jántzi

jántzi. 1. jantzi. (a). da-du aditza. Vestir(se). Ant. erántzi. 2. jantzi. (c). da aditza. Landare taldea indartu, botatako hazia erne eta hazi, bizarra indartu.   Prender con fuerza las simientes y plantas. También la barba. Emuten zeban etzala ixa garirik erne baiña azkenian jantzi ein dda./ Enajuan esango, baiña Pistoi azkenian bizarra jantzi ein jakok. Azken batean lurra edo aurpegia estali. 3. jantzi, jantzíxa. (a). izena. Vestido, vestimenta. Oso jantzi dotoriak dauzka. 4. jantzi, jantzíxa. (c). izena. Sostén, porvenir. Dauken golfo pariakin jantzi ederra dauke./ Zuekin bajaok jantzixa. JANTZI EDERRA EUKI, batik bat. Normalean zentzu negatiboan. Ez dagoela jantzirik, etorkizunik, alegia. 5. jantzi, jantzíxa. (c). adjektiboa. Jantzi batek ondo abrigatzen duenean edo itxurara dotorea denean "jantzixa" dela esan ohi da.   Se dice de la ropa que "viste"; porque abriga o porque es bonita a la vista, generalmente. Txandarra izan arren oso jantzixa da./ Kamisetia, polittena be, ezta izaten alkondaria bezin jantzixa. 6. jantzi, jantzíxa. (c). adjektiboa. Dakiena, kultura duena.   Instruido, -a, culto, -a. Basarrittarra izan arren gizon jantzixa da.