Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pertxent
petrólio
pertxent, pertxénta. (d). adjektiboa. Neskatila garbosa eta pizpiritengatik esan ohi da.   Se dice de las niñas garbosas y de carácter vivo. Pertxenta ta, martxanteria ta. Garbosa samarra ero danian, kontestonia ero; pertxenta. Gutxi erabilia. Mugatuan entzun ohi da ia bakarrik.
pertxeroe, -i, pertxeroia. izena. "Zaldi haundi eta ederra; mutil haundi eta ederrarengatik ere esaten da." (Lar Antz).
pertz, pértza. (d). izena. Esnea egosten zen lapiko handia.   Caldero en el que se cocía la leche. Gaur egun ez da hitza apenas erabiltzen. Beheko suak kendu zirenetik ontzi txikiagoak erabiltzen dira: lapikoak edo kazuelak. Euzkixa ertzian (edo istantzian), esnia pertzian, eta neskatxak etxian. esaera. Antzinako mentalidadea eta bizimodua isladatzen duen esaera. Iluntzean, esnea egosten, eta... neskak etxean, badaezpada ere
Peru eta Maríxa. (d). izen propioa. PERU ETA MARI. Peru eta Marixan ipuiñak. Amandriak sarri kontatzen zoskun Peru eta Marixan ipuiñak. Besterik ezian, peru atian. esaera. "Gazteleraz: cuando no hay más, contigo Tomás." (Lar Antz). Beti dago zeoze, Peru ero Mari. esaera. "Beti dago zerbait. Zerbait gogorra, txarra pasatzen denean esan ohi da." (Lar Antz)
péska. 1. péska, péskia. (a). izena. Arrantza.   Pesca. Goazen peskara sariak artuta./ Zer, badago peskaik Ubera aldian? Arrain zentzuan ere badiote adinekoek: Zer jaukau afaltzeko, peskia ala okelia? peskan eiñ. 1. peskan eiñ. (a). aditza. Pescar. 2. peskan eiñ. (c). esapidea. Umeak errekan jolasean ibiltzerakoan, uretara jausi, busti-busti egin. Gaur be gure mutikua peska(n) eindda etorri da. Bergarako kalean erabilia. 2. peska, péskia. (c). izena. Arraina. Ari etxako peskia gustatzen. Sin. peskáu, arráiñ.
peskan eiñ. 1. peskan eiñ. (a). aditza. Pescar. 2. peskan eiñ. (c). esapidea. Umeak errekan jolasean ibiltzerakoan, uretara jausi, busti-busti egin. Gaur be gure mutikua peska(n) eindda etorri da. Bergarako kalean erabilia.
peskári, peskaríxa. (b). izena. Pescador de rio. Gaur be Peskari-txikixak lau anborraiñ arrapaittu. Bazen hala deitzen genion peskari bat.
peskatéro, peskaterúa. (b). izena. Arrain saltzailea.   Pescadero. Famosua zan Arrikotxo peskaterua. Sin. arráinddun.
peskáu, peskáua. (b). izena. Arraina, harrapatuta gero. Pescado. Gabonetan ezin dda peskaurik erosi. Libre dabilenari arrain deitzen zaio, baina batzuek peskau eta peska ere esaten diote. Barkutik egundoko peskauak ikusten zittuan. Ik. arráiñ, peska.
péspunte, péspuntia. (d). izena. PRESPUNTE. Pespunte, joskura klase bat. Izetez dok pespuntia joskura klase bat. Makinaz josten dan moduan, eskuakin josten dan joskuria. Ertzetan ero, baitta adornu moduan be, pespuntia; ertzian eztala be bai. Klem.
péste. 1. peste, pestía. (c). izena. Kakatsua, gogaikarria.   Peste, fastidioso, pelma. Oixe dok benetan mutiko pestia. Ik. kakátsu, péndejo. 2. peste, pestía. (d). zenbatzailea. Oso ugari. Palabra que indica abundancia extrema. Aurten sagarrak pestia dauka./ Perretxikua pestia dago Naparruan. Pestia forma bakarrik. Aurreko hitza ere mugatuan. Ik. dispárate, plaga, pikardixa. 3. peste, pestía. (c). izena. Izurritea.
petátxu, petatxúa. (b). izena. Remiendo. Praka orri petatxua ipiñiozu. Sin. adábakiñ, mániki.
© Gorka Ortega
petenáda, petenadía. (d). izena. Ganadu ostikada.   Coz. Mekauben, orrek jaurtzen jittuk petenadak. Pluralean, batik bat. Etim.: Petain mariscal frantsesa, Munduko I. Gerratean famatu bihurtu zena Ik. ostikára, olata.
péto. 1. péto, pétua. (c). adjektiboa. Benetakoa, tipikoa.   Auténtico, -a. Zuen aittajuna zuan basarrittarra petua./ Auxe dok Urbixako gaztai petua. 2. péto, pétua. (c). adjektiboa. Berdin-berdina. Pertsonen antzaz ari garenean gehienetan.   Igualico igualico. Aittan peto-petua da. P 3. peto eiñ. (d). Porrot egin. Denda txikixak peto eiñ dabe eta oiñ danok Eroskira goiaz.
pétral. 1. petral, petrála. (b). adjektiboa. Zazpikia, gogaikarria.   Fastidioso, -a, quisquilloso, -a, impertinente. Beti faltak topatzen zabitz petraloi alakuoi. Ik. gogaikárri, petrálontzi, ipúrterre. . (c). esaera. "Gaizki samar" adierazteko erantzun elebidun umoretsua. —Qué tal? —Bastante petrál. 2. petral, petrála. (d). izena. Uhala? Petral gorrixekin [idiak]. (Aran Gatz).
petráldu. (c). da-du aditza. Petral bihurtu. Aspaldixan ziero petralduta dabill zuen neskatillia.
petrálontzi, petrálontzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Oso petrala. Ik. petral.
petríkillo. (d). izena. Broma abarrean sasi-mediku afizioa dutenez esana.   Se llama así en tono de broma a los que tienen aficiones curanderas. An, badator gure petrikillo bedar-sendorra dendan erositta./ Aspaldixan petrikillo majua eindda zare zu bestiendako, baiña zeuretako.
© Jaione Isazelaia
pétrill, petrílla. (b). izena. Kamino bazterrean egon ohi den horma edo porlanezko hesia.   Pretil. Petrilla apurtu ta errekara joan zan kotxe ta guzti.
pétriñ, petríña. (c). izena. PETRIÑA, -IA. Cinturón. Askok zintturiai petriña esaten dotsa./ Pétriñia or goialdian esaten dok, Mondraue eta ortik gora, pétriñia. Don. Sin. zinttúra, zintturóe, -i.