Hiztegia
mázo, mázua. (b). izena. Mazo de madera. Burdinazkoari PORRA, handi samarra bada, behintzat. Txikiari MAILU edo MAILLUKA. Baserrietan normalean egon ohi den mazo bakarra ERPIL-MAZUA da. Ik. erpíl-mázo, eskú-mazo.
mazpílddu. (b). du aditza. Aplastar, abollar, apachurrar. Alkar jo daben bi kotxiak ziero mazpildduta geratu die./ Zakuan sartu ezkero mazpilddu eitten die sagarrak.
Oso hondatuta badago: mazpildduta; hainbeste ere ez denean: maillatuta. Ik. aputxúrrau, maillatu.
mediáliñ, medialíña. (d). izena. MEDILIÑ. Baserri edo kale-etxe baten bi parteak bereizten dituen horma sendoa, sua batetik bestera pasa ez dadin. Pared medianera. Pareta au mediliña da, ta noizbaitten len emen be atia burdiñezkua zan. Benito. Oso horma zabala da (80 - 100 cm.), eta etxearen alde batetik bestera pasatzeko burdinazko ateak izaten ditu, surik igaro ez dadin.
Oso horma zabala da (80 - 100 cm.), eta etxearen alde batetik bestera pasatzeko burdinazko ateak izaten ditu, surik igaro ez dadin. komentario 1
medráu. (c). du aditza. Animalia edo landarea hazi, mardotu; pertsona bizi mailaz hobetu. Medrar. Txalak etzeban bape medratzen da okelara saldu dou./ Orrek, dan fiñakin, desiertuan be medrauko leukek.
mée. 1. mée, méia. (a). adjektiboa. Mehea. Delgado, -a. Anka meiak dauzka.
2. mée, méia. (a). adjektiboa. Irudizko zentzuan, arina, pisu gutxikoa. Oso arrazoi meiak emun dittu Jauregik Elkarri-n maira ez juateko.
méjora, méjoria. (d). izena. Mejora de tamaño. Txalak oiñ arte baiño mejora aundixagoik ezpadauka saldu eingou.
méjoran. (d). adberbioa. Tamainuz irabazten. Méjoran dagon biorra zela saldu leike...
mejórau. 1. mejorau. (a). da-du aditza. Mejorar(se). Len be tontua zan da aspaldixan ezta bape mejorau./ Gaixoik ibilli da baiña mejorauta dago./ Bere markia mejorau dau.
Ik. obétu, oberátu. 2. mejorau. (c). da aditza. Gizendu pertsona bat (umorezkoa). Aspaldixan eztozu ikusi Dioni? Ba ziero mejorauta dago.
mejoríxa, mejorixía. (b). izena. Mejoría. Operau barrixan mejorixia euki zeban./ Ekonomixiak eztauka mejorixa itxuraik.
mekátxis!. (b). interjekzioa. Mecachis. Mekatxis la mar, ez ikutu nere jarroi txinua. Mekatxis la mar, askotan. Oso fina da.
mekauben zotz. Mekauben-ez osatutako maldiziñoetako bat, erabilia eta, beharbada, "finena". Zotz, Sos
mekáuben!. (a). interjekzioa. (arrunkeria.) MEKÁUEN. Maldizino ezaguna. Conocida maldición proveniente de "me cago en". Mekauben! Etortzen banok orra ik artu biaittuk artzekuak.
Hona hemen mekauben sorta bat: mekauben la letxe, la puñeta, la puta, Dios, zortzi, diez, la mar, la ostia, los cojones, zotz... Ik. mekásuen!. mekauben zotz. Mekauben-ez osatutako maldiziñoetako bat, erabilia eta, beharbada, "finena". Zotz, Sos mekáubenka. (b). adberbioa. Biraoka. Maldiciendo. Autuakin zangara sartu dok eta an geratu dok mekaubenka baten./ Mekaubenka jardunda etxuau ezer eitten.
meko eiñ. (c). aditza. Pot egin. "Meko ein xok: cuando la caballería queda sin poder con la carga. Eziña jo deixenian esaten da: meko ein ddau./ Meko-meko eon: eziñian egon." (Izag Oñ).
komentario 1 Ik. pót eiñ.
méla-méla. 1. mela-mela. (a). adberbioa. Blai-blai. Calado hasta los huesos. Mela-mela eindda etorri da umia eskolatik./ Mela-mela ein nau baldekaria botata.
MELA-MELA EINDDA, batik bat. Ik. melátu, melau. 2. mela-mela. (c). adberbioa. (eufemismoa.) Mozkortuta. Illuntzeko zortziretarako mela-mela eindda zeuan./ Mela-mela zeren barrutik eta kanpotik. Sin. ple eindda. Ik. meláu.