aprópos
aprópos. 1. aprópos, apropósa. (b). adjektiboa. Egokia, aukerakoa. Idóneo, -a, adecuado, -a. Oixe da zuretako abrigo aproposa./ Egualdi aproposa dago plaiarako. aproposéko, aproposekúa. (c). Aproposen esanahi berarekin inoiz entzuten bada ere, ez dakit hiztun txarrena eta berri samarra ez den. Aproposeko egualdixa tokau jakun Italian./ Aura izango litzake alkate aproposekua. Sin. aukeráko, egoki. 2. aprópos. (a). adberbioa. Nahita, berariaz. Adrede, aposta. Apropos laga neban ogei durokua mai gaiñian, ia baten batek artzen zeban./ Apropos esanda be etxuan gaizkixao esango. Sin. náitta. 3. aprópos. (c). adberbioa. Brometan. Ez zebillen serixo, apropos zebillen.