (Leintz) Orduen jan-dendatan eta, apuntera erosten zien gauzak eta gero kintzenan pagau. (AA ArrasEus, 186. o.). Sin. zorrían erosi.
ápur. 1. apur, apurra(k). izena. Miga; de pan casi siempre. Mai guztia apurrez beteta laga dozu. Sin. ogi-ápur. 2. apur, apúrra. (b). Hondarrak, gutxia. Los restos, lo poco. Eta gelditzen jakun diru apurrak barraketan gastau giñuzen./ Zekixen erdera apurra derrior ein biar.
apúr bat. (a). zenbatzailea. Puska bat. Un poco. Diru apur bat ein ddabela ta dana libre dalakuan dabill. Sin. kisí bat, puxká bat. Ik. pittín bat. ápurka. (b). adberbioa. Poco a poco. Apurka-apurka, diruak ein zittuan. Sin. puxkánaka.
apúrtu. 1. apurtu. (a). da-du aditza. Puskatu. Romper(se). Ik. áusi. apurtuta. (b). Oso nekatuta. Apurtuta etorri giñuztan mendittik./ Jota apurtuta najaok norbait edo zerbait apurtzekoik ez egon. (c). esapidea. NORBAIT. Onena izan. Oinddio be etxaok Retegi apurtzekoik./ Nai dabenak nai dabena esango jok, baiña etxaok Riojako ardaua apurtzekoik. oiñarteko danak apurtu. esapidea. OIÑARTEKO DANAK TAPAU. Marka denak hautsi. Orrek oinddio oiñarteko danak apurtuko jittuk. 2. apurtu, apurtúa. (b). izena. Rotura. Iru lekutan ei dauka apurtua. Sin. ausi.
aputxúrrau. da-du aditza. Mazpildu, mailatu, hauts egin. Magullar, abollar, hacer migas. Gailletak poltsikoan sartu nittuan da danak aputxurrauta aillegau zien./ Hodei nere poltsiakin fubolian ibilli da ta dana aputxurrau dau nere ingleseko kuadernua. Umeek oso erabilia, baina ez nagusiek. komentario 1 Ik. maillátu, mazpílddu, muskílddu.
1. ar. 1. ar, arra. (a). izena. Macho.
Ant. eme. arra emon, arra bota. (c). ARRA BOTA. Abere eme bati jabeak arra ondoan ipini estal dezan. Laster arra emoteko edadian egongo da auntza./ Noiz bota biar jak arra biorrai? arra kendu. (c). Estaltzeko jarritako arra aldendu. 2. ar, arra. izena. (Eibar) "Beste baten barruan sartzen dan piezia. Macho (en troquelería, en ajuste, en fundición)." (SB Eibetno). Ant. eme.
2. ar. 1. ar, árra. (a). izena. Gusano. Okeliai arrak ein jako. árra barrúan éuki. (c). esapidea. Kezka handi bat izan. Tener una preocupación que corroe por dentro. Uste zeban kanzerra zeukala; ar ori zeukan barruan sartuta ta etzan bizi be. arra euki. 1. arra euki. (c). esapidea. Gorrotoa eduki. Egundoko arra jotsan alkatiai eskolakua pasau zanetik. 2. arra euki. (c). esapidea. Zaletasun utziezin bat izan. Politikian arra daukenak bizi guztirako eukitzen juek. árrak eiñ. (a). da-zaio aditza. Agusanarse.
Okeliai arrak ein jako. árrak jan. (a). du aditza. Comer los gusanos. Aura be azkenian arrak jango dabe. 2. ar, arra. (d). Zerena. Carcoma de la madera. Sin. zéren.