Adjektiboak
2. itxúrabako, itxúrabakua. (c). adjektiboa. Absurdo, -a, disparatado, -a, increíble. Sagarrak eskubariakin batu? Gauza itxurabakuaorik orraittio.../ Itxurabakua zan bazkaixagatik kobrau zoskuena.
itxuróso, itxurosúa. (d). adjektiboa. Itxura on samarrekoa. De aspecto aceptable. Etxe itxuroso baten billa dabitz./ Nobixua beintzet eztauka itxuroso-itxurosua.
1. itxusi, itxusíxa. (c). adjektiboa. Zatarra. Feo, -a. Urtiak alkarrekin ibilli ondoren, mutilla itxusixa zala ta beste batekin asi zuan neskioi./ Itxusixa zan oso, baiña andra dotoria artu zeban.
Gaur gutxi erabilia, zatar entzuten baita ia bakarrik. Itxusi, entzuten den apurra pertsonei buruz gehiago gauzei baino. Dena dela, gauza itxusixa da... eta honelakoak ere esaten dira. Ik. zátar.
itzala. (d). adjektiboa. ITZEL. Itzela. Enorme, tremendo. Zartaria itzala artu neban piñuak jota./ Mozkorra itzala arrapau juen. Gutxi erabilia. Beti artikuluaz, eta artikuludun hitzaren ondoan.
Ik. démas, mortála. itzelak esan. esapidea. (Aramaio) "Izugarriak esan norbaiti.
Ak itzelak esan tzen." (Orm Aram).
íxil, ixílla. (a). adjektiboa. Hitz edo zarata gutxikoa. Callado, -a, silencioso, -a. Oso ixilla da Ariznoako kamareria./ Oso leku ixillian bizi naiz.
ixúka, ixukía. (c). adjektiboa. UXÁKA. Izutia, lagun gutxikoa, bakartia, lagun artean lotsatzen dena. Esquivo, huraño, de pocos amigos. Ondo lotsatixa ta ixukia intzanan ba txikittan. Sin. izu.
izarpéra, izarpería. (b). adjektiboa. Erraz izerditzen dena. Propenso a sudar. Zuen mutikua oso izarperia da ta orregatik arrapatzen dau ainbeste katarro.
2. izarratu, izarratúa. (c). adjektiboa. Izarrez betea. Estrellado. Zeru izarratuai begira egon giñan.
1. izugarri, izugarríxa. (b). adjektiboa. Ikaragarria, handia. Enorme, impresionante. Zaparrara izugarrixa bota dau.
Ik. démas, mortála, ikáragarri.
6. jaiki, jaikíxa. (c). adjektiboa. Altivo, -a, orgulloso, -a. Ezta persona txarra, baiña jaiki samarra.
Ik. ténte, urten.
4. jakíñ, jakíña. (b). adjektiboa. Begi-bistakoa, jakinekoa. Sabido, notorio. Kontu jakiña da ze pasau zan gure Txabolapian./ Ire kasua oso jakiña dok errixan. Ik. jakiñeko.
5. jakíñ, jakíña. (c). adjektiboa. Concreto, -a. Ez giñan geratu egun jakin baterako./ Leku jakiñian laga giltzia. Ik. jakiñeko.
1. jakintsu, jakintsúa. (b). adjektiboa. Jakinduria askokoa. Sabio, -a. Gizon jakintsua zan Barandiaran.
2. jakintsu, jakintsúa. (b). adjektiboa. Sarri erabiltzen da "sasijakintsu", "harro" esanahian, ironiaz. Ezautukozu Nikasio. Bai, beti berriketia darixola dabillen jakintsu bat.
jakítun, jakitúna. (d). adjektiboa. Asko dakiena, jakintsua. Eskola asko dakiena, jaso dugun adibide bakarrean. Zuen moduko jakitunak ez ga gu; ez giñalako joan. Geu be joan bagiña nok daki noraiño aillegauko giñan. Fran. Gutxi erabilia.
jangárka, jangarkía. (d). adjektiboa. Jale txarra, mizkina. Inapetente. Jateko eskaxa danai esate jakok jangarkia, ume bat esate baterako. Klem. Sin. jangártsu. Ik. mízkiñ.
5. jantzi, jantzíxa. (c). adjektiboa. Jantzi batek ondo abrigatzen duenean edo itxurara dotorea denean "jantzixa" dela esan ohi da. Se dice de la ropa que "viste"; porque abriga o porque es bonita a la vista, generalmente. Txandarra izan arren oso jantzixa da./ Kamisetia, polittena be, ezta izaten alkondaria bezin jantzixa.
6. jantzi, jantzíxa. (c). adjektiboa. Dakiena, kultura duena. Instruido, -a, culto, -a. Basarrittarra izan arren gizon jantzixa da.
2. jaráiñ, jaráiña. (d). adjektiboa. Eginbeharrak erraz uzten dituena, gauzak bere lekuan lagatzen ez dituena. Dejado, -a. Mutiko listua da baiña jaraiña./ Gauzak plast! erozein lekutan lagatzeittu; zela izan leike personia ain jaraiña.
Gutxi erabilia. Lagia ere esaten da zentzu berdintsuaz.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.