Adjektiboak
2. jaráiñ, jaráiña. (d). adjektiboa. Eginbeharrak erraz uzten dituena, gauzak bere lekuan lagatzen ez dituena. Dejado, -a. Mutiko listua da baiña jaraiña./ Gauzak plast! erozein lekutan lagatzeittu; zela izan leike personia ain jaraiña.
Gutxi erabilia. Lagia ere esaten da zentzu berdintsuaz.
jardúntsu, jarduntsúa. (c). adjektiboa. Berriketosoa. Hablador, -a. Orren aitta be jarduntsu bat zuan.
Sin. barriketalári, berbátsu.
8. jaso, jasúa. (c). adjektiboa. Itxura onekoa. De buen porte. Pantxika oinddio andra jasua dago. Adinekoez ia bakarrik. Ezezkoetan, batik bat:
jaso-jasua ez egon. (c). esapidea. JAXO-JAXUA EZ EGON. Narrastua, itxura txarrekoa egon. Obrak eitten jiarduek eta etxaukek etxe inguru jaso-jasua.
játor, jatórra. (b). adjektiboa. Pertsona ona eta baliozkoa. Majo, -a. Migel oso persona jatorra da. Adinekoei ez zaie asko entzuten.
3. jausi, jausíxa. (c). adjektiboa. Decaído, -a. Bisitatzen izan naiz da oso jausixa topau dot./ Oso jausíxa dago separau zanetik.
jentétsu, jentetsúa. (c). adjektiboa. Jende askokoa. Multitudinario. Oso entierru jentetsua izan da.
2. jesúitta, jesúittia. (c). adjektiboa. Hizketan habila. Zentzu despektibo samarra du: hizketan habila, bainazuria edo faltsu samarra. Aspaldittik ezautzen juau. Jesuitta majua dok aura.
2. justu, justúa. (d). adjektiboa. Justo, -a, recto, -a. Gure aitta justua zan, da geuk pe al zan onduen eitten gontsan, baiña periodikua aaztu Osintxun-da juten bagiñan... Hil.
kakaiñéro, kakaiñerúa. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Kakatia. Cagón. Ander kakaiñero... Burla gisa, gehienbat. Sin. kákati.
3. kakálardo, kakálardua. (c). adjektiboa. Petrala. Pelma, latoso, -a. Aspertuta nago ume kakalardo onekin.
2. kakalarri, kakalarríxa. (c). adjektiboa. Zazpikia, lasai egon ezin dena. Inquieto, -a, de poco asiento. Kokoteraiño najaon ume kakalarri onekin.
Adinekoek gutxi erabilia. Bergarako kalean entzun dut, gehienbat. Sin. kakapirri. Ik. zázpiki.
3. kakalarri, kakalarríxa. (c). adjektiboa. Erraz beldurtzen dena. Miedoso, -a. Enitzakek manifestaziñora joango ire moduko kakalarri batekin.
kakánarro, kakánarrua. (c). adjektiboa. Txikia, nanoa; pertsonez, ia bakarrik. "Persona físicamente ruin." (Etxba Eib). Bigotedun kakanarro batek ein jostan interrogatorixua.
kakátsu, kakatsúa. (c). adjektiboa. Zazpikia. Fastidioso, -a, molestón, -a, persona de poca paciencia. Zapatero moduan ona da, baiña kakatsu utsa./ Errelebua aldatu zotsenetik kakatsu bat eindda dago. Ik. kanpolarrósa.
kakóntzi, kakóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Kakatia. Ume kakontzi onekin ezin ddot burutu.
Haurrez bereziki.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.