Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
entzúera
epesarte
entzúera, entzúeria. (c). izena. ZEREN. Entzutea, zerbait entzuna izatea.   Noticia de algo. —Ez ekixen ezer ala? —Bueno, zeozen entzueria banajaukan, baiña gauza garbirik ez./ Periko Lasa ta, eztakitt entzueria dozun; aretxen ama. Hil. ZEREN entzueria edo entzutia EUKI edo IZAN. Sin. éntzute.
éntzun. 1. entzun. (a). du aditza. Oir. Ik. aittu. éntzun-éntzun eiñ. (c). esapidea. Norbaitek esaten dizuna entzun, norberak ezer erantzun gabe. Bronka, sermoia, erretolika luzea..., gehienetan. —Ze moduz mitiñian? —Ba, entzun-entzun ein juau ta kalera./ Gaztetan etxian zenbat bronka berandu aillegatziagaittik. Guk entzun-entzun eiñ da oera. entzún?. (b). Entzun duzu? . Ale, emendau telebisiñua eta oera. Entzún? Ik. barré?, ikusí?. 2. entzun, entzúna. (b). adjektiboa. Sonado, de renombre. Eztot ezautzen Gatzako alkatia, baiña oso entzuna da. Ik. éntzute aundíko, gaizki entzun.
éntzute, éntzutia. (c). izena. Entzuera.   Noticia de algo, Guk zuen edadian ez geunkan olako gauzen entzuteik pe. Sin. entzúera. éntzute aundíko, éntzute-aundikúa. (c). izenlaguna. Ospetsua. Benidorm alde ori entzute aundiko parajia da./ Entzute aundiko kantarixak etorri zien.
eo. (d). aditza. IO. Eho, ehuna egin.   Tejer. Ta Angiozarren Garrazteitxon eunoi eo eitten zan, ta arekin kanaerdikua ero, kanakua ero, zela aintze jakuen eunoi eitteko. Juana./ Angiozarren, Garrazteitxon eitteeben, euna iotzen zan. Juana./ Ta Bergaran be, berdin esaten da garixa jo, edo telia jo. Josu
épa!. interjekzioa. 1. epa!. (b). interjekzioa. ÉPE!, IEPA!. Interjeción con la que se saluda o se requiere atención. Epa, zer moduz?/ Epa i, kontuz, kotxia jatok eta. 2. epa!. (b). interjekzioa. Geldi, alto hor! —Afarixa zor dostak. —Epa i! ori eztok egixa./ Epa, epa! sartuixok ziri ori beste bati. 3. epa!. (d). interjekzioa. Bapo, ederki, majo, zentzua duela dirudi. Hilariri esaldi hau jaso genion: Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa! Hil. Ik. bárato.
épai, épaixa. (d). izena. Zuhaitza botatzeko orduan zerra errazago sartu ahal izateko gerriari hondoan aizkoraz egiten zaion kaska. Ondua jotia, ondua jo o bestela epaixa eiñ. Don./ Arbola txiki batek epai txiki bat naikua dau. Don.
epáiki. 1. epáiki, epáikixa. (d). izena. EBAIKI. Ermentaritzan, altzairuzko tresna zorrotza, ingudean ezarrita dagoena. Gainean jartzen da xafla eta mailuaz joz ebakitzen du. Epaikixa junguran ipini gora begira ola ta... Eus./ Bai epaikixa! Or zuluan sartu ta ebateko; ipini, beste batekin jo, ta... epaikixa. Eus. Batzuek taiela esaten diote, baina, berez, taiela txaflaren gainean jartzen dena da, mailukaren laguntzaz ebaki dezan, eta epaikia, berriz, moztu beharreko txaflaren azpian egoten dena, jungurak apropos duen zuloan sartuta. 2. epaiki, epaikixa. (d). izena. (Eibar) "Sierra de cortar metales. Ekarrizu epaikixa, burdiña auxe laburtu biarra daukat eta.
epaiki-etxe, epaiki-etxia. izena. (Eibar) Arco de sierra. (SB Eibetno)
epaiki-orri, epaiki-orrixa. izena. (Eibar) Hoja de sierra para cortar metales. (SB Eibetno)
epaill, epailla. izena. Apiril. (Lar Antz) Ik. apríll.
epaitz, epaitza. (d). izena. (Oñati) "Epaitza, mendi-epaitza, la línea divisoria de dos vertientes del monte." (Izag Oñ)
epe. Ik. epa!.
épel. 1. epel, epela. (a). adjektiboa. Tibio, -a, templado, -a. 2. epel, epéla. (b). adjektiboa. Ganorabakoa.   Insustancial. Eztaukazu ez gatz eta ez berakatz epel orrek alakuorrek. Txepel hitzak antzerako zentzua du baina iraingarriagoa da. epel-epel eiñ. (c). esapidea. (eufemismoa.) Mozkortu. Entierru-bazkaixa. Azkenerako epel-epel eiñ, bata kantuan igual, bertsotan igual. Ben. Epeldu ere bai zentzu honetan.
epéldu. 1. epeldu. (a). da-du aditza. Hotza eta beroaren arteko tenperaturan jarri.   Templar(se). Esnia epeldu da?/ Asko epeldu dau egualdixa. 2. epeldu. Ik. txepéldu. 3. epeldu. Ik. epel-epel eiñ.
epeltásun, epeltasúna. (b). izena. Calorcillo, tibieza. Izarapeko epeltasuna ezin dda diruz pagau.
epéluna, -e, epélunia. (c). izena. Temporada con tiempo templado. Edurte ostian epelunia izan zan da berriro egualdi otza.
éper, epérra. (b). izena. Perdiz. Eperretara goiaz Naparruara. eper urdin, eper urdiña. izena. perdix perdix. Perdiz pardilla. eper zuri, eper zurixa. izena. Lagopus mutus. Perdiz nival. (SB Eibetno)
eperlári, eperlárixa. (d). adjektiboa. (Eibar) EPERTALARI. Eperretan dabilen ehiztaria.   "Cazador de perdices. Baroja eperlarixak beti txakur fiñak.
eper-txákur, eper-txakúrra. (c). izena. Perro perdiguero.