Hiztegia
abixáda. 1. abixadía, abixadía. (a). izena. Abiada. Impulso. Erreka saltuan pasatzeko, abixadia artu neban, baina sasixan trabau nitzan da blausta uretara. Abixadia artu, batez ere. 2. abixadía, abixadía. (a). izena. Abiada. Velocidad. Karreristak abixada demasian pasau die. Sin. belozidáde.
abíxau. 1. abixau. (b). da aditza. Ibiltzen hasi. Partir, salir.
Etxe aldera be abixau ein biakou, berandua da ta./ Garotara abixau orduko amarrak zien. Sin. abentau. 2. abixau. (b). du aditza. (Elosu) Euria edo elurra hasi. Bazkalostian eurixa abixau dau. Elosu eta Osintxu aldean bakarrik erabiltzen dira abixau eta abentau zentzu honekin. Sin. abentau. 3. abixau. (a). du aditza. Abisua eman. Avisar. Anaiari abixaixok paketia artzera joateko korreosetara.
abíxu, abixúa. (a). izena. Oharra. Aviso. Kuartelian derrepente presentatzeko abixua artu dau./ Eta oiñ abixu bat emongotsuet.
abógau, abogáua. (a). izena. Abogado.
Goizian abogau eta atsaldian abade. esaera. "Lan egin nahi ez zuenarentzat lanik onenak horiexek ziren; izan ere, abokatuek arratsaldez egiten zuten lan, eta apaizak goizez." (Lar Antz).
abónau. 1. abónau. (c). du aditza. Goraipatu, laudorioz bete. Alabar. Jentiak asko abonatzen dau mediku berrixa./ Baezpadako gauziak eukitzen dau abonau biar geixen. Sin. jaso. 2. abónau. (b). du aditza. Abonua (minerala edo satsa) zelaian edo soroan zabaldu. Abonar, echar abono.
Neguan zelaixak ondo abonau bia die bedarra inddartsu etorri deiñ.
abónu. 1. abonu, abonúa. (c). izena. Laudorioa, goraipamena. Alabanza. Pasquali tratoria zelakua dan eztakitt, baiña abonua ugari badau behintzat./ Uberako abadian makiña bat abonu entzun dou. 2. abonu, abonúa. (b). izena. Abono (zimaurra, mineralak, etab.). Abono. Abonu premiñan dare gure zelaixak. Sin. ongárri. Ik. mineral.
áborto, ábortua. (b). izena. Aborto. Umia ildda jaio jako. Abortua euki dau. Don. Behietan txalilla bota dau.
abospolo, abospolua. (d). adjektiboa. (Eibar) "Inozo samarra eta patxadatsua. Pánfilo.
Ikusi al dozu abospolo ori?
abrígau. (a). da-du aditza. Nahikoa arropa jantzi. Abrigar(se). Ondo abrigauta joan, otz eitte jok eta.
abrígo, abrigúa. (a). izena. Abrigo. Abrigo barrixakin dotore asko doia neskatillia. Lehenago gaban deitzen omen zitzaion. Ik. gában, jáke.
ábuelo. (d). Gerra denboran soldaduek, eta baita herritarrek ere, hala deitzen zioten hegazkin frankista bati; begirale lanetan, bonbardeo aurretan ia beti, ibiltzen zen abioi txiki samar bat. Izena, dirudienez, motorrak zahar-hotsa ateratzen zuelako jarri zitzaion.
Gerra denporako Abuelo. Abionetia baiño aunditxuaua, baiña aundixa ez. Abioi txiki samarra. Ábuelo etorten zuan, Abuelo esate otsen soldauak. Rrun, rrun, rrun. An Abuelo. Axe agertzen zan lenengo ta. Danok aretxi begira. Gero arek kargauta agertzen zienian e...; soltauko balejako... Fran.
abuéntau. (c). du aditza. AGUANTAU, AGUENTAU. Jasan, aguantatu. Aguantar, soportar. Abuentau ezindako miñak dauzkat./ Eta konforme ezpaago abuentau ari./ Urpian iru minutu abuentau baietz.
adábakiñ, adábakiña. (d). izena. ARÁBAKIÑ, ARABAKI. Remiendo, petacho. Belaunian adabakiñ bat ipiñiozu oni./ Lenao arabakindun prakekin beti ibiltzen giñuztan. Don. Sin. ipingi, mániki, petátxu.
ádaki, ádakixa. (c). izena. AAKI, ARAKI, ADARKI. Zuhaitz adarraren egurra. "La rama del grueso de la muñeca para el fuego." (Izag Antz) Arakixe da egur meia, aprobetxatze giñuan egurra al dan meeneraiño arrama danak. Mateo./ Suegurretarako eitten douna aakixa. Piñua danian da aakixa. Paguan be bai aakixa esaten jako meiai. Don.
ádar. 1. adar, adárra. (a). izena. Cuerno.
adár-joka. (b). adberbioa. Tomando el pelo. Orrek beti alkarri adar-joka dabitz. adar-jotéille, adar-joteillía. (b). adjektiboa. Adarra jotzea gustatzen zaiona. Adar joteille amorratua zuan ire aittajuna. adar-soiñu, adar-soiñua. (b). izena. Norbaitek adarra jo eta jo diharduenean, sekulako adar soiñua darabilela esan ohi da. Afalostian, azelakotxe adar-soiñua entzun biar izan zeban nobixuak./ Au dok adar-soiñua; belarrixak ixtia onena. Adar-soiñua entzun edo erabili, batik bat. adárra jo. (a). esapidea. Tomar el pelo. Adarra jote jostek bibotia laga dotelako. 2. adar, adárra. (a). izena. Rama de árbol. Piku adarra apurtu eta lurrera jausi zan. Sin. arráma. Ik. mádal.
adárbakar, adárbakarra. (b). adjektiboa. Adar bakarra duena. De un solo cuerno. Esne-beixa primerakua zuan adarbakar aura, uztarrirako gauza ez bazan be.