ETXEA

Arotzanekoa

KoordenatuakX543115 Y4773669 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
Ikusi-(E)NEKOA etxe izenetan (book page).

Tartufo

KoordenatuakX545938 Y4775629 Mapan ikusi [D_49449]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
Arautzeari buruzko azalpenak

Etxea eta taberna daude eraikin berean. Tartufo tabernaren izena da.

AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaETXEA

Kamiñerokoa

KoordenatuakX543071 Y4773677 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
EtimologiaKamiñero + koa. Kamiñeroaren etxea.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Kamiñerokoan bizi naiz, Kamiñeroko lagunak ditut, Gure ama Kamiñerokoa da, Kamiñerokotik etorri naiz, Kamiñerokora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Kamiñerokoako lagunak ditut, Gure aita *Kamiñerokokua da, *Kamiñerokoatik etorri naiz, *Kamiñerokoara noa
Oharrak

Lehen bi fitxatan zeuden Kamiñerokoa eta Kapaingoa eta batu egin ditut.

Kapaingoa nondik ote dator?? Kapagin-etik?? Kapaingoa eta Kamiñerokoa nahasketa ez dago??

Bi izango dira kamiñekoak?? Kapaingoari ere Kamiñerokoa esaten zaio. - Ta […] esaten dotsazue zeoze? - Kamiñerokua. - Kamiñerokua hari. Kamiñerua zuan, ba, [Barrutian] aitta? - Bai, bai. - Ba, Kamiñerokua. (Juane Lonbide)

Ikusi-KOA etxe izenetan (book page).

Anderrenea

KoordenatuakX547401 Y4775930 Mapan ikusi [D_49539]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Anderrenea, Anderreneak, Anderreneari, Anderrenean, Anderreneko, Anderrenetik, Anderrenera

Oharrak

Bere garaian eskola-etxea zen. Une honetan etxebizitza partikularra da. GFAn MAIXU, ETXEA jartzen du. Erroldan ANDER ETXEA. Erroldako izena jabeak jarri zion bere seme hilaren omenez. Berarekin hitz egin genuen eta egokia iruditu zitzaion ANDERRENEA.

Abadetxea

KoordenatuakX552106 Y4776720 Mapan ikusi [D_48675]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaETXEA
EtimologiaAbade + etxea: abadearen etxea
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Abadetxea, Abadetxeak, Abadetxeari, Abadetxean, Abadetxeko, Abadetxetik, Abadetxera
IkusiETXE osagaia etxe izenetan (book page), abádetxe (berba).

Sakristaukoa

KoordenatuakX552072 Y4776728 Mapan ikusi [D_48677]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaETXEA
EtimologiaSakristau + koa. Sakristauaren etxea.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Sakristaukoan bizi naiz, Sakristauko lagunak ditut, Gure ama Sakristaukoa da, Sakristaukotik etorri naiz, Sakristaukora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Sakristaukoako lagunak ditut, Gure aita *Sakristaukokua da, *Sakristaukoatik etorri naiz, *Sakristaukoara noa
Ikusi-KOA etxe izenetan (book page), sakristau (berba).

Paulona

KoordenatuakX542459 Y4774124 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakPauloena ala Paulona? Badira antzekoak Angiozarren: BERRAONDOENA, ALDEKOENA... Egungo dokumentazio ofizialean (GFAn, erroldan?) Aldekoena eta Berraondoena dokumentatu dira. Pauloena ez da dokumentatzen. Idatziz lekukotza zaharrenak Aldecoa eta Berraondo dira eta berriagoak Berraondoena eta Aldecoena. Ahoz berriz NA egiten da beti. Arrasaten ere badira halako toponimoak. Arrasateko Toponimiatik hartua: "Etxe-izenen bukaeran -ena hartu dugu aintzat. Hortaz, -ona-z bukatzen direnak oena bilakatu ditugu: Alejona > ALEJOENA, (...) Izan ere, dokumentazioak sarri aldaera horixe (-oena) erakusten digu, 1773ko adibideok kasu: Mardoena, Geronimo-ena, Lazaro-ena, Perico-ena." Arrasaten, Bergaran ez bezala, oraindik ere bizirik dago ahoz ENA egitea: Marduena, Lazauena? 2002an baserriak arautzean ONA amaierak aukeratu ziren eta horiek mantentzea erabaki da Euskaltzaindiaren proposamenez.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Paulona, Paulonak, Paulonari, Paulonean, Pauloneko, Paulonetik, Paulonera
Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).

Etxeberri

KoordenatuakX548275 Y4778505 Mapan ikusi [D_49929]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabilera

GALDETZEKOA: A berezkoa du? Etxeberrixan bizi naiz ala Etxeberrin bizi naiz?

Ikusibarri (berba).

Beatarena

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

Itxura guztia du Beata-tik etortzeko.

Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).

Juanajoseparena

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

S-rekin esaten ote dute??? JUANAJOSEPANA ala JUANAJOSEPARENA ala JUANAJOXEPARENA??

Ikusi-(e)ENA etxe izenetan (book page).