Hiztegia
jakiñían. (b). adberbioa. JAKITTUNIEN (LEIN.). Jakinean. A sabiendas, al corriente. Jakiñian dago ama berandu joango naizena./ Anaian jakiñian arrapau zotsan dirua amai.
Jakiñian egon, batik bat. ZEREN edo NOREN jakiñian. JAKI
jakítun, jakitúna. (d). adjektiboa. Asko dakiena, jakintsua. Eskola asko dakiena, jaso dugun adibide bakarrean. Zuen moduko jakitunak ez ga gu; ez giñalako joan. Geu be joan bagiña nok daki noraiño aillegauko giñan. Fran. Gutxi erabilia.
jálgi. (d). da-du aditza. Landare batek hazia berez barreiatu. Echar una planta la simiente por sí sola. Bedar txarrak, sasoiz ezpadie etaratzen, azixa jalgitzen dabe./ Garixa jalgi, baiña ez gaixuaaittik; eldu dalako eta gero egualdi siku bat aillegatzen bada ba, bere kaskaratik ba sikatu ta jalgi. Don.
Belar txarrez, gehienbat. eztago garirik jalgitzen. esapidea. (Antzuola) "Inor zain ez dugunean edo presarik izateko arrazoirik ez dagoenean esan ohi da. Lehen garia jalgiz gero Eon zaitte trankill, ezaitte jun, eztao garirik jalgitzen da. Sin. umeik eztou laga negarrez etxian."(Lar Antz).
jamon eiñ. aditza. (Antzuola, Aramaio) Jaramon egin, kaso egin. Ez naiz konturatzen berba diferenteik, bakizu, sekula etxat jamonik eiñ. (Lar Antz)./ Orri jamonik pez.
jan. 1. jan. (a). du aditza. Comer.
Ik. trípak játen. Egon lo ta jango dek me. esaera. "Azkenengo ibiltzen denak edo mugitzen denak ez du ezer izango; DEK esan zuen lekukoak." (Lar Antz). Irixa adar da guzti jan. esaera. IRIXA PERRA TA GUZTI JANGO NEUKEK. Gose handia denean esan ohi den esaera.
Irixa adar da guzti jango neukek.
berbía jan. (b). esapidea. Agindutakoa bete ez. Incumplir la palabra. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta.
jaixon paretak. esapidea. "Pertsona bat ekonomikoki gaizki dagoenean, eta etxea besterik geratzen ez zaionean, jendeak esaten du: etzare ain gaizki be! Etxia beintzet badaukazu. Etxearen nagusiak hau esanez erantzuten du: jaixon paretak! Izan ere, etxeko hormek ez baitute jaten ematen." (Lar Antz). jan-jan eiñ. (c). esapidea. Asko jan. Inoren etxean jaten denean ohitura dute adinekoek zera esateko despedidarakoan: Ekarri eztou ezer eiñ, baiña bagoiaz jan-jan eindda./ -Guk jan-jan eiñ, ezpanak garbittu eta aide. -Bueno, bueno, urrenguan be etorri. Ik. éntzun-éntzun eiñ. txitiak beste jan. (c). esapidea. Oso gutxi jan. Gure amandriak txitia beste jaten dau aspaldixan.
2. jan. (c). dio aditza. (lagunartekoa.) Irabazi kirolean. Vencer en en deporte. Espriñian jan zotsan karreria Perurenak./ Aurten be Atletixak baietz ligia jan.
3. jan. (c). dio-du aditza. Gastar el dinero, estafar, quitar, privar... a alguien. Soziuak zeuzkan diru guztiak jan jotsan./ Amar milloi jan i dotsa bankuai./ Iru egunian jaten zeban sueldua.
4. jan. (c). du aditza. Gastar, desgastar, rebajar (con una lima, etc.). Kajoia ezpada kabitzen, ertzak limiakin jan eta sartuko da./ Pieza oni oinddio milimetro bat jan bia jako.
5. jan, jana. (a). izena. Janaria. Comida, alimento. Jana ta erana izan ezkero naikua dau. Sin. játeko. On egin janak eta kalterik ez edanak. esaera. (Lar Antz). Jaterakoan probetxu ona opatzeko esan ohi dena.
jan-txákur, jan-txakúrra. (c). izena. Gorrón, parásito. Jatorriz: jan besterik egiten ez duten txakurrak. —Ze txakur klase dok au? —Au, jan-txakurra
janáldi. 1. janaldi, janaldíxa. (b). izena. Jate saioa. Sesión de comida. Atzo gaztaiñak erre giñuzen eta aze janaldixa ein giñuan./ Orrek janaldi baten iru txuleta igual jate jittuk.
2. janaldi, janaldíxa. (b). izena. Desfalco. Akordau zienerako egundoko janaldixa eindda zeukan ofizinistiak./ Ori bankutik bota zeben janaldixa ein zebalako.
JANALDIXA EI Ik. désflako.
janáriñ. (d). adberbioa. Gutxi janda. Habiendo comido poco. Gaur janariñ samar pasau dot eguna, estomagutik enabill ondo ta./ Orrek pe eztauka janariñ ibillitako itxuria.
jangárka, jangarkía. (d). adjektiboa. Jale txarra, mizkina. Inapetente. Jateko eskaxa danai esate jakok jangarkia, ume bat esate baterako. Klem. Sin. jangártsu. Ik. mízkiñ.
jangóiko, jangoikúa. (a). izena. Dios.
komentario 1 Jangoikua, bat eta bera naikua. (c). esaera. jangoikúa lagun. (c). Harridura adierazten duen esklamazioa. Por el amor de Dios. Au ipiñi erderaz da (tutik jakin gabe), erak e, jangoikua lagun, zelako barriak lurrian bueltaka. Aniz./Oiñ nola billauko juau guk atzera bidia? Illunduta ta, jangoikua lagun. Ba Zumarrara jun biako juau oiñez. Mertz.
jangoikuágaittik!. (c). interjekzioa. Por el amor de Dios! Gabian andrakumaik ez bakarrik jangoikuagaittik iñora e. Hil.
jangoikuak aparta!. (c). interjekzioa. JANGOIKUAK APARTA. Harridura esapidea. Arek pe eztauke erruki aundirik, jangoikuak aparta! . jangoikuak pe eztaki. (b). esapidea. Asko. Jangoikuak pe eztaki zenbat sufridu daben asunto orrekin.
jangoikuan izenian!. (b). interjekzioa. Por el amor de Dios. Limosnatxo bat Jangoikuan izenian.
jangoikuán atzámar, jangoikúan atzámarrak. (d). izena. . JANGOIKUAN ATZAPAR. Lonicera periclymenum. Madreselva. Belar bakarra hazi beharrean tortotan hazten da. Normalean, bide bazterretan, pareta zaharretan eta etxe inguruetan hazten da. Pluralean izendatzen da. Sin. Jesukriston atzapar (Os.), Amaberjiñian atzapar (Eib.).
jangoikuán katu, jangoikuán katúa. (d). izena. ZERUKO KATU, INFERNUKO KATU. Larva peluda de mariposa. Zeruko katu esaten zaio Oñatin eta Eibarren, eta infernuko katu beste zenbait lekutan.
janóntzi. 1. janóntzi, janóntzixak. (d). izena. Vajilla. Sukaldeko janontzixak. Don.
Hala erantzun du Donatok sukaldeko tresnei nola deitzen zaien galdetuta. 2. janóntzi, janóntzixak. (d). izena. Abereek jateko ontziak, oiloenak batik bat. Eranontzixak eta janontzixak garbittu biarrian gare.
jántzi. 1. jantzi. (a). da-du aditza. Vestir(se). Ant. erántzi. 2. jantzi. (c). da aditza. Landare taldea indartu, botatako hazia erne eta hazi, bizarra indartu. Prender con fuerza las simientes y plantas. También la barba. Emuten zeban etzala ixa garirik erne baiña azkenian jantzi ein dda./ Enajuan esango, baiña Pistoi azkenian bizarra jantzi ein jakok. Azken batean lurra edo aurpegia estali.
3. jantzi, jantzíxa. (a). izena. Vestido, vestimenta. Oso jantzi dotoriak dauzka.
4. jantzi, jantzíxa. (c). izena. Sostén, porvenir. Dauken golfo pariakin jantzi ederra dauke./ Zuekin bajaok jantzixa. JANTZI EDERRA EUKI, batik bat. Normalean zentzu negatiboan. Ez dagoela jantzirik, etorkizunik, alegia.
5. jantzi, jantzíxa. (c). adjektiboa. Jantzi batek ondo abrigatzen duenean edo itxurara dotorea denean "jantzixa" dela esan ohi da. Se dice de la ropa que "viste"; porque abriga o porque es bonita a la vista, generalmente. Txandarra izan arren oso jantzixa da./ Kamisetia, polittena be, ezta izaten alkondaria bezin jantzixa.
6. jantzi, jantzíxa. (c). adjektiboa. Dakiena, kultura duena. Instruido, -a, culto, -a. Basarrittarra izan arren gizon jantzixa da.