Hiztegia
zaar
záiñ
zaldibúrdi
zánga
zapáta
zapó-érdera
zaratóso
zartáiñ-ipúrdi
záuri
zelái
zentzunéko
zéren
zértu
zézen
zidarbistu
zikátriz
zimur
zíntzur
zirkiñ
ziztro
zorátu
zórro
zozo-bidigárro
zulatzeko makiña
zúrda
zurrúmillo
zuzíttu
záiñ
zaldibúrdi
zánga
zapáta
zapó-érdera
zaratóso
zartáiñ-ipúrdi
záuri
zelái
zentzunéko
zéren
zértu
zézen
zidarbistu
zikátriz
zimur
zíntzur
zirkiñ
ziztro
zorátu
zórro
zozo-bidigárro
zulatzeko makiña
zúrda
zurrúmillo
zuzíttu
zinbili-zanbulu. 1. zinbili-zanbulu. "Altzoan umea hartu lo eragiterakoan eta alde batera eta bestera egiten den mugimendua." (Lar Antz). Sin. txinbili-txonbolo. zinbili-zanbuluka. adberbioa. "Zinbulu-zanbuluak eginez. Umiak giñanian amandrian altzuan zinbili-zanbuluka ibiltze giñan." (Lar Antz). 2. zínbilu-zánbulu, zínbilu-zánbulua. izena. (Eibar) Columpio. Sin. txintxaun, zíburu.
1. zinbili-zanbulu. "Altzoan umea hartu lo eragiterakoan eta alde batera eta bestera egiten den mugimendua." (Lar Antz). Sin. txinbili-txonbolo. zinbili-zanbuluka. adberbioa. "Zinbulu-zanbuluak eginez. Umiak giñanian amandrian altzuan zinbili-zanbuluka ibiltze giñan." (Lar Antz).
zínbrixa, zínbrixia. (d). izena. Eraikuntza baten zurezko egitura edo eskeletoa. Egurrian ola zeoze eitten danian zinbrixia esaten jako. Lelengo etxabola bat ein biar baldin bou, eingo juau egurrakin, ala ta ola ta; “lelengo zinbrixia eingou ta teillatua emon, da gero rebokauko juau beetik e, paretak eingo jotsau”. Don. Ik. eskéleto.
zink, zínka. (d). izena. Cinc. Nik betik zinka o ola ezautuittut edarrak. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don.
zinkuíñarri, zinkuíñarrixa. (d). izena. ZINGOIÑA, ZINKOIÑA. Zingurina; harri mota bigun samarra. [Karea egiteko] atxeko arrixa bia da, karatxa esate otsau guk; beste arri klase batzuk badia, zingoiñia ero, zingoiñiak pe eitten dabela esaten zaben baiña. Felix.
zíntta. 1. zíntta, zínttia. (a). izena. Cinta. Zelako zintta politta daroiazun buruan.
2. zíntta, zínttia. (c). izena. Harakinen berbetan, txuletak dituen trontzoa. Ristra de chuletas. Pare bat txuleta-zintta gordeidak bodarako.
zintta bédar, zintta bedárra. (c). izena. . phalaris arundinacea. Lora sortak biltzeko, San Juan sorta, adibidez, erabiltzen da. Izenak adierazten du bere itxura.
zintta-dantza, zintta-dantzia. (b). izena. Koloretako zintak makila baten inguruan lotuz eta askatuz egiten den euskal dantza ezaguna.
zinttúra, zintturía. (c). izena. Cinturón. Ikusi zelako zintturia erosi doten. Sin. pétriñ, zintturóe, -i.
zintturóe, -i, zintturóia. (a). izena. Cinturón. Zintturoia narruzkua danian, da gérrikua trapuzkua, telazko zer bat. Don. Sin. pétriñ, zinttúra. Ik. gérriko. zintturóia eskátu. (c). esapidea. (eufemismoa.) Komunera joan, kaka egin. Barkatukostazue, baiña zintturoia eskatzera joan biarrian nago.
zíntz eiñ. (b). du aditza. Sonarse las narices. Hodei, artu paiñolua ta zintz eiñ. Haurrei zuzentzerakoan normalean ZINTZ! soilik esaten da. Mikel, zintz! Haur hizkeran, txintx.
zíntzo. 1. zintzo, zintzúa. (a). adjektiboa. Esanekoa. Formal, obediente. Oso mutiko zintzua da Mikel. Haurrez ia beti.
2. zintzo. (b). adberbioa. Zintzoki, formal. Errekauak zintzo asko eitten dotsa amai./ Zintzo portau da.
Haurrez, batik bat. Ant. zintzo egon.