Adjektiboak
kakóntzi, kakóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Kakatia. Ume kakontzi onekin ezin ddot burutu.
Haurrez bereziki.
Kakuts, kakútsa. (d). adjektiboa. Kaka hutsa. Ondorengo esaeran bakarrik: On utsa, kakutsa. Pertsona onegia ez dela ona, alegia.
kalabazéro, kalabazerua. (d). adjektiboa. Suspensuak ateratzen dituena. Zera dio Hilarik: Urtian-urtian txarteletara jun da preguntau eiteotxun. Ezpaziñuan zertzen, txartelik emun ez; kalabazia. Da gero bestiak, umiak, ari: "kalabazero, kalabazero!" Txaluak jo ta kalian. Hil.
1. kalamidade, kalamidadía. (a). adjektiboa. Calamidad. Gizajo kalamidade bat zuan.
kalamidade bat eindda egon. (b). esapidea. Estar hecho/a un/a calamidad.
kalder, kalderra. (d). adjektiboa. (Eibar) KALDAR. Ruín, egoista. Zekenaren zekenez berekoia denarentzat erabiltzen dute Eibarko zaharrek. Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, ain kalderra ez izan arren, leun-leun luzetu zetsan. (SM Zirik)
kankáillu, kankaillúa. (b). adjektiboa. Handia eta baldarra. Grandullón y desgarbado. Errezilgo iru kankailluk burrukia sortu zeben jaixetan.
2 komentario
kanpolarrósa, kanpolarrosía. (b). adjektiboa. Etxean kakatsua eta kanpoan atsegina dena. Desagradable en casa, simpático, -a fuera. Andra koittaua etxian da bera berriz jaun, ortik ziar. Kanpolarrosa majua don ori.
Kanpolarrosa, etxe-kakatsu. (c). esaera. Etxe-kakatsu hitza esaera honetan bakarrik entzun dugu. Esanahi bereko esaerak: Kanpolarrosa, etxe kardo./ Kanpolarrosa, etxe otso./ Kanpuan uso, etxian otso (Lar Antz).
3. kantsáu, kantsáua. (c). adjektiboa. Neketsua. Cansado, fatigoso. Oso lan kantsaua da gari-jotia. Sin. nekétsu.
2. kapaiñ, kapaiña. adjektiboa. (Antzuola) "Txapuzeroa, lan egitea gustatzen ez zaiona, nagia..." (Lar Antz).
2. kapritxoso, -a, kapritxosúa, -ía. (c). adjektiboa. Objektu bitxiengatik edo pertsona bitxikeriazaleengatik esaten da. Oso sega kapritxosua erosi dot ferixan./ Gomozkortako gizon kapritxosu orrek etorri Egixa-barrenera ta kontau ei zittuan oiñak; da etxera jun da arotzei esan ei otxen: onenbeste oiñ da Egixa. Hil.
1. kapritxoso, -o, kapritxosúa, -ía. (c). adjektiboa. Caprichoso, -a. Kapritxoso utsa da jan kontuan.
2. kardántxillo, kardántxillua. (d). adjektiboa. (Eibar) Hitzontzia, berritsua. Ondo jarrittako izena iri, kardantxillua. (AAG Eibes)
kaskáillu, kaskaillúa. (c). adjektiboa. Handia eta ergel samarra. Grandullón y más bien tonto. Ermentarixan kriauakin ein juan burrukan: aundi kaskaillu bat.
Ik. kaskal.
káskajo, káskajua. (b). adjektiboa. Kaskarin eta kirten samarra. De poco seso y algo gamberro. Etxat txokatzen ori eittia, kaskajo samarra be bada ta.
"Aferrado al dictamen propio." (Izag Oñ). káskajuen egun, káskajuen eguna. (c). izena. Ostirala; Kaskajuek kaskajokeriak egiten dituzten eguna, dirudienez. Gaur dana dok libre, kaskajuen eguna dok eta.
1. kaskar, kaskárra. (b). adjektiboa. Eskasa, nanoa, kalitate gutxikoa. Gauzez, batik bat. Malo, de mal tamaño, de mala calidad. Aurten oso kaskarrak dare gaztaiñak./ Sueldo kaxkarra dauka./ Egualdi kaxkarra ein zoskun atzo. Ant. koskor.
kaskáriñ, kaskaríña. (c). adjektiboa. Buruarina. Casquivano, -a, ligero, -a de cascos. Ain kaskariña ezpalitz oso jatorra litzake. Sin. burúariñ, txóliñ.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.